Darfur[1] (arabieraz:دار فور, eusk: 'Fur herriaren lurra')Sudango mendebaldean kokatutako eskualdea da.Afrika Erdiko Errepublika,Txad etaLibiarekin egiten du muga. Sudango hiru estatu federatuk osatzen dute:Gharb Darfur,Janub Darfur etaShamal Darfur. 493.180 km²ko hedadura du.Ordoki bat da, nahiko lehorra,Marrah mendiekin erdialdean. Iparraldean hareazkodesertu bat du eta hegoaldeansabana da nagusi. Hiririk garrantzitsuenakAl-Fashir,Nyala etaEl Geneina dira. Al-Fashir hiriak 30.000 biztanle ditu.
Eskualde menditsua da erdialde eta mendebalean.Jebel Marra da mendi altuena, 3.088 metrorekin. Laboreak eta datilak ustiatzen dira batez ere. Bertanfurrak bizi dira, islamiar beltzak.
Darfurko gatazkaYanyauiden eta afrikar beltzen artekogarbiketa etnikoa sortu du, milioika errefuxiatu eta milaka pertsonen heriotzarekin2007koabuztuaren 1eanSudan etaNazio Batuen Erakundeak 26.000 militar hedatzeko akordioa lortu zuten.
Berberiar erreinua izan zen XVI. mendera bitartean.1874. urteanEgiptoren mende geratu zen. XVIII. mendean oparotasun handia izan zuen eskualde honek.
2014koabuztuaren 21ean,Roziqat etamaalia leinuetako 63 kide hil ziren gutxienez, lursail baten jabetzak eta ganadu lapurretak eragindako borroketan. Lursailari buruzko lehia 1950eko urteetan sortu zen, eta, maalien lurretan petrolioa aurkitu ostean, gogortu egin ziren[2].