Dan Carter
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Beste proiektuetan
Daniel William Carter (Leeston,Canterbury,1982komartxoaren 5a)zeelandaberritarerrugbilari ohia da,zabaltzaile etalehen erdiko postuetan aritzen zena. Hiru aldiz hautatu zutenWorld Rugbyren urteko jokalari onena:2005,2012 eta2015ean,[1] eta historiako zabaltzailerik hoberena izan da aditu askoren iritziz.[2]2016an, Zeelanda Berriko Meritu Ordena jaso zuen.[3]
Lau aldiz irabazi zuenSuper Rugby txapelketaCrusaders taldearekin.Zeelanda Berriko selekzioarekin, berriz, 112 partida jokatu zituen 2003–2015 bitartean, eta 1.598 puntu lortu, inoizko markarik handiena; bederatzi aldiz irabazi zuenThe Rugby Championship, eta bitanMunduko Errugbi Txapelketa,2011n eta2015ean.[1][4]