| Crida Nacional per la República | |
|---|---|
| Datuak | |
| Izen laburra | CNxR |
| Mota | mugimendu politikoa etaalderdi politikoa |
| Herrialdea | Espainia |
| Ideologia | Katalan independentismoa,errepublikanismoa,kontserbatismoa etasozialdemokrazia |
| Jarduera | |
| Kide kopurua | 16.000(2019kourtarrilaren 26a) |
| Agintea | |
| Lehendakaria | Jordi Sànchez i Picanyol |
| Idazkari orokorra | Antoni Morral i Berenguer |
| Egoitza nagusi | |
| Historia | |
| Sorrera | 2018kouztailaren 16a |
| Sortzailea | |
| Sorlekua | Bartzelona |
| Desagerpena | 2020koirailaren 30a |
| Koloreak | |
| webgune ofiziala | |
Crida Nacional per la República (euskaraz:Errepublikaren Aldeko Dei Nazionala)Kataluniako zeharkako mugimendu eta partidu politiko independentista da,2018kouztailaren 16anCarles Puigdemont,Jordi Sànchez etaQuim Torra buruzagiekBartzelonako Ateneoan jendaurrean aurkeztu zutena.[1]
2018kouztailaren 16an aurkeztu zenBartzelonako Ateneoan Kataluniako alderdi politiko independentisten arteko loturak sendotzeko asmoz.[2] Hala ere, mugimenduaren buruzagi sustatzaileek ordea, ez zuten aurkezpenera joaterik izan.Carles Puigdemont, erbesteratua, bideokonferentziaz aritu zen.Jordi Sànchez, preso, eskutitzez zuzendu zitzaien bertaratutakoei. Azkenik, aurkezpenera joatekoa zenQuim TorraKataluniako presidenteak bideo mezua bidali behar izan zuen,HanburgotikBartzelonara garaiz ezin itzulirik, Bartzelonara eraman behar zuen hegaldia eguraldi txarragatik bertan behera geratu baitzitzaion.
2019ko urtarrilean iragarri zenBarne Arazoetako Ministerioaren partidu politikoen erregistroan inskripzioa burutu zuela mugimenduak.[3]