Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Datil beteak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Datil beteak
OsagaiakDatila
Datil beteak egiteko osagaiak.

Datil beteak (arabieraz:تمر محشي‎Tamer Mahshe,hebreeraz:תמר ממולא‎Tamar Memouleh)Sortaldean oso ezaguna den platergozoa da,zizka-mizka eran hartzen dena[1].

Prestaketa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Medjooldatilak egosi edo labean egiten dira eta ondorenharagiaz,mendaz etaperrexilez betetzen dira. Zerbitzerakoanarrozez etabulgurrez apainduta ateratzen dira mahaira[2].

Gaur egungurinaz etaahuntz-gaztaz betetako datilak ere jaten dira[3],pistatxoak,mingrana haziak eta bestelako fruitu lehorrak gehitzen zaizkienak[1].

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Palestinan etaarabiar munduan zeinjuduen arteanfruitu lehor kontsumituena dira datilak. Urte osoan kontsumitzen dira baina bereziki ohikoak dira neguan eta jaiegun berezietan[1].

Musulmanek, esate baterako, haienRamadan garaian eguzkia sartu eta lehenengo jaten duten jakia 2-3 datil izaten dira,azukre ugari dutenez odoleko azukre maila berreskuratzeko egokiak baitira[4].

Iruditegia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abc (Ingelesez)Shami, Wafa. (2020-10-10). «Stuffed Dates A guilt free Balanced Sweet and Healthy Treat» Palestine In A Dish (kontsulta data: 2023-11-08).
  2. (Ingelesez)«Stuffed Dates & Premium Dry Fruits» Ajfan Store 2023-08-10 (kontsulta data: 2023-11-08).
  3. (Ingelesez)Karadsheh, Suzy. (2022-11-23). «Stuffed Dates Recipe» The Mediterranean Dish (kontsulta data: 2023-11-08).
  4. (Gaztelaniaz)«Dátiles rellenos, queso y nuez» www.diariosiriolibanes.com.ar (kontsulta data: 2023-11-08).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Datil_beteak&oldid=9981399"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp