Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Datil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau fruituari buruzkoa da; itsaskia gaitzat duena beste hau da: «Datil (moluskua)»
Datil
fruitu,janari,tropical and subtropical fruit(en)Itzuli etaQ29043273Itzuli
Historia
Honen produktuaDatil palmondo
Datilak

Datila fruitu jangarria da,datil-palmondoak ematen duena. Fruitu mamitsua eta luzanga da, 4-6 zentimetro luze, barnean hezur luzaran bat daukana. Oso energetikoa da, azukre kantitate handia baitu (%70 inguru). Oinarrizko jakia daEkialde Hurbilean etaMagrebean. Egipto, Iran, Aljeria eta Saudi Arabia dira munduko ekoizlerik handienak.

Aldaerak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

200 datil mota inguru daude: batzuk zuriak, handiak, oso azukretsuak eta jateko onak dira, eta beste batzuk txikiak, lehorrak eta azukre gutxidunak; azken horiek behin ehotuz gero irina ematen dute, ogiaren ordez erabiltzen dena. Zapaldu ondoren uretan hartzitzen jartzen badira, datil-ardoa izeneko edaria ematen dute.[1]

Ezaugarri nutrizionalak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oso azukre eduki handia dute, %70 inguru. Gainera, oso aberatsa dirakarbono hidratotan,burdinean,potasioan etafosforoan. Bitaminak ere asko dituzte:A bitamina,C bitamina,tiamina,erriboflabina,niazina etatriptofanoa

Ezaugarri medizinalak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Medikuntzan onuragarritzat hartzen da.Naturopatian,asma,eztul,minbizi,tuberkulosi,bronkitis,sukar, urdaileko min,marranta,begi nekea etagonokozia kasuetan preskribatzen da. Fruitu ondua, esnetan irakina, arnasbideak xamurtu eta irekitzeko erabiltzen da.

Ekoizpena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Datil ekoizle handienak – 2016
(tona metrikoak)
Egipto1.694.813
Iran1.065.704
Aljeria1.029.596
Saudi Arabia964.536
Arabiar Emirerri Batuak671.891
Irak615.211
Pakistan494.601
Sudan439.120
Oman348.642
Tunisia241.000
Mundu osoa8.460.000
Iturria:FAO[2]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. FAOSTAT:Crops. Elements:Production Quantity / Items:Dates / Years:2016, fao.org (Noiz kontsultatua: 2018-7-8).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Datil&oldid=10125786"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp