| Cypraea | |
|---|---|
| Miozeno-Gaur egun | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Mollusca |
| Klasea | Gastropoda |
| Ordena | Littorinimorpha |
| Familia | Cypraeidae |
| Generoa | Cypraea Linnaeus, 1758 |
CypraeaCypraeidae familiako itsasmoluskugastropodoen generoa da.Kauri hitza erabiltzen da molusku hauenmaskor hutsei deitzeko ere. Mundu osoko itsasotropikal eta subtropikaletan bizi dira.
Kauri maskorra izan da,Cypraea moneta-rena batez ere, historiako dirurik erabilienetakoa.Afrikan etaAsian maskor hauekin salerosi zenAlexandro Handiaren garaitikXX. mendeko lehenbiziko hamarkadak arte.Marco Polok,XIII. mendean, kauriakTxinaratz zeramatzatengamelu-karabanak ikusi zituen. Ekialdeko Indietan merkataritzan ibiltzen ziren europar itsasontziak lehenik kauriz hornitu behar izaten ziren. Horretarako molusku hauek bizi diren tokietara joaten ziren.Portugaldarrak etaherbeheretarrakMaldivetan hornitzen ziren.Alemaniarrak etabritainiarrakZanzibar etaMozambikera jotzen zuten, non beste espezie bat (Cypraea annulus) oso ugaria baitzen.[1]
Stanley etaLivingstoneren espedizioek (1871-1876) egiaztatu zutenAfrikako Aintzira Handien eskualdean kauria zela ohiko dirua.Bugandan (Uganda)behi batek 2.500 kauri balio zuen,ahuntz batek 500 kauri,oilasko batek 25 kauri eta 30 kilokobolizkoletagin batek 1000 kauri[2]. Garai hartanerrupia bat 7.000 kauri oskolen truke aldatzen zen. Ordurako prezioa jaisten hasiak ziren, oso kopuru handiak harrapatzen zirelako. Esate baterako,1850 eta1860 artean alemaniar konpainia batzuek 35.000tona kauri harrapatu zuten Zanzibarrekokoralarrezifetan[1].
Lehen hainbat espezie zituen baina egungoCypraea generoko espezieak honakoak dira: