Charlesen birraitonaJurgi V.a erregeak emandako aginduak Britainia Handiko printze eta printzesa tituluak eta errege gorentasun tratamendua erregearen aldeko seme-alaba eta ilobei edo Galesko printzearen seme zaharrenaren seme-alabei bakarrik zegokiela ezarri zuen. Charlesi oinordekotza amaren aldetik zetorkionez eta Edinburgoko dukearen seme zaharrena zenez, Merionetheko konde izatea zegokion baina,1948kourriaren 22an, Jurgi VI.aren errege patenteak titulu horiek esleitu zizkienElizabeth eta Philipen seme-alabei. Horrela, erregina izan zitekeenaren seme-alabak errege mailara igo ziren eta ez zen horrela gertatuJurgi VI.aren beste alabarekin, Margarita printzesarekin. Horrexegatik, Charles jaio bezain pronto, Bere Errege Gorentasuna Charles Edinburgoko printzea izan zen.
1952an, ama Elizabeth erregina egin zuten etaElizabeth II.a Erresuma Batukoa izango zen handik aurrera. Westminsterreko abadian egon zen mutikoa amona Elisabet eta izeba Margaritaren ondoan eserita. Era berean, Charles Bere Gorentasuna Kornuallesko dukea egin zuten eta gainontzeko tituluak ere eskuratu zituen.
Printzeak Gordonstouneko eskolan ikasi zuen, Eskozian eta Cambridgeko Trinity Collegen.Galesa ikasi nahi zuenez, Aberystwythko ikastetxean ere ikasi zuen,Galesen: hizkuntza hori ikasten saiatu denIngalaterran jaiotako lehen printzea da.
1958an jaso zuen Galeseko printzea titulua eta1969kouztailaren 1ean egingo zuten ofizialki Caernarfongo gazteluan. Galesko printzeaz gain, Cornuallesko duke,Rothesayko duke, Carrickeko konde, Renfrewko baroi, Rothesayko dukerriari atxikitakoUharteetako Jaun eta Chesterreko konde ere bazen.
2022ko azaroaren 8an, Elizabeth II.a Erresuma Batukoa zendu ostean, Erresuma Batuko errege bilakatu zen, Charles III.a izenarekin.
Ezkontzaren ondorioz,Lady Diana Bere Errege Gorentasuna Galesko printzesa egin zuten eta oso maitea izan zen herriarentzat. Prentsan ohiko egin zen eta nortasun desorekatua ere aipatzen zen behin eta berriro.
1980ko hamarkadaren bukaeran, senar-emaztearen arteko harremana hausten ari zela nabarmen ikusi zen eta,1990eko hasieran, begi bistan zegoen. PrentsakLady Diren bakardadea eta errebeldia erakusten zituen eta Galesko printzea zurrun eta zaharkitu agertzen zen.
Bikoteak bi seme izan zituen, William eta Harry.
1992an, Charles eta Diana banandu ziren eta,1996koabuztuaren 28an, dibortziatu.Dianak Errege-Gorentasun titulua galdu zuen, baina Galesko printzesa izaten segitu zuen.
Diana1997koabuztuaren 31n hil zenParisen,Frantzian, de l'Alma tunelean izandako auto istripu batean. Harekin batera, bikotekide Dodi Al-Fayed eta Henri Paul auto gidaria hil ziren. Bizirik iraun zuen bakarra Trevor Rees-Jones izan zen, Al-Fayeden bizkartzaina, segurtasun uhala jarrita zeraman bakarra. Mohamed Al-Fayed, Dodiren aita eta Ritz Paris Hotelaren jabea, urteetan aritu da konspirazioren baten aztarnak aurkitu nahian, baina ez du sekula frogatzerik lortu.
Aita bakartiaren paperak 1990eko hamarkadan galdu zuen onarpena ekarri zion Charlesi.Diana hil zenerako, printzea harremanetan zegoen, jada, bere lehen amorantearekin,Camilla Parker-Bowles, eta ez zuen harreman hori ezkutatzen. Hura bigarren emaztea izan zuen.
Charles etaCamilla Parker-Bowlesen arteko harremana aspalditik zetorren, CharlesDianarekin bizi zenetik, behintzat.Lady Di hil zenean, Camilla haren bikotekide ez ofiziala izan zen eta agerpen publiko askotara lagundu zion horri.
2005ekoapirilaren 9an Charles eta Camillaren arteko ezkontza zibila egin zen Windsorreko udalean: bezperarako aurreikusita zegoen, bainaJoan Paulo II.a hil zen eta hiletak zirelako atzeratu zuten. CharlesIngalaterrako errege familian ezkontza zibila egin duen lehena da. Ezkontzarekin, CamillaKornuallesko dukesa egin zuten.