Michigan Lakuaren hego-mendebaldean kokaturik, Chicagoko metropoli guneaWisconsin,Indiana, etaMichigan estatuetara zabaltzen da.Chicagoland deritzon horrek 9.3 milioi biztanle dauzka, AEBetako hirugarrena.
1833an fundatu zen, muga hiri gisa. Gaur egun Erdi-Mendebaldeko ekonomia eta kultura-hiriburua da. AEBetan barnan, garraio, negozio eta arkitektura gunerik garrantzitsuenetakoa da. Hirikoetxe orratzak, sukaldaritza, politika ohiturak eta kirol taldeak dira haren ikur nabarmenenak.
Ekonomikoki, finantza gunea izateaz gain, merkataritza, industria, teknologia, telekomunikazioak eta garraioa dira sektore nagusiak. Dena den sektoreak nahiko orekatuta daude garai batean industriarekiko izan zuen mendekotasuna gaindituta.
Afro-estatubatuarrek populazioaren zati handi bat osatzen dute, bi bostenak baitira. Heren bat zuriak dira, laurden bat hegoamerikarrak, eta hogeiren bat Asiakoak.
Ezagutzen den lehen erreferentzia1679 ingurukoa da, Robert de LaSallek egina "Checagou" izenarekin[2].XVIII. mendearen erdialdean jatorri amerikarreko tribu bat bizi zen bertan, Potawatomi izenekoa, aurretik egondako beste herri batzuen tokia hartu zutenak. Bertan ezarri zen lehen kolono ez-indigena Jean Baptiste Point du Sable izan zen,1780etan, eta bera jotzen da Chicagoko fundatzaile gisa.
Chicago sutan, artista baten interpretazioa (Currier and Ives)
1833ko abuztuaren 12an Chicagoko hiria fundatu zen bertako 200 biztanlerekin. Zazpi urtean biztanleria 4.000 pertsona baino gehiago izatera iritsi zen. Trenaren garapenarekin etaIllinois-Michigan kanalaren eraikuntzarekin,1849n, laku handiak etaMissisipi ibaiarekin lotuz, hainbat industria ezarri ziren Chicagon. 1860ean errepublikarren konbentzioa izan zen bertan, hartzen ari zen garrantziaren adierazle, etaAbraham Lincoln aukeratu zuten hautagai. Bere agintepean gertatu zengerra zibila eta gerraosteko periodoan oso garapen handia izan zuen hiriak.1871nChicagoko sute handia gertatu zen 250 hildako eraginez eta 100.000 pertsona etxerik gabe utziz. Azkar hasiko zer berreraikuntza eta1893nerakusketa unibertsala antolatu zen bertan.
XX. mendearen hasieran industriak hedapen handia izan zuenLehen Mundu Gerra dela-eta. Horrek biztanleria beltzaren hazkunde handia ekarri zuen eta horrekin batera kultura beltzarenpizkundea. Gatazkak eta istiluak egon ziren,1919ko Chicagoko arraza istiluak izanik horien artean ezagunenak.
1919 eta1931 artean alkoholaren kontsumoa debekatu zen AEBetan,lege lehorra delakoa ezarriz, eta horren ondorioz biolentzia garai bat gertatu zen hirian etagangster ezagun batzuk ezarri ziren bertan,Al Capone izanik horien artean nabarmenena. horrekin lotutaSan Valentin eguneko sarraskia gertatu zen hirian1929an.1933 eta1934an zehar hiriko mendeurrena ospatzekoerakusketa unibertsala antolatu zen hirian 48 milioi bisitari ekarriz.
Bestalde, Chicago izan zen homosexualen eskubideen aldeko lehen elkartea izan zuen hiria AEBetan.1924an sortu zen eta gaiaren inguruko lehen argitalpena egin zuten, baina izandako errepresioarengatik erakundea desagertu zen.
Depresio handiak eragin handia izan zuen eta1933an industriaren inguruko lanpostuen erdia galdu zen. Beltzen eta hispanoen artean langabezia %40ra iritsi zen.1940tik aurrera ekonomia suspertu zen eta hiria oso bizia zen.Bigarren Mundu Gerraren ondorioz ekoizpen industriala izugarri handitu zen.
Altzairuren industria eta besteindustria astunak krisian sartu ziren 1970etan, 1960etan altzairuren arloan lan egiten zuten 250.000 langileak izugarri jaitsiz (2015ean 28.000 baino ez ziren).
Hiriaren barruti nagusiak lau dira, erdigune komertziala (The Loop izena duena), iparraldea, hegoaldea eta mendebaldea. Iparraldea da alde populatuena, etxebizitza askorekin. Hiriko etxe orratz gehienak daude inguru honetan eta erdigunean (Chicagoko Board of Trade Building adibidez). Hegoaldea da azalera zabalena duena eta bertan Chicagoko kaiaren instalazioak daude.1920etan Hiria 77 zonaldetan banatu zen eta gaur egun 200 bat auzo daude modu informalean definituta.
Klima kontinental hezea du. Uda epela eta bero artean izaten da, 21 egunean baino gehiagotan 32 gradu baino tenperatura altuagorekin. Neguak hotzak eta elurtsuak dira, bainaAEBetako ekialdeko kostaldean baino elur gutxiagorekin. Udaberria eta udazkena gozoak dira eta hezetasun gutxikoak.
Datu klimatikoak (Chicagoko Midway aireportua, 1981-2010)
Chicago Transit Authority (CTA) da hiriko garraio operadorea, AEBetako bigarren handienaNew Yorken atzetik. Autobusek, Chicago "EL" (elevated ingelesez) izeneko tren sareak (Chicagoko metroa ere deitzen zaio) osatzen dute garraio metropolitarra, 24 ordutan zehar aritzen dena.
Chicagoko nortasun-ezaugarrietako bat goitik doan tren hori da. Borobil-itxurako ibilbidea egiten du (The Loop) hiriko erosketa-leku eta finantza-gunean zehar. Film askotan ikusi da. Burdinazko zutabe altu batzuen gainean doa, eta azpitik autoak doaz. Geltoki batzuek duela 100 urte jarritako egurra dute oraindik. Chicagon goitik doan tren hori garai baten lekuko da, noiz eta azken belaunaldiko metroz eta tranbiez harro dauden hirien garaian.[4]
Bizikletaren aldeko hiri gisa aitortua izan da, bidegorri sare handiarengatik eta AEBetakomailegu sistema oparoena izateagatik (5.800 txirringa eta 580 geltoki2016an).
Trena ere garrantzitsua da eta Union Station da geltoki garrantzitsuena.Amtrak distantzia handiko tren sarea bertatik abiatzen da, hiri askotara,Los Angeles etaNew Yorkera esaterako. AEBetako beste hiriekin konektatzeko aipatutakoAmtrak trenak etaGreyhound autobusak oso erabiliak dira.
Bi aireportu ditu Chicagok,O'Hare izenekoa, handiena, ipar-mendebaldean; eta Midway izenekoa hego-mendebaldean.
Kultur azpiegitura zabala dago hirian. Lakuaren ertzean, hirigunean, Museum Campus delakoan hiriko museo nagusietako hiru biltzen dira: Field Historia Naturaleko Museoa, Shedd Aquariuma eta Adler Planetarioa. Beste museo ezagun batzuk ondokoak dira:Arte Institutua, Arte Garaikidearen Museoa,Chicagoko Ekialdeko Institutua eta Zientzia eta Industriaren Museoa.
AEBko hiri handien artean, agian Chicago da AEB bere osoan ondoen islatzen duena. New York AEB da, baina New York munduko hiria da, arrazen, erlijioen eta hizkuntzen nahasketa. Los Angeles ere AEB da, baina Mexikok eta Latinoamerika guztiak eragin handia dute bertan; izan ere, bertako jende-kopuruaren zati handi samar bat hispanoa baita. Chicagon beltz asko bizi dira, eta hispanoak ere gutxi ez, baina ia jenderik gehiena zuria da. Gainera, barrualdean dago, eta ez kostaldean, New York eta Los Angeles bezala. Benetako AEB hori ondoen islatzen duen hiria dela esan daiteke, turistek bisitatzen ez duten hori alegia. Donald Trumpek presidentetza lortzeak jende asko harritu zuen, baina lorpen hori AEB barruko eremu horri esker lortu zuen, kanpotarrek hain gutxi ezagutzen duten horri esker hain zuzen ere.[4]