Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

chmod

Wikipedia, Entziklopedia askea

chmod (changemode)fitxategi edodirektorio baten sarbiderako baimenak definitzeko balio duenUNIX inguruneetako komandoa da. Fitxategi bakoitzak 9 balio ditu baimen hauek adierazteko, baiezta edo ezezta daitezkeenak.

Erabilera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

chmod komandoaren egitura hau da:

$chmod[aukerak]modua[,modua]fitx1[fitx2...]

Fitxategiaren Baimenak ikusteko ordea, beste komando hau erabiltzen da:

$ls-lfitxategi

Egitura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Fitxategi bakoitzak baimen ezberdinak izan ditzakete erabiltzaile talde ezberdinetarako. Hauek dira Erabiltzaile taldeak:

Erreferentziaerabiltzaile klaseakDeskribapena
uerabiltzailea (user)jabea
gtaldea (groups)fitxategiaren taldean dauden erabiltzaileak
obesteak (others)gainontzekoak
adenak (all)denak batera,ugo

Erabiltzaile horiek izan ditzaketen baimenak hauek dira:

ModuabaimenaDeskribapena
rread (irakurketa)Fitxategi edo direktorio bat irakurtzeko baimena.
wwrite (idazketa)Fitxategian aldaketak egiteko baimena.
xexecute (exekutatzea)Fitxategia exekutatzeko baimena.
Xspecial eXecute (exekutatze berezia)modu bereziak
ssetuid/gidmodu bereziak
tstickymodu bereziak

Baimen esleitzea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Baimenak bi eratara eslei daitezke sinbolo bidez (erabiltzaile eta baimenak zehaztuz) edo zenbaki bidez (erabiltzaile bakoitzerako baimenak adierazten dituen zenbaki bat sartuz):

Sinbolo bidezkoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Baimenak esleitzerakoan hainbat modu daude

EragiketaDeskribapena
+adierazitako moduak batzen dizkio adierazitako klaseari
-adierazitako moduak kentzen dizkio adierazitako klaseari
=adierazitako moduak ezartzen dizkio adierazitako klaseari

Adibideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Irakurketa eta idazketa baimenak esleitzea karpeta edodirektorio baten jabea eta talderi:

$chmodug+rwkarp1$ls-ldkarp1drw-rw----2JabeaJabea4096SortzeDataSortzeOrduakarp1

Denei fitxategi baten idazketa baimena kentzea:

$chmoda-wfitx1$ls-lfitx1-r-xr-xr-x2JabeaJabea4096SortzeDataSortzeOrduafitx1

Karpeta baten erabiltzaile eta taldeari irakurketa eta exekutatze baimenak soilik ezartzea eta idazketa baimenik ez dutela izango ziurtatzen da:

$chmodug=rxkarp1$ls-ldkarp1dr-xr-x---2JabeaJabea4096SortzeDataSortzeOrduakarp1

Zenbaki bidezkoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
#baimenak
7 (111)(rwx)Osoa
6 (110)(rw-)Irakurri eta idatzi
5 (101)(r-x)irakurri eta exekutatu
4 (100)(r--)irakurri bakarrik
3 (011)(-wx)idatzi eta exekutatu
2 (010)(-w-)idatzi soilik
1 (110)(--x)exekutatu bakarrik
0 (000)(---)baimenik gabe

Adibideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Karpeta baten Jabeari baimen guztiak ematea eta beste erabiltzaileei idazteko baimena ez ematea:

$chmod755karp1$ls-lkarp1drwxr-xr-x2JabeaJabea4096SortzeDataSortzeOrduakarp1

baimen guztiak ematea fitxategi bati:

$chmod777fitx2$ls-lfitx2-rwxrwxrwx2JabeaJabea4096SortzeDataSortzeOrduafitx2

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Chmod&oldid=9319967"(e)tik eskuratuta
Kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp