Claude Lefort (Paris,1924koapirilaren 21a - Paris,2010ekourriaren 3a) frantziar filosofoa izan zen.
Maurice Merleau-Pontyren oinordeko izan zen, eta haren hil ondoko lanak argitaratu zituen. Bestalde, hari buruzko hainbat ikerketa egin zituen:Sur une colonne absente (1978,Ez dagoen zutabe batean).1949anSocialisme ou Barbarie aldizkaria sortu zuen. Aldizkari horretan agertu ziren totalitarismoaren eta burokraziaren kontrako lehenengo kritikak. Hasierako oinarri marxistatik urrundu eta totalitarismoaren eta demokraziaren analisi bateratua egin zuen.
Lefortek gaur egungo historiaren gertaera handienetakotzat hartu zuen totalitarismoa.Solzhenitsinek burokraziaren gezurren kontra egindako ekintzetatik abiatuta, Lefortek desegin zituen gainetik Estatua etagizarte zibila jartzen dituen, izu sistematikoa erabiltzen duen eta etengabe etsaiak sortzen dituen totalitarismoaren homogeneizazioaren mamuak. Ideia horiekUn homme en trop. Réflexions sur «L'Archipel du Goulag» (1976,Gizon bat nahikoa. Goulageko uharteei buruzko gogoetak) lanean bildu zituen. Logika totalitarioari aurre egiten diotenek, altxamenduen edo disidentziaren bidez, demokraziaren printzipioen izenean egiten dute, haren iritziz.
Bestalde, demokraziaren printzipio horiek halako eran antolatzen dute boterearen errealitatea, non ez baita inoren ardura:L'Invention démocratique (1981,Asmakizun demokratikoa);Essais sur le politique (1986,Politikari buruzko saiakerak). Demokraziari buruzko gogoeta horiekMakiaveloren etaÉtienne de La Boétieren kutsua dute, Claude LefortenLe Travail de l'oeuvre. Machiavel (1972,Obraren lana. Machiavelli) etaLe Nom d'Un (1976,Baten izena) lanek erakusten dutenez.