Clavaria fumosa | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Clavariaceae |
Generoa | Clavaria |
Espeziea | Clavaria fumosa Pers., 1796 |
Clavaria fumosaClavariaceaefamiliakoonddoespezie bat da.[1] Balio gastronomiko oso txikia du.
Sinonimoak:Clavaria striata,Clavaria fumosa var. striata,Clavaria fragilis var. fumosa,Clavaria fragilis var. striata.
Karpoforoa: Faszikulatua, flexuosoa, hauskorra, oinarrian elkartutako 6 eta 10 cm bitarteko garaiera duten borra askok osatua. Kolore askotarikoa da: gris-arrexka zurbila, hori-amatista, larruaren antzekoa, azkenean fuliginosoa bihurtzen da. Forma hau izan daiteke: zilindrikoa, klabiformea edo fusiformea.
Haragia: Zuria, hauskorra eta barnehutsa.[2]
Etimologia:Clavaria terminoa latinetik dator, "clavarius" hitzetik eta borra, Iltze, esan nahi du. Bere itxuragatik.
Oso jangarri kaskarra.
Espezie bitxi hau aurkitzeko zortea izanez gero, ez da erraza besteClavaria batekin nahastea.
Espezie urri hau udazkenean ateratzen da leku zabaletako belarretan, larreetan edo basoetatik gertu dauden goroldioetan.[3]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Brasil, Islandia, Kanariak, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia, Papua Ginea Berria, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika.[4]
Aranzadi Elkartearen arabera,Clavaria fumosa desagertzeko arriskuan dauden onddoeneusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[5] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tarteanklima aldaketa,pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.