Claus Philipp Maria Justinian Schenk Graf von Stauffenberg, gehienetanClaus Schenk Graf von Stauffenberg edoClaus von Stauffenberg (Jettingen,Augsburgo,Alemania,1907koazaroaren 15a -Berlin, Alemania,1944kouztailaren 21a) alemaniarmilitarra izan zen.
Estatu Nagusiko ofiziala izan zen, eta, besteak beste,Polonian,Frantzian etaSobietar Batasunean borrokatu zen, baina, borroka haietan izandako zauriak zirela eta, erreserbara erretiratu behar izan zuen.
Hitler hiltzeko antolatu zen konplot bateko buruzagietako bat izan zen, eta Stauffenbergek berak Hitler hiltzeko ardura hartu zuen bere gain. 1944an atentatu bat egin zuen (bonba bat ezarri zuen Hitlerrek eta beste zenbait ofizialek bilera bat egin behar zuten kuartelean), eta atentatuaren ondoren, Hitler hila zelakoan,Berlina abiatu zen gobernua hartzera; atentatua, ordea, ez zen ongi atera, eta Berlinen atxilotu eta hil zuten.
2008an Valkiria Operazioan oinarritutakoValkyrie filma estreinatu zen,Tom Cruise aktoreak Claus von Stauffenbergen papera antzeztu zuelarik.