Chasing Amy (euskarazAmyri Segika),1997koKevin Smith estatubatuarrak zuzendutakoamdoiozkodrama etakomedia film bat da. Berez, Smithen laguna denGuinevere Turner gidoilari eta aktoreak idatzi eta antzeztutakoGo Fish (1994) filmaren eszena labur batean oinarritua dago.Ben Affleck,Joey Lauren Adams,Jason Lee,Dwight Ewell etaJason Mewes aktoreek antzeztu zuten.
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Holden McNell (Ben Affleck) eta Banky Edwards (Jason Lee) lagunminak bere sorkuntza berrienaren arrakastaz gozatzen ari dira, ”Bluntman and Chronic” kultuzko komikia. Komikialdi batean Alyssa Jones (Joey Lauren Adams) komikilaria ezagutuko dute, eta berehala Holden hartaz maiteminduko da, baina Alyssaren joera sexualak beste norantza batera doaz,lesbiana baita, eta bera eta Holden lagunak izatea besterik ez du nahiko.