Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Cimabue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cimabue

Bizitza
JaiotzaFlorentzia1240 aldean
HeriotzaPisa1302 (61/62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lan nabarmenak
MugimenduaTrecento(en)Itzuli

Musicbrainz: d9aa7c93-a792-4f8a-8320-c64786016193Edit the value on Wikidata

Cenni di Pepo Cimabue (Florentzia,1240 aldean -Pisa,1302) italiarmargolari etamosaikogilea izan zen,Giottoren maisua eta Italiako pinturaren eraberritzailea. Ordura arteko ohiko estiloa alde batera utzi zuen eta errealismo handiz landu zituen bere irudiak.

Bizitza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Cenni di Pepo zuen izena, baina Cimabue deitzen zioten goitizenez. Itzal handiko artista izan zen bere garaian, hartaraino, ezenDantekJainkotiar komedian aipatu baitzuen (Purgatorioa XI, 94-96); baina Giotto ere aipatzen zuen bertso berean, eta Cimabueren gainetik jartzen[1]:

Credette Cimabue nella pintura

Tener lo campo, ed one ha Giotto il grido

Si che la fama di colui s' oscura[2].

(Cimabuek pintore handiena zela uste zuen, Giottok ospea kendu zion eta orain ahazturik dago)

Giorgio VasarikLe vite de' più eccellenti pittori, scultori e architettori[3] liburua idatzi zuenean, Cimabue jarri zuen zerrendako lehen tokian, eta hona zer zioen Florentziako pintoreaz:

«Cimabue izan zen pinturaren berritzearen lehen arrazoia»

Nolanahi ere, oso dokumentu gutxi daude haren bizitzari eta obrari buruz. Horietako baten arabera, 1301-1302an,Pisan, katedraleko absideko mosaiko baten eta Santa Klara ospitalerako egindako Maestà baten (egun desagerturik) ordain diruak kobratu zituen. Data horietatik berehala hil zela uste da.

Lan nagusiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Gurutziltzatua, 1287–1288,Santa Croce,Florentzia

Kristoren gurutziltzatzearen gaia Cimabueren obran askotan errepikatu zen. 1265-1268 inguruanArezzokoGurutziltzatua pintatu zuen: tentsio gehieneko unean harri bihurtuta dagoela dirudi. Oso bestelakoa da FlorentziakoSanta Crocekoa: 1287 aldera margotu zuen, eta beste sentiberatasun bat adierazten du.Asisko San Frantzisko elizako gurutziltzatze dolugarriak, berriz, bizantziar eskematismo orotik aldendurik daude.

Florentziako Santa Trinita elizarako margotu zuenMaestà-n (egunUffizi Galerian dago),bizantziarikonoen finkotasunari -artean nabarmena aurpegietan eta keinuetan- adierazgarritasun handiago bat kontrajarri zion, eta espazioaren zentzua eta gorputzen bolumena bereziki landu zituen, aingeru eta profeten irudietan, batez ere.

Garrantzi handikoa izan zen Cimabueren esku hartzea Asisko San Frantzisko elizako lanetan.1277tik1288ra bitartean, goiko elizakokoruko etatranseptukofreskoak pintatu zituen, bere laguntzaile taldearekin batera -Duccio etaGiotto taldekoak zirela uste da-, eta baitaApokalipsia,Apostoluak eta Andre Maria gaitzat zituen ziklo handi bat ere. Horiez gainera, ez dira ahaztuta uztekoak Gurutziltzatzea eta gangako Lau ebanjelariak, denak arrisku larrian, gaur egun, hormetako materialen egoera txarra dela-eta.

Cimabueren ekarpena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

CimabueItaliakobizantziar tradizioko azken margolari handitzat hartzen da. Garai hartako artean eszena eta irudi lauak eta oso estilizatuak izaten ziren. Cimaburen pintura bizantziarra bada ere, arte gotikoaren elementuak sartu zituen, hala nola pertsonaien espresioak. Alde horretatikerrealismorantz jo zuen lehenbizikoetakoa izan zen.Giottoren irakaslea izan zen.

Lan zerrenda

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Gurutziltzatua (1265-1268), San Domenico eliza (Arezzo)
  • Gurutziltzatua (-1272), Santa Croce (Florentzia).1966kouholdeek azkarki hondatu zuten eta zati batean baino ez da lehengoratu
  • Ama Birjina eta Umea maiestatean, sei aingeruz inguraturik edoMaestà (1280 aldean),ParisekoLouvre museoan dago.
  • Santa Trinitateko Maestà (1260-1280),Uffizi Galeria (Florentzia)
  • Maestà, Saubada Galeria (Turin)
  • Asisko Basilikako freskoak (1277-1279).1997kolurrikarak kalte handiak egin zituen.
  • San Frantzisko Asiskoa, Santa María degli Angeli (Asis)
  • Pisako Duomoko mosaikoak egiten parte hartu zuen.

Iruditegia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Catholic Encyclopedia, Cimabue[Betiko hautsitako esteka]
  2. Dante Alighieri, Barry Moser.Purgatorio
  3. Giorgio Vasari, Mrs. Jonathan Foster.Lives of the most eminent painters, sculptors, and architects, Volumen 1
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:CimabueAldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Cimabue&oldid=10491712"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp