Clickbaitari erreferentzia egiten dion kaleko artea.
Clickbait ingelesezko neologismo bat da (ingelesezbait horrekbeita,karnata,amuetan erabiltzen denjakia adierazten du). Gutxiespen-hitz bezala erabiltzen daInterneteko zenbait eduki deskribatzeko; benetako helburu nagusia, ordea, erabiltzaileek loturetan klik egin eta orrialde jakin batera bideratzea da. Horretarako,jakin-mina piztu eta jakin-min hori asetzera bultzatzen duten izenburuak erabiltzen dituzte, elementu morbosoekin erlazionatutakoak sarritan.[1][2][3]
Clickbaitaren oinarriaklikaren diktadura deiturikoa da. Hain zuzen, teknologia berriekkomunikabideetan eragin handia izan dute eta erabat aldatu dira. Iragarleek komunikabideenaudientzia hartzen dute kontuan beraien iragarkiak jartzeko etairagarkien prezioa ere audientzia horren baitan zehazten da. Lehen ez bezala, komunikabide baten audientzia klik kopuruekin lotzen da eta beraiendiru sarrera nagusietako bat iragarkiak izanik, egoera honek clickbaita bultzatzen du.[4][5]
Audientzia handiena lortzea izanik helburua,sare sozialak nabarmen erabiltzen dira clickbaiterako. Eduki hauek sare sozialaren kalitatea ez kaltetzeko, ordea, 2014ko abuztuanFacebook-ek iragarri zuen neurriak hartuko zituela clickbaitalbisteen impaktua gutxitzeko bere sare sozialean[6]. Hau lortzeko, besteparametro batzuen artean, erabiltzaileek orrialde barruan igarotzen zuten denbora kontuan hartuko zutela iragarri zuten, beste edukien artean clickbaitak bereizteko.