Daniel Michael Blake Day-Lewis (Londres ,1957ko apirilaren 29a - )britainiar aktorea da,irlandar hiritartasuna ere duena. Hirutan irabazi duGizonezko aktore onenaren Oscar saria .Cecil Day-Lewis ingeles -irlandar olerkariaren semea da.
Ama,Jill Balcon ,[ 1] antzezlea zuen eta amaren aldetiko aitona, sirMichael Balcon , IngalaterrakoEaling Studios zinema etxeko zuzendaria izan zen denbora luzez. Aita, berriz,Cecil Day-Lewis ,[ 2] poeta entzutetsua, Ingalaterrako Errege Etxeko kide izan zen1968tik 1972ra bitartean. Danielek Greenwichen etaKenteko Sevenoaks Schoolen egin zituen ikasketak eta, gero,Bristolgo Old Vic antzerki eskolan ikasi zuen arte dramatikoa.[ 3]
Artean oso gaztea zela egin zuen debuta zineman,John Schlesingerrek zuzendutakoSunday, Bloody Sunday (1971 , «Igandea, zorigaitzeko igandea») filmean.1982an ,Another Country («Beste herrialde bat») antzerki laneko protagonista izan zenLondresen . 1985ean bi paper oso desberdin interpretatu zituen, maisutasun handiaz: alde batetik, punky homosexual baten papera egin zuenStephen Frearsek zuzendutakoMy Beautiful Laundrette (1985 , «Ene garbitegi ederra») filmean eta, bestetik,James Ivoryren zuzendaritzapean,dandy baten interpretazioa egin zuenA Room with a View (1986 , «Ikusmiradun gela») pelikulan.1988an ,Milan Kunderaren eleberri batean oinarritutakoThe Unbearable Lightness of Being (1988 , «Izatearen arintasun jasangaitza») filmeko protagonista izan zen,Philip Kaufman zuzendari zuela.
Hurrengo urtean,My Left Foot (1989 , «Ene ezkerreko oina») filmean egindako interpretazioagatik (Christy Brown , irlandar artista elbarriaren papera egin zuen)Gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen. Film hori egiten ari zirela, paperean hobeto sartzeagatik, gurpil-aulki batean eserita pasatzen zituen egunaren ordu gehienak, kameraren aurrean ez zegoenean ere.Hollywoodeko hainbat filmetan ere lan egin du:The Last of the Mohicans (1992 , «Azken Mohikanoa»,Michael Mannek zuzendua),The Age of Innocence («Errugabatesunaren adina»,1993 ,Martin Scorsesek zuzendua),In the Name of the Father («Aitaren izenean»,1994 ,Jim Sheridanek zuzendua),The Crucible («Arragoa»,1995 ,Nicholas Hytnerena ).
2000tik aurrera film gutxitan aritu zen, baina bitan jaso zuen aktore onenaren Oscar saria:2007an ,Daniel Plainviewek zuzendutakoThere Will Be Blood -engatik, eta2012an ,Steven Spielbergek zuzendutakoLincoln -engatik[ 4] .2017ko ekainean, aktore lan gehiagorik ez zuela eginen adierazi zuen[ 5] .[ 6]
Taula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
1928–1950 1951–1975 1976–2000 2001–egun 1 sariari uko egin zion