Chryslerautomobilak egiten dituenestatubatuar multinazionala da.1924an sortu zuenWalter Chryslerrek,Chrysler 70 (70ZP eta 6 zilindro) bere lehenengo automobila aurkeztu zuenean. 1928an Chrysler konpainiakDodge konpainia bereganatu zuen. Urte horretan bertan bi marka mendeko sortu ziren,Plymouth etaDeSoto; handik bi urtera desegin ziren.
Chryslerrek Dodge hartu zuenean, Estatu Batuetako automobil-egileen artean hirugarren etxea bihurtu zen.1935ean diseinu aerodinamikoa zuen serieko lehenengo ibilgailua aurkeztu zuen,Airflow. Izugarrizko iraultza izan zen formei dagokienez: gainalde guztiak biribildu egin ziren, eta argiak autoaren egitura osoaren barruan sartu ziren. Garai horretan enpresa Europara zabaltzearen beharra ikusi zen, eta hala, 1963an Simca enpresa bereganatu zuen.
Era horretan Chryslerrek lantegiak izan zituen Frantzian, Britainia Handian eta Espainian (Barreiros enpresa erosita). Baina gauzek okerrera egin zuten, eta 1978an Europako saila saldu egin behar izan zuen Chryslerrek; Peugeoti saldu zion sail hori. 1987anAmerican Motors Corporationen mende gelditu zen. 1980ko hamarraldian enpresak krisi larria igaro zuen, baina azken urteetan produktu berriei esker, goranzko aldia du berriz ere. Automobil berri horien artean aipagarriak diraNeon edotaVision, eta batez ere, lehenengo monobolumen modernoa, urte askoan Estatu Batuetan gehien saldu den mota horretako automobila izan dena,Dodge Caravan edotaChrysler Voyager. Bestalde, aipagarria da mendian eta edozein motatako eremuan erabiltzeko egokia denJeep markako automobilak izan duen harrera.