Croydon (ingelesez:London Borough of Croydon)Londresko udalerrietako (borough) bat da, hegoaldean kokaturik dagoena.2015eko erroldaren arabera 379.000 biztanle zituen 86,52 kilometro koadroko azaleran. Londresko udalerrien artean populazio handiena duena da.
VIII. mendeansaxoiak ezarri ziren bertan etaCrogdene izena eman zioten. XI. mendean normandiarrek inbaditu zutenerako Croydionek 365 biztanle zituen. 1086koDomesday liburuak merkatu herria zela aipatzen du eta mendeetan zehar hala jarraitu zuen. Landare ikazkintza, larrugintza eta garagardogintza izan ziren herriko jarduera ekonomiko nagusiak.
1803. urtean trenbideak Londresekin lotu zueneanSurrey konderriko hiri handiena bihurtu zen. XX. mendean metalgintza eta automozio industria garrantzitsuak ezarri ziren bertan etaCroydon aireportua ere ireki zen, 1920ko hamarkadan Londresko aireportu hndiena izan zena. 1965 urtean gaur egungo udalerria eratu zen. Hiru aldiz eskatu du hiri estatusa baina oraindik ez du lortu.