Mendi, ibai eta lautadetan ugaria delako da ezaguna.2008an 4.939.456 biztanle zituen,2000. urtean baino %14 gehiago. HiriburuaDenver du, baita hiri garrantzitsuena ere.
Coloradoko estatua menditsua da (2.500 m-koa da bertako mendien batez besteko altuera). Arkansas ibaiak zeharkatzen dituen ordokiak daude ekialdean. Erdialdea menditsua da:Mendi Harritsuek zeharkatzen dute estatu guztia ekialdetik mendebalera:Longs Peak (4.350 m),Pikes Peak (4.308 m),Blanca Peak (4.405 m),Harvard (4.384 m) dira bertako mendi nagusiak. ColoradokoRocky Mountains National Park Estatu Batuetako parke natural ederrenetakoa da. Mendebalean, arroila ugari dituzten goi-ordokiak daude,Utahko etaMexiko Berriko ingurunearen ezaugarri direnak(Mesa Verde National Park).
XVI. mendean sartu ziren espainiar konkistatzaileak Coloradoko lurraldean; haiek izan ziren Coloradora iritsi ziren lehen europarrak.1706. urtean,Juan de Ulibarri jabetu zen lur haiezEspainiako koroaren izenean.Estatu Batuek bere egin zuten Coloradoko iparraldea1803. urtean; gainerakoa,Mexikorena zen aldea, 1848-1850. urteetan lotu zitzaionEstatu Batuen zatiari eta1876. urtean Estatu Batuetako 38. estatu bihurtu zen.
Ibarrak ureztatzeko bide artifizialak erabiltzeak aurreramendu handia ekarri dionekazaritzari eta hainbat gai berri landu ahal izan dira bertan:laboreak, azukreerremolatxa,patata.Fruituak lantzen dira mendebalean. Abere hazkuntza mendialdean (behi etaardi aziendak). Argi indarra sortzeko eta landak ureztatzeko ura duten dituzten urtegi handiak daude. Lurpea oso aberatsa da:urrea etazilarra (meatze hauek erabat ustiatu eta hustu ziren 1880-1920 urteetan),molibdenoa (Climax, 3.000 m-an dagoena, munduko mobdileno hobi handiena da),ikatza,petrolioa etauranioa ateratzen dira. Janari industria, metalurgia, inprimategiak eta elektronika ere garrantzi handikoak dira.