| Pic de Coma Pedrosa | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 2.942 m |
| Prominentzia | 434 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 42°35′31″N1°26′37″E / 42.5918057015°N 1.4436545049°E /42.5918057015; 1.4436545049 |
| Honen parte da | Q31074657 |
| Mendikatea | Pirinioak |
| Herrialdea | |
| Andorrako parrokia | La Massana |
| Mendizaletasuna | |
| Ohiko bidea | Arinsaletik (La Massana) |
Pic de Coma Pedrosa (2942 m)Pirinioetako mendia da;Andorrako tontorrik altuena da.La Massanaparrokian dago,frantses estatuko mugatik hurbil, berazOkzitaniarekiko mugatik hurbil.
Coma Pedrosa toponimoaren aldaera bat (Comapedrosa) ere ikus daiteke zenbait iturritan,katalanezkoak barne[1]; generikoarekin ere aldaera bat topa daiteke:Pic Alt de, bai batekin[2] bai bestearekin[3].
Aldiz,Andorrako gobernuak bere kartografia ofizialean "Pic de Coma Pedrosa" hobesten du[4][5].
ErrepidezAndorra la Vella-la Massana-Arinsal bidea egin eta gero ezkerretara jo eta izen bereko eski estaziora heldu beharrean, aurrera segi eta tunel baten azpitik pasatuko dugu.GR 11 hartuko dugu; la Massana etaVall Ferrerako aterpearen (Pallars Sobirà) arteko zatian gaude.
Ibiliz hasita mendiaren izen bera duen erreka (riu de Coma Pedrosa) gorantz segituko dugu, mendebaldera. Escaleseko basoko zubira (1785 m) helduko gara (30 min). Coma Pedrosako lepoaren ezkerrean izen bereko aterpea (2220 m) dago; urte osoan zehar zainduta dago (ordubete eta 25 min). Irteerarik ez dagoela dirudienean (2635 m) ipar-ekialderantz jo behar dugu, errekaren beste aldera pasatuta (ordubete eta 55 m); oraindik GR 11ren bidetik gabiltza.Bassa de l'Estany Negre izenekoaintzira txikia pasatu eta gero GRa utzi eta eskuinetara joko dugu (2 ordu eta 20 min); marka hori batzuen laguntza dugu etaEstany Negre bigarren lakuaren gainetik (bere ekialdetik eta ekialderantz jota) pasatu ostean zatirik gogorrena geratzen zaigu, harrien artean. Mendilerrora heldu ondoren (2 ordu eta 35 min) ipar-ekialderantz segituko dugu tontorrera heldu arte (3 ordu eta 10 min).

Mendebalderantz izan ezik (Baiau mendia hurbil baitu) oso ikuspegi zabalak eskaintzen ditu:Pica d'Estats,Montcalm,Cassamanya, Andorrako haran batzuk...
Negu gorrian eta elur kantitate handia dagoenean ez da gomendagarria joatea, bestela teknikoki urte osoan zehar igoera ez da bereziki zaila, desnibelagatik gogorra bada ere. Goi mendi giroko igoera polita da.