Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Cima Coppi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Cima Coppi (euskaraz:«Coppi Gaina»)Italiako Giroaren edizio bakoitzean txirrindulariek igaro behar dutenmendaterik altuena da.

1965ean ezarri zutenFausto Coppi txirrindulari italiarraren omenez, hura desagertu eta bost urtera.

Gailurra urtez urte aldatzen da, Italiako Giroan hartutako ibilbidearen arabera, baina Coppi Gain nagusiakStelvio Pasabidea izaten jarraitzen du. 2758 metrorekin, historiako punturik altuena da Giroa. Stelvio Cima Coppi izan da1972,1975,1980,1994,2005,2012,2014,2017 eta2020ko edizioetan.1965,1988 eta2013an bertatik pasatzea aurreikusita ere egon zen, baina lehenengo kasuanlur-irristatze baten ondorioz igoera gailurretik 800 metrora amaitu zen, eta beste biak eguraldi txarragatik ez zuten egin.

1989anGavia Pasabidea eta1995eanAgnello Pasabidea bertan behera ere geratu ziren, irristatzeengatik. 2001ean ez zuten Colle Faunierara igo korrikalarien protesta batengatik, eta2009an Coppi Gaina hasiera bateanMajellan egongo zen 2068 metrora, baina ibilbide aldaketa baten ondoriozSestrieren izan zen, 2035 metroko altueran.

2014ko edizioak berezitasun bat izan zuen: etapa berean Gavia eta Stelvio igaro ziren, igoera bat bestearekin kateatuz. Ibilbide hori Giroaren aurreko edizioetan aurreikusita egon zen (aurreko urtean azkenekoz), baina inoiz ezin izan zen egin, egoera klimatiko txarrak edo arriskutsuak zirela-eta.

Coppi Gaina, mendiko sailkapenerako puntu gehien ematen dituen mendatea da, bere gailurretik lehenengoak 40 puntu jasoz (2014tik), 1. mailako mendate batek 32 ematen dituen bitartean.

Ibilbide historikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
UrteaCima CoppiAltueraIrabazlea
1965Stelvioko igarobidea≃2000 mItaliaGraziano Battistini
1966Pordoi mendatea2239 mItaliaFranco Bitossi
1967Tre Cime di Lavaredo2320 mItaliaFelice Gimondi
1968Tre Cime di Lavaredo2320 mBelgikaEddy Merckx
1969Paso Sella2214 mItaliaClaudio Michelotto
1970Pordoi mendatea2239 mItaliaLuciano Armani
1971Grossglockner2506 mItaliaPierfranco Vianelli
1972Stelvioko igarobidea2758 mEspainiaJosé Manuel Fuente
1973Giau mendatea2236 mEspainiaJosé Manuel Fuente
1974Tre Cime di Lavaredo2320 mEspainiaJosé Manuel Fuente
1975Stelvioko igarobidea2758 mEuskal HerriaFrancisco Galdós
1976Paso Sella2214 mEspainiaAndres Gandarias
1977Paso de Valparola2192 mEspainiaFaustino Fernández Ovies
1978Paso Valles2032 mItaliaGianbattista Baronchelli
1979Pordoi mendatea2239 mItaliaLeonardo Natale
1980Stelvioko igarobidea2758 mFrantziaJean-René Bernaudeau
1981Tre Cime di Lavaredo2320 mSuitzaBeat Breu
1982Col d'Izoard2361 mBelgikaLucien Van Impe
1983Pordoi mendatea2239 mEuskal HerriaMarino Lejarreta
1984Pordoi mendatea2239 mFrantziaLaurent Fignon
1985Simplon mendatea2005 mKolonbiaReynel Montoya
1986Pordoi mendatea2239 mEspainiaPedro Muñoz Machín
1987Pordoi mendatea2239 mFrantziaJean-Claude Bagot
1988Stelvioko igarobidea2758 m
1989Gavia pasabidea2621 m
1990Pordoi mendatea2239 mItaliaMaurizio Vandelli
FrantziaCharly Mottet
1991Pordoi mendatea2239 mItaliaFranco Vona
ItaliaFranco Chioccioli
1992Pordoi mendatea2239 mItaliaClaudio Chiappucci
1993Pordoi mendatea2239 mEuskal HerriaMiguel Indurain
1994Stelvioko igarobidea2758 mItaliaFranco Vona
1995Agnello mendatea2744 m
1996Gavia pasabidea2621 mKolonbiaHernán Buenahora
1997Pordoi mendatea2239 mKolonbiaJosé Jaime González
1998Paso Sella2214 mItaliaMarco Pantani
1999Gavia pasabidea2621 mKolonbiaJosé Jaime González
2000Agnello mendatea2744 mKolonbiaJosé Jaime González
2001Paso Fauniera2511 m
2002Pordoi mendatea2239 mMexikoJulio Alberto Pérez Cuapio
2003Paso de Esischie2366 mKolonbiaFreddy González
2004Gavia pasabidea2621 mKroaziaVladimir Miholjević
2005Stelvioko igarobidea2758 mVenezuelaJosé Rujano
2006Gavia pasabidea2621 mEuskal HerriaJuanma Garate
2007Agnello mendatea2744 mFrantziaYoann Le Boulanger
2008Gavia pasabidea2621 mMexikoJulio Alberto Pérez Cuapio
2009Sestriere2035 mItaliaStefano Garzelli
2010Gavia pasabidea2618 mSuitzaJohann Tschopp
2011Giau mendatea2236 mItaliaStefano Garzelli
2012Stelvioko igarobidea2758 mBelgikaThomas De Gendt
2013Tre Cime di Lavaredo2304 mItaliaVincenzo Nibali
2014Stelvioko igarobidea2758 mItaliaDario Cataldo
2015Colle delle Finestre2178 mEuskal HerriaMikel Landa
2016Agnello mendatea2744 mItaliaMichele Scarponi
2017Stelvioko igarobidea2758 mEuskal HerriaMikel Landa
2018Colle delle Finestre2178 mErresuma BatuaChris Froome
2019Passo Manghen2047 mItaliaFausto Masnada
2020Stelvioko igarobidea2758 mAustraliaRohan Dennis
2021Giau mendatea2233 mKolonbiaEgan Bernal
2022Passo Pordoi2239 mItaliaAlessandro Covi

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
Ekitaldiak
Sailkapenak
("magliak")
Egungoak


Orokorra 
(maglia rosa


Puntukakoa 
(maglia ciclamino


Mendikoa 
(maglia azzurra


Gazteena
(maglia bianca)


Taldekakoa
(classifica a squadre)

Antzinakoak
Azkena(maglia nera)
Intergiro(maglia azzurra)
Konbinatua(maglia azzurra)
Zuzendariak
Besteak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Cima_Coppi&oldid=9039542"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp