Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Cyberpunk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tokio hirikoShibuya auzoak ziberpunk hiri baten giroa oroitarazten du.

Cyberpunka edotaziberpunka delakoazibernetika etapunka batzen dituenazpikultura etaliteratura,zinema,komiki,marrazki bizidun etabideo-jokoetakozientzia-fikziozkodistopia azpigenero bat da.Teknologia,adimen artifiziala,informatika,internet etarobotika bezalako gaiak jorratzen ditu. Bere istorioak girotzeko uneanzinema beltzaren elementuak ere hartzen ditu. Ziberpunk istorioek, sarritan, garapen teknologikoa eta gizartearen endekapena uztartzen dituzte, hots informazio sare konplexuak, inteligentzia artifizialak, errealitate birtuala, prostetikoak eta inplanteak ageri dira gizarte ultrakapitalista eta indibidualista batean. Askotannobela beltzaren elementuak biltzen ditu, ikuspuntu narratibotik.

Ziberpunk terminoa 1980ko hamarkadakoa den arren (1980an agertu zen lehen aldiz liburu batean, baina hitza zentzu horretanGardner Dozoisek erabili zuen, 1984an), esan daiteke hasierako zantzuak 1960ko eta 1970eko hamarkadetan ageri direla, zientzia-fikziozko idazle batzuk beren lanetan droga, genero-identitate eta teknologia berrien ondorio hipotetikoak jorratzen hasi baitziren garai hartan. Ostera, 80ko eta 90eko hamarkadetan loratu eta zehaztu zen generoa, eleberri, komiki eta filmetan.

Literaturari dagokionez,William Gibson,Philip K. Dick,Bruce Sterling,Pat Cadigan,Rudy Rucker etaJohn Shirley dira idazle nagusiak.

Zinemari dagokionez,Blade Runner (1981),Tron (1982),The Terminator (1984),Akira (1988),Total Recall (1990),Johnny Mnemonic (1995) etaThe Matrix (1999),Minority Report (2002) etaGhost in the Shell (2017) filmak nabarmentzen dira.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Cyberpunk&oldid=9068068"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp