Citizen Kane1941anOrson Welleszinema zuzendariak zuzendu, antzeztu eta ekoitzitakofilm bat da. Zinema aditu askoren ustez, inoizko film onenetakoa; film sailkapen askotan lehenbiziko postuan ageri da. Orson Wellesek garai hartan sekulako berrikuntza izan ziren filmatze teknikak erabili zituen.
Filma Charles Foster Kean (Orson Welles)estatubatuar enpresaburu garrantzitsuaren bizitzari buruzkoa da. Bere haurtzarotik hasi etaprentsa,irrati eta bisindikatuz osatutako inperio erraldoi baten nagusi bilakatzen den arterainoko denboraldia agertzen da. KomunikabideetakoWilliam Randolph Hearst enpresaburuaren bizitzan oinarritua dago. Filma enpresaburuak bere heriotza unean aipatutako hitzaz hasten da: "Rosebud". Iritzi publiko guztia hark aipatutako hitz horren esanahiaren jakinminez dago, ondorioz, kazetari talde bat hitzaren esanahia topatu asmoz haren bizitzaren xehetasunak ikertzen hasiko da.
Filma harropuzkeria eta ezjakintasunari buruzkoa da, baina baita gizartean komunikabideek duten botere eta eragin handiari buruzkoa ere.