
Chicagoko eskola arkitektura estiloa da,XIX. mendearen azkeneko laurdeneanChicagon sortu zena,William Le Baron Jenney arkitektoaren eta haren jarraitzaile batzuen bultzadaz,1871ko sute handiak hiria suntsitu ondoren. Aitzindaria izan zen material eta teknika berrien erabilpenean,saltegi handiak eta lehenbizikoetxe orratzak eraikitzeko.
1871ko urrian,sute izugarri batekChicago hiria suntsitu zuen. Sutearen ondoren hiriko erdialdeko orubeak izugarri garestitu zirenez gero, eraikin handiagoak egin behar ziren espazioa ahalik eta hobekien aprobetxatzeko. Altuerarekin burdinezko eraikuntzaren abantailak ere handitu egin ziren:zimenduek karga gutxiago hartzen zuten, beheko solairuetan ez zenmurru sendorik behar, eta horrek diru iturri berri baterako bidea eman zuen,erakusleiho handiak jartzeko aukera eskaintzen zuelako. Bata bestearen ondotik, etxe garaiak egin ahal izateko behar ziren baldintza guztiak bate ziren: suaren kontrako altzairuzko egitura, zimendu hauskaitzetarako teknika eta, batez ere, segurtasuneko igogailua,Elisha Otisek lehen aldiz1857an aurkeztuaNew Yorken. Era horretan, nahi adina solairu gehi zitezkeen, eta goi-goikoak, ordu arte gutxietsiak, baliotsuenak izatera pasa ziren.