Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Cypriniformes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cypriniformes
Paleozeno-Gaur egun
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaCypriniformes
Bleeker, 1859
Azpibanaketa

Cipriniformes,teleosteoeninfraklasekoordena.

Ordena honetan, 5-6familia, 320tik goragenero eta 3.250espezie baino gehiago sartzen dira, besteak beste,karpak,ezkailuak etamazkarrak.

Ordena honetako espezieen bereizgarri batzuk hauek dira:bizkar-hegal sinple bat dute, eta ez dute hortzik ahoan; hortzen ordez, faringe-hortz deritzen egitura batzuk dituzte eztarrian.

Ur gezetan bizi dira nagusiki, baina bada itsasoan bizi den espezie bat bederen —Tribolodon brandtii—.Asiaren hego-ekialdean dago ordena honetako dibertsitate handiena, baina ez dago bat ere ezAustralian ez etaHego Amerikan ere.

Cyprinidae familia —karpak eta ezkailuak— da nagusi ordena honetan; izan ere, ordena honetakodibertsitatearen bi heren osatzen dute.Balitoridae etaGyrinocheilidae familiako espezieak Asiaren lurralde tropikal eta subtropikaletako ur gezetan bizi dira, etaalgak etaornogabe txikiak jaten dituzte.Catostomidae bentosadun familiako espezieakIpar Amerikan eta Asiaren ekialdean bizi dira, eta karpen antza dute bai itxurari bai ekologiari dagokienez.Cobitidae familiakoak, berriz, ohikoak diraEurasian etaAfrikaren iparraldeko zenbait lekutan.

Ordena garrantzitsua da gizakiarentzat, bi arrazoi nagusi hauengatik: batetik, elikagai inportantea da herrialde batzuetan, Europan eta Asian, batez ere; bestetik, akuario-arrain zabaldua da, eta espezie batzuk dituzten kolore biziengatik hazten dituzte.

Sailkapenari buruzko xehetasunak:

Banaketa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abcdefKottelat, M.. (2012). «Conspectus cobitidum: an inventory of the loaches of the world (Teleostei: Cypriniformes: Cobitoidei)» The Raffles Bulletin of Zoology (26): 1-199..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Actinopterygii klasekoordenak (gaur egun daudenak)
Erreinua:Animalia • Filuma:Chordata • Azpifiluma:Vertebrata • Infrafiluma:Gnathostomata • Superklasea:Osteichthyes
Chondrostei
Neopterygii
LepisosteiformesAmiiformesOsteoglossiformesHiodontiformesElopiformesAlbuliformesNotacanthiformesAnguilliformesSaccopharyngiformesClupeiformesGonorynchiformesCypriniformesCharaciformesGobiesociformesGymnotiformesSiluriformesSalmoniformesEsociformesOsmeriformesArgentiniformesAteleopodiformesStomiiformesAulopiformesMyctophiformesLampriformesPolymixiiformesPercopsiformesBatrachoidiformesLophiiformesGadiformesOphidiiformesMugiliformesAtheriniformesBeloniformesCetomimiformesCyprinodontiformesStephanoberyciformesBeryciformesZeiformesGasterosteiformesSyngnathiformesSynbranchiformesTetraodontiformesPleuronectiformesScorpaeniformesPerciformes
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Cypriniformes&oldid=9520579"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp