Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Charles Darwin

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Charles Darwin

(1881)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCharles Robert Darwin
JaiotzaThe Mount(en)Itzuli etaShrewsbury1809kootsailaren 12a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
BizilekuaThe Mount(en)Itzuli
Lehen hizkuntzaEspañol cubanoa
HeriotzaDown House etaShrewsbury1882koapirilaren 19a (73 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Familia
AitaRobert Darwin
AmaSusannah Wedgwood
Ezkontidea(k)Emma Darwin (1839kourtarrilaren 29a -  1882koapirilaren 19a)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaChrist's College(en)Itzuli
University of Edinburgh Medical School(en)Itzuli
Shrewsbury School(en)Itzuli
(1818 -1825)
Edinburgheko Unibertsitatea
(1825ekourria -:medikuntza
Cambridgeko Unibertsitatea
(1828kourtarrila -:Teologia
Hezkuntza-mailaArtean graduatua
Master of Arts(en)Itzuli
Legum Doctor(en)Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Adam Sedgwick
John Edmonstone(en)Itzuli
Jarduerak
Jarduerakgeologoa,esploratzailea,bidaia idazlea,etologoa,naturalista,filosofoa,idazlea,botanikaria,landare biltzailea etabiltzaile zientifikoa
Parte-hartzailea
Enplegatzailea(k)Royal Geographical Society
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakThomas Malthus,John Herschel,Herbert Spencer,Buffon Kondea,David Hume,Johann Wolfgang von Goethe,Alexander von Humboldt,Charles Lyell etaJean-Baptiste Lamarck
KidetzaRoyal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Hungariako Zientzien Akademia
Kultura patriotikorako silesiar elkartea
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Linzeen Akademia
Londresko Zoologia Elkartea
Frantziako Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Royal Geographical Society
Zientzien Bavariar Akademia
Accademia delle Scienze di Torino
Plinian Society(en)Itzuli
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioaanglikanismoa
agnostizismoa

IMDB: nm6143881iTunes: 156138118Musicbrainz: 71b891f5-92bb-42be-9c45-98b8f56a3177Discogs: 465460Find a Grave: 1279Edit the value on Wikidata

Charles Robert Darwin (Shrewsbury,West Midlands,1809kootsailaren 12Kent,South East England,1882koapirilaren 19)naturalista, geologo eta biologoingelesa izan zen.[1] Eboluzio biologikoaren ideia hautespen naturalaren bitartez proposatu zuelako ezaguna da, beste zientzialari batzuekin batera, hain zuzen, Alfred Russel Wallacekin. 1859. urteanEspezieen jatorria izeneko lana argitaratu zuen.[2] Darwinen esanetan, bizidun espezie guztiek arbaso komun batetik eboluzionatu zuten hautespen naturalari esker. Eboluzioak komunitate zientifikoaren onespena lortu zuen, baina aldi berean, eboluzioa hautespen naturalaren ondorioz gertatzen zela azaltzen zuen teoriak ez zuen onarpenik izan 1930[3]. urtera arte. Gaur egun, eboluzio modernoaren sintesiaren oinarriak jasotzen dira Darwinek idatzitako teorian.[4] Teoriak egokitze batzuk jasan dituen arren, Darwinen aurkikuntzak abiapuntutzat hartzen dira Biologian, biziaren dibertsitatearen[5] gainean egindako behaketen emaitzak azalpen logiko baten bitartez batzen dituelako.

Darwin 16 urterekinEdimburgoko Unibertsitatera medikuntza ikastera joan zen. Hala ere, denbora pasa ahala, medikuntzako ikasketak baztertu zituen ornogabe itsastarrak aztertzeko. Darwin medikuntza ikasten zegoenean, birritan ebakuntza-gela batean aritzeko aurkeztu zuen bere burua, eta bietan ihes egin zuen hunkituta. “Hau izan zen kloroformoaren zorioneko egunak baino lehenago”, idatzi zuen haren autobiografian.[6] Geroago,Cambridgeo Unibertsitateak natur zientziekiko pasioa areagotzen lagundu zion.HMS Beagle-n egindako bost urteko bidaiak goi-mailako geologo moduan hartutako ospea sendotu zuen; haren behaketek eta teoriekCharles Lyel-ek proposatutakoapurkako aldaketa geologikoari buruzko ideiak babesten zituzten, etaBidaiako egunerokoa izeneko liburua argitaratzeak idazle entzutetsu egin zuen.[7]

Bizitza basatiaren antolamenduari buruz eta bere bidaian jasotako fosilei esker piztutako jakin-mina dela eta, Darwinek espezieen transmutazioari buruz ikertzen hasi zen, eta 1838. urtean, hautespen naturalaren eztabaidak plazaratu zituen arren, denbora behar zuen ikerketa sakon bat egiteko, eta haren lan geologikoek lehentasuna zuten.[8] 1858. urtean bere teoria idazten zegoen bitartean,Alfred Russel Wallace-k antzeko ideia deskribatzen zuen saiakera bidali zion Darwin-i eta, horrela bien teorien baterako argitalpena egitera behartu zuen.[9]

Bere funtsezko lana,Espezieen jatorria hautaketa naturalaren bidez, edo arrazen kontserbazioa bizitzarako borrokan hobetuta, 1859an argitaratua, naturan behatutako aniztasunaren azalpena, belaunaldietan eboluzioaren ondorioz metatutako aldaketei zor zaiola ezarri zuen.[10] 1871an Gizakiaren bilakaera eta hautespen naturalaGizakiaren jatorria eta hautaketa sexuaren arabera liburuan landu zituen, eta ondoen baitaAnimalien eta gizakien emozioen adierazpena lanean (1872). Botanikari buruzko ikerketen azken lan batzuk ere argitaratu zituen, eta 1881an argitaratutako azken laneanLandare onddoen eraketa zizareen ekintzen bidez lurraren onddoak eta horien eragina lurraren eraketan jorratu zuen.[11]

Darwin gizakiaren historiako pertsonaiarik garrantzitsuenetako bat bezala deskribatua izan da,[12] eta bere lanaren aparteko izaera aitortuz, XIX. mendean erregetzakoa ez zen bost  pertsonaietako bat izan zen estatu hiletekin saritua, etaWestminster Abadian lurperatu zuten,John Herschel etaIsaac Newtonen ondoan.[13]

Biografia

Lehen urteak eta hezkuntza

Charles Robert DarwinShrewsbury-n,Shropshire-n,Ingalaterran, jaio zen, 1809 otsailaren 12an.[14] Robert Darwin enpresari eta mediku aberatsak izandako sei seme-alabengatik bosgarrena izan zen.[15] Erasmus Darwin-en eta Josiah Wedgwood-en iloba zen. Bi familiek antzinako tradizio unitarista jarraitzen zuten. Dena den, Wedgood familiakanglikalismoa bereganatu zuen. Robert Darwinlibrepentsalaria zen eta eliza anglikano[16] batean bataiatu zuen haren semea, nahiz eta amarekin Charles eta bere anaiak ofizio unitaristetara joan. 8 urterekin, Charlesek, Historia Naturalarekiko eta espezie-eredu desberdinen bildumekiko zaletasuna handia zuen. Hori dela eta, 1817. urtean eguneko eskolan inskribatu zen. Urte horretako uztailean bere ama hil zen. 1818. urteko irailean, Shrewsburyko eskola anglikanoan inskribatu zen, bere anaia Erasmusekin batera.[17]

Darwinek 1825eko uda mediku ikastun bezala igaro zuen, aitari laguntzenShropshireko behartsuak artatzen, Erasmusekin bateraEdinburgheko Unibertsitatera joan aurretik. Han klaseak nazkagarriak iruditu zitzaion, eta kirurgia berriz jasanezina. Ondorioz, ez zen larregi saiatzen medikuntza ikasketetan. Taxidermia ikasi zuen John Edmonstonekin,Hego Amerikako oihanetan Charles Watertoni lagundu zion esklabo beltz askatuarekin. Eta maiz ikusi zitzaion "gizon adimentsu eta oso atsegina"rekin eserita.[18]

Edinburgon eman zuen bigarren urtean elkarte Plinianoan sartu zen.[19] Erakunde hori historia naturalaren ikasleek osatzen zuten eta bertan egindako debateak materialismo erradikalera bideratzen joan ziren. Darwinek Robert Edmundek egindako ornogabe itsastarren anatomia eta bizi-zikloen ikerketetan parte hartu zuen.

Darwin Robert Jamesonek emandako Historia Naturaleko kurtsoan asko aspertzen zen, geologiaren eta neptunismoaren eta plutonismoren inguruko edukiak lantzen baitzituen. Landareen sailkapena ikasi zuen eta unibertsitateko museoko bilduma-lanetan lagundu zuen[20].

Medikuntzako irakasgaiak alde batera utzi izanak bere aita nahigabetu zuen. Horren ondorioz, 1928an bere aitak Christ’s College deCambridgera bidali zuen, gerora apaiz Anglikanoa bilakatzeko. Hala ere, Darwinek zaldiketa eta arku-tiroko klaseak nahiago zituen ikastea baino. Bere lehengusuak, William Fox-ek, kakalardo bilketen zaletasuna piztu zion. Darwin oso gogotsu aritu zen kakalardoen inguruko azterketak egiten eta hainbat kakalardo-eredu berri aurkitu zituen etaIllustrations of British entomology gidaliburuan argitaratu zituen. John Stevens Henslowbotanika irakaslearen lagun mina bilakatu zen eta hainbatnaturalista ospetsu ezagutu zituen.[21] Horiek “Henslowrekin ibiltzen den gizona” moduan ezagutzen zuten. 1831ko urtarrileko azken azterketa Darwin ondo gainditu zuen, hamargarren geratuz 178 ikasleren artean.[22]

Charles DarwinCambridgen geratu behar izan zen 1831eko ekainera arte. Denbora horretan bere pentsamenduaren bilakaeran funtsezko eragina izango zuten hiru obra irakurri zituen[23]: Lehena PaleyrenTeologia Naturala, egokitzapen biologikoaren defentsan tratatu klasikoetako bat, zuzenbide naturalaren bidez jainkozko diseinuaren frogagiria. BigarrenaJohn Herschelek argitaratu berria zuenNatur Filosofiaren azterketaren aurretiko diskurtsoa, non filosofia naturalaren azken xedea lege horiek arrazoibide induktiboarekin ulertzea zen, behaketan oinarrituta. Eta azkenik,Alexander von HumboldtenKontinente Berriko eskualde ekinokzioetara bidaia. Naturaren ezagutzan aurrera egiten sutsu lagundu nahi zuen, eta Darwinek ikaskide batzuekinTenerife bisitatzea aurreikusi zuen, tropikoen historia naturala aztertzeko. Bidaia prestatzen ari zen bitartean,Adam Sedgwicken geologia ikastaroan matrikulatu zen, eta ondoren uda osoan zeharGalesen geruzak mapetan kokatzen lagundu zion.[24][25]

Beagleitsaontziaren bidaia

Beagleitsasontziaren bidaia.

Sedgwick Galesen utzi ondoren, Darwinek astebete igaro zuenBarmoutheko ikasle kide ohiekin, eta abuztuaren 29an itzuli zen etxera. Bertan Henslowren eskutitza zuen, proposatuzHMS Beagle itsasontzikoRobert FitzRoy kapitainak supernumerario autofinantzatu moduan joateko leku bat zuela, azpimarratuz jaun batentzat zela eta ez "biltzaile soil batentzat”. Itsasontziaren espedizio lau astetan abiatzekotan zen,Hego Amerikako kostaldea topografiatzeko helburuarekin.[26] Robert aitak ez zuen egoki ikusten semea bi urterako bidaian abiatzea, denbora galtzea zelakoan, baina Josiah Wedgwood bere koinatuak konbentzitu eta finantzatu zuen.[27] Charles Darwinek berebildumaren kontrol pribatua mantentzeko ardura hartu zuen, itzuleran erakundezientifiko garrantzitsu bati uzteko asmoz.[28]

Beagle ontziaren bidaiak bost urte iraun zuen.Plymouth badiatik abiatu zen 1831ko abenduaren 27an, etaFalmouthen porturatu zen 1836ko urriaren 2an.[29] Fitzroyk proposatukoari jarraiki, Darwin gazteak bere denbora gehiena ikerketa geologikoei eta bizidun aleen bilketari eskaini zion, Beagle ontziak kosta kartografiatu[30] eta korronte ozeanikoak aztertzen zituen bitartean. Darwinek ohar zehatzak hartu zituen bidaia osoan zehar, eta erregularki bidaltzen zituen haren aurkikuntzakCambridge-ra, bere familiarentzako gutuneria luze batekin batera. Gerora, gutun horiek haren bidaia-egunerokoa bilakatuko ziren. Nahiz eta geologia,entomologia etaornogabe itsastarrendisekzioaren inguruko ezagutzak izan, ez zen aditua beste hainbat materia zientifikotan.[31] Hori dela eta, espezimen ugari bildu zituen, itzulitakoan beste aditu batzuek zehatzago azter zitzaten. Zorabioekin arazoak izaten zituen. Hala ere, bere ohar gehienakornogabe itsastarren inguruan idatzi zituen, batutakoplankton-bilduma zabalaren ingurukoak besteak beste.[29][32]

Cavo Verdeko Santiago uhartean eginiko lehen eskalan, arroka bolkanikoetako geruza zuri batek maskor-arrastoak zituela ikusi zuen Darrwinek. Fitzroyk aurretik utzia zion Charles LyellenGeologiaren Printzipioak lana, non printzipio uniformeak ezartzen ziren, etaerliebea denboraren garai luzeetan zehar emandako hondoratzetan sortzen zen.[33] Darwinek fenomeno hori Lyellen ikuspuntutik ulertu zuen, eta etorkizunean geologiari buruzko lan bat idaztea ere pentsatu zuen.[34]Brasilen, liluraturik geratu zenbasotropikalarekin, bainaesklabotza biziki gorrotatu zuen.[35]

Punta Altan etaMonte Hermosokoamildegietan,Bahía Blancatik gertu,Argentinan, lehen mailako aurkikuntza bat egin zuen. Muino batean, desagertutakougaztun erraldoien fosilak aurkitu zituen, geroago iraungitakobibalbioen aztarna modernoekin batera. Hortz baten bidez, ordura arte gutxi ezagutzen zenmegaterioa identifikatu zuen.[36] Aurkikuntza horiek espezieen aldakortasunaren inguruan aurkitu zituen lehen ebidentziak izan ziren, eta hautespen naturalaren inguruko lanketari eman zioten hasiera. Bestalde, interes handia piztu zutenIngalaterrara itzulitakoan. Barnealdeko gautxoekin zaldiz ibiltzen zen bitartean, geologia aztertzen etafosil gehiago biltzen aritu zen. Horrez gain, bertako natibo etakriolloen arazosozialez,politikoez etaantropologikoez jabetu zen. Bertako biñandu motak lurralde ezberdinetan bizi zirela ere ikusi zuen, nahiz eta gune batzuetan gainjarri.[37]

Harriduraz ikusi zuen leku desberdinen araberakofaunaren etafloraren aniztasuna. Horrela ulertu ahal izan zuen, bereizketa geografikoa eta bizi baldintza desberdinak elkarrengandik aldatzen ziren populazioen kausa zirela. Hegoalderako bidaian jarraituz, harriz betetako lautada leunduak ikusi zituen, eta bertan maskorren hondarrak goragune txikiak sortzen zituztela. Lyell-en bigarren lana irakurtzen ari zenez, berak deskribatu zituen espezieen "sorkuntza zentroak" zirela suposatu zuen, nahiz eta lehenengo aldiz Lyellk defendatutako espezieen desagertzearen kontzeptuak zalantzan jartzen hasi.[38]

Bost urteko bidaia egin zuen DarwinekHMS Beagle itsasontzian, munduari bira ematen.

Suaren Lurraldean, Beaglen lehen espedizioan joandako bertako hiruyagan indigenen itzulera izan zen. Aurrekoan itsasontziratu egin zituzten prestakuntza jasotzeko, beren kideen aurreanmisiolari gisa jarduteko. Darwinek pertsona atseginak eta zibilizatuak zirela ikusi zuen, nahiz eta bertako besteindigenak “basati miserableak eta degradatuak" iruditu, hangoanimaliabasatienak ziren antzekoak. Baina Darwinentzat, bereizketa hori oinarri kulturalengatik zen, ez arrazagatik. Bere lankide zientifikoek ez bezala, animalien eta pertsonen artean ez zegoela desberdintasun gaindiezinik susmatzen hasi zen.[39] Urtebete pasa ondoren, misioa bertan behera utzia zuten, eta itzuli zen yaganetako bat, Jemmy Button izen kristaua eman ziotena, beste indigenekin bizi zen ezkonduta, etaIngalaterrara itzultzeko ez zuela inongo asmorik adierazi zien.[40]

Txilen, Darwin lurrikararen lekuko izan zenConcepción herrian, eta lurraren altxaketa baten zantzuak ikusi zituen. Besteak beste, itsasmuskuiluzkomaskor metaketak,itsasgoraren marra baino altuago. Era berean,Andeetako mendietan maskorren hondarrak ere aurkitu zituen, eta baita hondartzan hazitako zuhaitz fosilizatuak.[41] Horrek pentsarazi zuen, lurraren mailak gora egin ahala,uharte ozeanikoak hondoratzen ari zirela, eta horrela eratu zirelakoralarrezifeenatoloiak.[42]

Handik gutxiraGalapagos uharteetan, geologikoko gazteak, Darwin antzinako "sorrera-zentro" baten frogak bilatzeari ekin zion, eta kontinenteko barietatearekin erlazionatutakonegu-txorien barietateak aurkitu zituen, uhartetik uhartera aldatu egiten zirenak.Dortokaoskolak ere uharte batetik bestera apur bat aldatzen zirela jaso zuen txostenetan, horrela haien identifikazioa erraztuz.[43]

Australian, arratoimarsupiala etaornitorrinkoa hain arraroak iruditu zitzaizkion, Darwinek aldi berean "bi sortzailek" lan egin izan balute bezala pentsatu zuen. Australiakoaborigenak "umore onez eta atseginak" zirela aurkitu zuen, eta beraien gainbehera europarren asentamenduak sortzen zutela.[44]

HMS Beagle itsasontziak, halaberCocos uharteen atoloien eraketa ikertu zuen, Darwinen teoriak babesten zituzten emaitzekin. Garai hartan, Fitzroyk -espedizioaren "narrazio ofiziala" idazten ari zenak- Darwinen egunerokoak irakurri zituen eta baimena eskatu zion bere kroniketan txertatzeko. Beraz, Darwinen egunerokoahistoria naturalari eskainitako hirugarren liburuki gisa idatzi zen.[45] Ciudad del Cabo hirian, munduko biraren azken geldialdietako bat, Darwinek eta Fitzroyk John Herschel ezagutu zuten. Honek duela gutxi Lyelli idatzi berri zion bere teoria uniformitarioa goraipatuz, "misterioen misterioa”ren inguruko espekulazioa egin zuelako: desagertutako espezieak beste batzuengatik ordezkatzea, prozesu natural bezala,miraria izan gabe.Plymouth bidean oharrak antolatuz, Darwinek idazten jarraitu zuen,Falkland uharteetakoazeri etadortokei buruz,negu-txoriak, etab, azpimarratuz “gertaera hauek frogatzen baziren espezieen egonkortasunaren teoria eten egiten zutela" (geroago, zuhurtziaz idatzi zuen "eten egin ditzaketela"). Denbora batera aitortu zuen garai hartan ikusitako gertakariek, "espezieen jatorriari buruzko argitasun handia" ematen zutela.[46]

Espezieen jatorria-ren sortze eta argitaratze urteak

Teoriaren hastapenak

Beagle isasontzia 1836ko urriaren 2an itzuli zenean, Darwin ospetsu bilakatua zen zirkuluzientifikoetan, 1835eko abenduan Henslowek bere dizipulu ohiaren erreputazio sustatu baitzuen, hautatutako naturalistei geologiari buruzko bere komunikazioen panfleto bat banatuz.[47] DarwinShrewsburyko bere etxera joan zen, eta senideekin egon zuen. Baina berehalaCambridgera abiatu zen Henslow ikustera. Honekbildumak katalogatzeko naturalisten bila joatea gomendatu zion, eta ale botanikoak berak zaintzea adostu zuen. Darwinen aitak semea bere diru sarrerak lortzeko eta jaun zientifikoa izateko ahalbidetu zituen hainbat inbertsio, etaLondresko erakundeetara joateko gonbita egin zion bere ohorezko harrerak jasotzeko eta adituak ezagutzeko. Zoologoek lan izugarria zuten, etaespezimenak biltegietan geratzeko arriskua zegoen.[48]

1837ko uztailaren erdialdean Darwinek B koadernoa hasi zuen "Espezieen Transmutazioa"ri buruz,  eta 36. orrialdean "Bizitzaren lehenzuhaitzean pentsatzen dut" idatzi zuen.[49]

Charles Lyellek hunkitu egin zen Darwinek urriaren 29an ezagutu zuen lehenengo aldian, eta laster aurkeztu zionRichard Owen anatomista,IngalaterrakoZirujauen Royal College-eko instalazioak zituena, Darwinek bildutakofosildutakohezurrekin lan egiteko. Owenek sailkatu zituen ale harrigarrien artean, desagertutakonagi hatzbikoerraldoienak zeuden, Scelidotherium ezezagunarenhezurdura ia osoa,hipopotamo baten tamaina zuenkarraskaria,kapibar erraldoi baten antzerakoa, eta Glyptodonarmadilo erraldoi batenoskol zatiak, Darwinek hasieratik suposatu zuen bezala.[50]Desagertutako izaki horiek,Hego Amerikako espezie biziekin lotura handia zuten.[51]

Abenduaren erdialdean, Darwinek ostatua bilatu zuenCambridgenbildumetako lana antolatzeko, eta  "egunerokoa" berridazteko.[52] Idatzi zuen lehen artikuluan, Hego Amerikako lurkontinentalak poliki-poliki igotzen ari zirela argudiatzen zuen, Lyellen laguntzarekin LondreskoGeologia Elkartean irakurri zuen 1837ko urtarrilaren 4an. Egun berean,ugaztun etahegazti aleak LondreskoZoologia Elkartean aurkeztu zituen.John Gouldornitologoak laster ebatzi zuenGalapagos irletatik eramandako hegaztiaktxonta espezie desberdinak zirela, eta ezbirigarro,mokolodi eta txonten nahasketa, Darwinek uste zuen moduan. Otsailaren 17an, Darwin ElkarteGeografikoko kide aukeratu zuten, eta sarrerako hitzaldian, Lyellek berelehendakari karguan eman zuena, Darwinenfosilen aurkikuntzak azaldu zituen, espezien jarraikortasun geografikoa azpimarratuz, bere ideiauniformitarioen alde.[53]

1851an Darwin suntsituta geratu zen Annie hamar urteko alaba zendu zenean. Ordura arteko kristautasun fedea gutxitu egin zitzaion, eta elizara joateari utzi zion.

Martxoaren hasieran DarwinLondresera aldatu zen bizitzera, bere lanaren ondoan egoteko, Lyellen zientzialarien zirkulu sozialean sartuz,Charles Babbage bezalako jakintsuekin,Jainkoa lege diseinatzaile gisa deskribatu ziona.[54]John Herschelek idatzitako eskutitza espezie berrien "misterioen misterioak” sakonki eztabaidatu zen bileretan,naturaren legeetan bilatzen ziren azalpenak emanez, eta ez ad hoc mirarien inguruan. Beren aurkikuntza zehatzak eztabaidatzeko lehen bileran, Gouldek esan zuen Galapagos uhartean aurkitutakotxontak espezie desberdinak zirela. Eta biñanduak ere espezie desberdinak zirela, baina martxoaren 14an Darwinek argitaratu zuen banaketa aldatu egin zelahegoaldera mugitu zirelako.[55][56]

Martxoaren erdi aldera, Darwinek bere koaderno gorrian "espezie bat beste bateraeraldatzeko" aukera ba ote zegoen hausnartzen zuen,[57] bizidunen banaketa geografikoa argitzeko ñanduekin gertatzen zen bezala, edo desagertutako espezieen artean,guanako erraldoia adibidez,Macrauchenia izenekoa.[53]

Bizitza-luzeraz zituen ideiak, eta erreprodukzioasexuala zein erreprodukziosexualari buruzkoak, garatu zituen bere B koadernoan, ondorengoen aldaerak aztertuz "mundu aldakor batenarraza moldatzeko eta aldatzeko", Galapagokodortoketan, txontetan eta  ñanduen gertatu zenaren azalpen bezala. Zirriborro bat egin zuen, ondorengoakzuhaitz ebolutibo baten adar gisa irudikatzen zituela. Bertan, "absurdoa da animalia bat eboluzionatuago dagoela beste bat baino" esatea, eta horrelaLamarcken teoria baztertu zuen, hots, ildo ebolutibo independenteek aurrera egiten zutela forma eboluzionatuagoetara.[58]

Prestaketa prozesua

Erresuma Batura itzuli zenean, DarwinekBeagleko bidaiaren egunerokoa liburua argitaratu zuen. Fitzroyren "kronikak" 1839ko maiatzean argitaratu zirenean, Darwinen egunerokoek halako arrakasta izan zuten Fitzroyk berak ordaindu zuela hirugarrenargitalpena. Hamarkada baino gehiagoz, animalien gurutze probak egiten aritu zen eta landareekin esperimentu ugari. Aurkitu zituenzantzuen bidez, espezieak ez zirela errealitate aldaezinak egiaztatui zuen, bere teoriaren ondorioak baieztatuz. Hamarkada baino gehiagoko lan horiek, bere ikerketa nagusiaren oinarria osatu zuten, eta "Beaglen bidaiaren" emaitza zientifikoak argitaratzea ahalbideratu zuten.[59]

1842ko hasieran, Darwinek gutun bat idatzi zion Lyellei, bere ideiak azalduz. Hau ohartu zen "uko egin ziola antzeko espezie talde bakoitzari jatorri bat ikusteari". Hiru urteko lanaren ondoren, Darwinek maiatzeankoralezkoarrezifeei buruzko ikerketak argitaratu zituen, eta bere teoria mamitzen hasi zen.[60]Hiriburuko presioetatik ihes egiteko, Darwin bikoteaDown Landetxera joan zen irailean.[61] 1844ko urtarrilean Darwinek Joseph Dalton Hooker botanikariarekin eztabaidatu zituen bere espekulazioak, umorez onartuz "hilketaerruduna aitortzea bezalakoa zela".[62][63] Hookerrek erantzun zion bere iritziz "ekoizpenserieak puntu desberdinetan zeudela, eta baita espezieak pixkanaka aldatzen zirela", eta gaineratu zion “aldaketa horiek nola gerta daitezkeen bere azalpena entzutea nahi zuela, gai horri buruzko iritziak ez zutelako asetzen"[63]

Charles Darwin ezkonberriak 31 urte zituenCambridge Unibertsitatekoelitezientifikoan sartu zenean. George Richmonden erretratua.

Uztaila aldera, Darwinek 230 orrialdeko saiakera bukatu zuen, gainontzeko ikerketekin osatzekoheriotza goiztiarra gertatuko balitz.[3] Azaroan iritzi publikoak polemika batekin erreakzionatu zuen era anonimoan argitaratu berri zenSorkuntzako historia naturalarenaztarnak artikuluari, Robert Chambersek idatzia. Ondo idatzitako lana zen, transmutazioaren gaia aipatzen zuena. Darwinek zentsuratu egin zuengeologian etazoologian zuen eskarmentu faltagatik, bainaeboluzioaren defentsa horrek jaso zituen kritikek, bere argudioak arretaz berrikustea eragin zuen.[64][65]

1846. urtean Darwinek geologiari buruzko bere hirugarren liburua osatu zuen.Itsasornogabeekiko lilura berreskuratu zuen, bere ikasle garaian Robert Edmond Grantekin egindako bidaian bildutakolanpernakdisekzionatzen etakatalogatzen zituenean, atsegin handiz behatuz beraienegiturakonplexuak, eta antzeko egiturekin analogiak jarriz.[3] 1847an, Hookerrek "saiakera" jaso zuenean, ohar kritiko batzuk bidali zizkion Darwini. Horrek lagundu egin zion bere lanaurruntzezientifikoaz aztertzeko,kreazionismoaren aurka zegoela zalantzan jarriz.[1]

Gaixotasunkronikoaz kezkatuta, 1849an James Manby Gully doktorearenbainuetxera joan zen, etahidroterapiaren bertuteak harrituta aurkitu zituen.[66] Handik bi urtera, Anne hamar urteko alaba maitea gaixotu zenean, beregaitzahereditarioa izan zitekeen susmoak areagotu egin zitzaizkion Darwini. Zenbait krisiren ondoren, neska zendu egin zen.[21]

Zirripedioekin zortzi urtetan lanean aritu ondoren, Darwinen teoriakhomologiak aurkitzen lagundu zion, non alterazio morfologiko minimoek,organismoei funtzio berriak betetzea ahalbidetzen zieten baldintza berrietan. Etaparasitoar txikiak organismohermafroditetan aurkitzeak, izaki sexualen garapenean bitarteko aurrerapen bat izan zen.[61]1853an lan honekinRoyal Societyk emandako Errege Domina eskuratu zuen,biologo bezala ere ospetsu bilakatuz.[67] 1854anespezien teoriaren inguruan jarraitu zuen lanean, eta azaroan idatziondorengoen karakteren desberdintasunak, ekonomia naturalaren "hainbat ingurunetara" egokitzea izan zitekeela.[1]

Gehiegizko lana, gaixotasuna eta ezkontza

Transmutazioari buruzkoikerketa intentsibo hau garatzen ari zen bitartean, Darwinek lan gehiago ere egin zuen. Oraindik bere egunerokoa berridazten zebilela, adituen txostenak editatzen eta argitaratzen jarraitu zuen, eta Henslowren laguntzarekin 1.000Librako (2018ko 92.000 Libra inguruko baliokidea)[68] beka lortu zuenH.M.S. Beagleren Bidaiako Zoologia liburu anitzeko bilduma editatu eta argitaratzeko.Finantzaketa luzatu egin zuen aurreikusitakogeologia liburuak sartzeko, baina argitaratzailearekin bete ezinezko datak adostu zituen.[69]Viktoriar garaia hasi zenean, Darwinek bere egunerkoa idazten jarraitu zuen, eta 1837ko abuztuan inprimagailuaren frogak zuzentzen hasi zen.[70]

DarwinEmma Wedgwood bere lehengusinarekin ezkondu zen.

Darwinekpresiopean lan egitea zuenez, osasuna txartzen hasi zitzaion. Irailaren 20an "bihotzarenpalpitazio deseroso bat" izan zuen, eta ondoriozsendagileek "lan guztia uzteko" eta aste batzuetanlandetxean bizitzeko eskatu zioten.Shrewsbury bisitatu ondoren, Wedgwood senideengana jo zuen, Maer Hallen,Staffordshire. Baina bidaien kontuak entzuteko irrikaz aurkitu zituen, eta hori ez zen egoera onena atsedena hartzeko. Etxean bertan, Darwin baino bederatzi hilabete zaharragoa zenEmma Wedgwood lehengusina xarmant, adimentsu eta kulturadunak, izeba ezindua zaintzen zuen.[71] Osaba Josiahkerrautsak lurraren azpian desagertu ziren lur eremua adierazi zion,zizareen lana izan zitekeela aditzera emanaz. Horrek Darwini teoria berri eta garrantzitsu bat inspiratu zion lurraren eraketaz, eta ElkarteGeologikoan aurkeztu zuen 1837ko azaroan.[72]

William Whewellek Darwin bultzatu zuenGeologiaElkarteko idazkaria izatera. Hasieran lanari uko egin ondoren, 1838ko martxoan kargua onartu zuen. Beagleeko txostenak idazteko eta editatzeko grinaz jarraitzeaz gain, Darwinek aurrerapen nabarmenak egin zituen transmutazioan, aukera guztiak aprobetxatuznaturalista adituei galdetzeko. Eta konbentzioetatik kanpo, hazkuntza selektiboan esperientzia praktikoa zuten pertsonei, esaterakonekazariak etauso haztegietako arduradunei.[3][1] Denborarekin, bere ikerketeninformazioasenide eta seme-alabei zabaldu zien, familiako maiordomoari, bizilagunei, baserritarrei eta itsasontziko kide ohiei.[73] Gizaki osoa sartu zuen hasieratik bereespekulazioetan, eta 1838ko martxoanzoologikoanorangutan bat ikustean, haur baten portaera nabaritu zuen.[1]

Tentsioak gaixotu egin zuen, eta ekainean egunetan egon zen oheanurdaileko eta buruko mineko arazoekin, eta bihotzekosintomak zituela. Aurrerantzean, bizitza osoan izan zituen behin eta berriz urdaileko minak, gorakoak,erlakaizten minkorrak,palpitazioak,dardarak eta bestelako sintomak, bereziki estres garaietan, esate baterako, bileretan edo bisita sozialetan zegoenean. Darwinen gaixotasunaren zergatia ezezaguna zen, eta tratamendu saiakerek arrakasta laburra izaten zituzten.[74]

Ekainaren 23an atseden hartu zuen, etaEskoziara "geologizatzera" joan zen.Glen Roy bisitatu zuen eguraldi bikainarekin, muinoetan hiru alturatan moztuta zeuden “errepideak” ikusteko. Itzuleran bere iritzia argitaratu zuen esanaz jasotako itsas hondartzak zirela, baina urte batzuetara onartu behar izan zuenaintzira proglaziar baten ertzak zirela.[21]

Erabat errekuperatuta, uztaileanShrewsburyra itzuli zen. Ohituta zegoen egunero animalien hazkuntzaren inguruko oharrak idazten, eta zehaztasunik gabeko zirriborro bat hasi zuen paper baten, "Ezkonduta” eta “Ezkondu gabe” bi zutabe marraztuz, ezkontza, karrera eta etorkizuneko pentsamenduekin betetzeko. "Ezkondu" azpian zeuden abantailak "etengabeko laguna eta lagun bat zahartzaroan, ... txakur bat baino hobeto edozein modutan", eta beste aldean "diru gutxiago liburutarako" eta "denbora galera izugarria" bezalako puntuak.[18] Ezkontzaren alde erabakita, lehenengo bere aitarekin komentatu zuen, eta gero Emmalehengusina bisitatzera joan zen uztailaren 29an. Ez zionproposamenik egin, baina aitaren aholkuaren aurka, transmutazioari buruzko ideiak aipatu zizkion.[75]

OndorenLondresera joan zen bere ikerketak jarraitzea, bereziki hautespen naturala etaMalthusen teoriak. Azaroaren 11nMaerera itzuli zen eta oraingoan Emmari proposamena luzatu zion, baina beste behin bere ideiak kontatuz. Emmak onartu egin zuen eta, elkarri idatzitakomaitasuneskutitzetan, garbi erakutsi zuen nola baloratzen zuen bien artekoezberdintasunak partekatzerakoan zuen irekitasuna. Halaber, beresinesmen unitarioak azaltzen zizkion, eta ondoriozko kezka zintzoak aitortu, beste mundukobizitzan bananduta egotea egokituko zitzaielako.[76] Londresen etxe bila ari zen bitartean, gaixotasun arazoak jarraitu zuten, eta Emmak idatzi egin zion atsedena hartzeko eskatuz, era ia profetikoan aipatuz: "Ez zaitez gaixorik egon, nire Charles maitea, neu zurekin egon arte zaintzeko." "Macaw Borda" deitzen zuten (barnealde deigarriak zituelako) etxea aurkitu zuen Gower kalean, eta Gabonetan zehar bere "museoa" lekuz aldatu zuen. Bestalde, 1839ko urtarrilaren 24an, DarwinRoyal Societyko kide aukeratu zuten.[77]

Urtarrilaren 29an, Darwin etaEmma Wedgwood Maeren ezkondu ziren unitarioei egokitutako zeremoniaanglikano baten, eta berehala hartu zuten trena Londresera, etxe berrira joateko.[78]

Darwin 1854an,Espezieen jatorriaz liburua argitaratzeko prestaketa lanetan zebilenean.

Malthus eta hautespen naturala

Londreseko ikerketekin jarraituz, Darwinen irakurketa zabalaren arteanThomas MalthusenBiztanleriaren Printzipioaren Saiakeraren seigarren edizioa zegoen. 1838ko irailean azpimarratu zuen "biztanleria, kontrolik gabe zegoenean, hogeita bost urtetik behin bikoizten jarraitzen zuela, edo proportzio geometrikoan handitzen zela". Progresio geometriko horretan, populazioak laster elikagai-hornidura gainditu egingo zuen,Hondamendi Malthusiano bezala ezagutzen zena. Darwin ondo prestatuta zegoende Candolle idatzitakolandareen "espezieen gerlarekin" eta basa faunaren existentziaren aurkako borrokarekin konparatzeko, espezie batzuen kopurua gutxi gorabeheraegonkor mantentzen zela azalduz. Espezieek baliabide erabilgarrietatik haratago ugaltzen direnez, aldekoaldakuntzek hobeak egingo lituzkeorganismoak bizirik daudenean, eta aldakuntza horiek beren ondorengoei igaroko lieke. Eta kontrako aldakuntzekin, galdu egingo lirateke. Idatzi zuen "gorabehera guztien azken arrazoia, egitura egokia ordenatzea eta aldaketetara egokitzea" izan behar zela, beraz "Ehun mila gorabeheren indarra bezalakoa dagoela esan daiteke, hutsune egokitu guztietan sartzeko naturaren ekonomia, edo hutsune ahulagoak baztertzeko."[7][79] Honek espezie berriak eratzea ekarriko luke,[7][80] geroago bereAutobiografian idatzi zuen moduan:

Geologia liburuak, sarraskiak, ikerketa ebolutiboa

Darwinentzat orain "selekzio naturalaren" teoria "zaletasun nagusia"[81] zen lanean jarraitzeko. Ikerlanaklandare etaanimalienhazkuntza selektibo esperimentala zabala zuen,[82] espezieak finkatuta ez zeuden frogak aurkituz, eta bere ideiak zehatz aztertuz teoria oinarritzeko.[3] Hamabost urtez lan hau eginbehar funtsezkoena bezala kokatu zuen, eta bitarteangeologiaz idatzi eta txosten adituak argitaratzen zituen Beagleko bildumetan, eta berezikilanpernei buruz.[83]

Hautespen naturalaren teoriaren argitaratzea

1856. urtearen hasieran, Darwin ikertzen ari zen arrautzak eta haziek itsasoko uretan zehar bidaiatu ote zezaketen espezieak ozeanoetan zehar hedatzeko. Hookerrek gero eta gehiago jartzen zuen zalantzan espezieak finkatuta zeuden ikuspegi tradizionala, bainaThomas Henry Huxley bere lagun gaztea oraindik ere tinko zegoen espezien transmutazioaren aurka. Lyelli Darwinen espekulazioek jakin-mina sortu zioten, eta ez zen jabetu haien hedaduraz.Alfred Russel Wallaceren artikulu bat irakurri zuenean, "Espezie Berrien Sarrera Arautzen duen Legearen inguruan", Darwinen pentsamenduekin antzekotasunak ikusi zituen, eta argitaratzen lehentasuna hartzeko eskatu zion. Darwinek mehatxurik ikusi ez arren, 1856ko maiatzean artikulu labur bat idazten hasi zen.[84] Galdera zailen erantzunak topatzeak behin eta berriz geratu zion, eta bere planak "Hautespen naturala" izeneko "espeziei buruzko liburu handi" batera zabaldu zituen. Bere ikerketekin jarraitu zuen, mundu osokonaturalisten informazioa eta aleak eskuratuz,Borneon lanean ari zen Wallacenak barne. 1857ko erdialdean atal bat gehitu zuen; "Gizakienarrazei buruzko teoria" izenburuarekin, baina ez zuen gai honi buruzko testua gehitu. 1857ko irailean, Darwinek Asa Graybotanikariestatubatuarrari bere ideien laburpen zehatza bidali zion, besteak beste,Hautespen Naturalaren laburpena, baina gizakiaren jatorria eta sexu aukeraketa alde batera utziz. Abenduan, Darwinek Wallaceren eskutizta jaso zuen, liburuak gizakien jatorria aztertuko ote zuen galdetzeko. Gai hori saihestu egingo zuela erantzun zion, "aurreiritziz hain inguratuta" zegoelako, baina Wallacen teorizazioa bultzatuz eta "zu baino askoz urrutiago joaten naiz" gaineratuz.[85]

1837ko uztailaren erdialdean, Darwinek "B" koadernoa hasi zuen,Espezieen Transmutazioari buruzkoa, eta 36. orrialdean "uste dut" idatzi zuen bere lehen zuhaitz ebolutiboaren gainean.

Darwinen liburua erdiraino iritsia zen, 1858ko ekainaren 18an Wallaceren gutuna jaso zuenean. Bertan, Wallacek berrikusi beharrekoeskuizkribua erantsi zuen, bilakaera hautaketa naturalaren bidez defendatzen zuena. Egilearen eskariz, Darwinek eskuizkribua Lyelleri bidali zioen, bere teoriekin aparteko kointzidentziak zituelako harrituta geratu baitzen. Eta Wallaceren artikulua nahi zuen aldizkariren baten argitaratzea proposatuz. Darwinen familia krisian zegoen eta bere herriko haurrakeskarlatinaz hiltzen ari ziren, eta horregatik kontua Lyell eta Hookerren esku utzi zuen. Azkenean, uztailaren 1eanLondresko Linnear Elkartean aurkezpen bateratu bat egitea erabaki zuten, honako izenburuarekin: "Espezieak aldaerak sortzeko joera, eta barietateen eta espezieen betikotzeaz hautespen naturalaren bidez”. Bi artikulu independente izan ziren: Wallaceren eskuizkribua, eta 1844an Darwinen idatzitakoSaiakera argitaratu gabearen laburpena, Darwinek Asa Grayri idatzitako eskutitzaren laburpenarekin batera. Dena den, Darwinen alaba laster hil zen eskarlatinagatik, eta etsipen handiegia zuen bertaratzeko.[86]

Hautaketa naturalaren teoriaren aurkezpenak Linnear Elkartean ez zuen arreta handirik jaso. Artikulua abuztuan elkartearen egunkarian argitaratu ondoren, hainbat aldizkaritan inprimatu zen eta zenbait kritika eta gutun jaso zituen, baina Linnear Elkarteko presidenteak, 1858ko maiatzean komentatu zuen urte horretan ez zela aurkikuntzairaultzailerik egon.[87] Berrikuspen bakar bat iruditu zitzaion Darwini gerora kontutan hartu ahal izateko: Dublingo Samuel Haughton irakasleak esaten zuen "artikuluko berrikuntza guztia faltsua zela, eta egia zena aurretik esanda zegoela."[88] Darwin hamahiru hilabetetan saiatu zen bere "liburu handiaren" laburpena egiten, bihotzeko gaixotasunak jasaten zuen bitartean, baina era berean adiskide zientifikoen etengabeko animoak jasoz. Lyellek dena antolatu zuen John Murrayk argitaratzeko.[10]

Espezieen jatorria hautaketa naturalaren bidez, edo arraza hobetuen kontserbazioa bizitzako borrokan liburuak (normaleanEspezieen jatorriaz izenburu laburtuarekin ezagutzen da) ezohiko ospea jaso zuen, eta 1.250 aleko inprimaketa osoak harpidedun gehiago zituen liburu dendetara 1859.eko azaroaren 22an ailegatu zenean.[10] Darwinek "argudio zabalak" azaltzen ditubehaketa etainferentzia zehatzetatik, eta aldez aurretik aintzat hartzen ditu bere teoriarekiko objekzioak. Gizakiaren bilakaerari buruz aipamen bakarra eta moderatua jasotzen du, esanez "gizakiaren jatorriari eta gaineko historiari argia emango dio".[89] Bere teoria era errazean formulatu zuen Sarreran:

Espezie bakoitzetik biziraun dezaketenak bainoizaki gehiago jaiotzen denez, eta ondorioz, maiz errepikatzen den bizitzarako borroka dagoenez, izaki bakoitza aldatu egiten bada, era ahulean izanda ere, bizitzako baldintza konplexu eta batzuetan aldakorretan nolabait errentagarria izango zaio berarentzat, bizirauteko aukera hobea izango duelako eta, hala izanez gero, modu naturalean hautatua izango da. Herentziaren printzipio indartsuaren arabera, hautatutako edozein barietatek bere forma berria eta aldatua hedatzeko joera izango du.”[90]

Darwinek sutsu argudiatu zuen espezieen jatorri komunaren alde, baina "eboluzio" termino eztabaidagarria saihestu egin zuen, eta "Espezieen jatorriaz" liburuaren bigarren edizioan, honako hau ondorioztatzen zuen amaieran:

“Kontzepzio horretan handitasuna dago, zeinaren arabera bizitza, bere indar ezberdinekin, jatorriz forma berrietan edo bakar baten erauzi den, etaplaneta haugrabitatearen lege etengabearen arabera biraka ari den bitartean, garatu egin dira eta garatzen daude, printzipio sinple horretatik abiatuta, ezin konta ahalako forma eder eta zoragarriak.”[90]

Argitalpenari erantzunak

Darwin 1842an, izan zituzten hamar seme-alabetatik zaharrenarekin, William Erasmus Darwin.

Liburuak nazioarteko interesa piztu zuen,Sorkuntzaren Historia NaturalarenAztarnak liburu ezagun eta zientifikotasun gutxiago zuenak baino eztabaida gutxiagorekin.[91] Darwinen gaixotasunakeztabaida publikoetatik urrundu bazuen ere, erantzunzientifikoak irrikaz aztertu zituen,prentsa-zatiak,iritziak,artikuluak,satirak etakarikaturak komentatuz, eta mundu osoko lankideekin korrespondentzia mantenduz.[87] Liburuak ez zuen esplizituki eztabaidatu gizakiaren jatorria, baina zenbait inferentzia egin zezakeen gizakien eta animalien arbasoei buruz.[92] Lehenengo kritikak galdetu zuen: "Tximinoa gizona bihurtu bada, zer ez da gizon bat bihurtuko?" eta esan zuen teologoei utzi behar zitzaiela, irakurle arruntentzat oso arriskutsua zelako.[93] Lehen erantzun aldekoen artean, Huxleyren berrikuspenekRichard Owenengana zuzendu ziren, establezimendu zientifikoko buruzagia zena eta Huxleyk kanporatzeko asmotan zebilena.[94] Apirilean, Owenen berrikuspenak Darwinen lagunak eraso zituen eta bere ideiak atzera bota, Darwin haserretuz. Owen eta beste batzuk naturaz gaindik gidatutako bilakaeraren ideiak sustatzen hasi ziren.[95]

Down House-ko harea-pasealekua zen Darwinen bere ohiko "Pentsamendu bidezidorra".

IngalaterrakoElizaren erantzunamistoa izan zen. DarwinekCambridgen izan zituen Sedgwick eta Henslow irakasle zaharrek baztertu egin zituzten ideiak, bainaapezpiku liberalek hautaketa naturalaJainkoaren diseinuko tresna bezala interpretatu zuten.[96]Charles Kingsley apaizak "Jainkoaren ikuskera bezain noblea" bezala onartu zuen. 1860an, zazpiteologo liberalanglikanokSaioak eta Berrikusteak argitalpena kaleratu zuten, Darwinen arreta baztertuz, bere ideiak elizako agintarienkritikatzat hartuz etaheresia zirela aitortuz. Baden Powellek argudiatu zuen mirariak Jainkoaren legeak hausten zituela, eta haiengan sinesteaateoa zenez, "Darwin jaunaren bolumen magistralak babestu egiten du naturaren auto-eboluzioaren ahalmenenprintzipio handia".[10] Asa Grayk teleologiaz eztabaidatu zuen Darwinekin. Greyrenbilakaera teista-ri buruzko “Hautespen naturala trinkoa da teologia naturalarekin” liburuxka, inportatu eta banatu egin zuen.[97][98] Konfrontazio ezagunena 1860koOxfordeko bilakaerari buruzko mahai-inguru publikoan izan zen, Zientziaren AurrerapenerakoBritainiar Elkartean. Bertan, Samuel Wilberforce Oxfordekogotzainak, espezieen transmisioaren aurkakoa ez bazen ere, Darwinen azalpena eta gizakiatximinoen ondorengoa izatearen aurka agertu zen. Joseph Hookerrek Darwinen alde argudiatu zuen, etaThomas Huxleyren erantzun legendarioa esanaz, nahiago zuela tximino baten ondorengoa izan, bere ahalmenak gaizki erabili zituen gizon batetik baino, erlijioarekiko zientziaren garaipena sinbolizatzera iritsi zen.[97][99]

Grey, Hooker, Huxley eta Lyell gertuko lagunek Darwini hainbat erreserba adierazi arren,babes handia eman zioten, beste askok bezala, batez erenaturalista gazteagoek. Grey eta Lyellek fedearekin adiskidantza bilatu zuten, eta Huxleyk berriz erlijioaren eta zientziaren artekopolarizazioa.Hezkuntzankleroaren agintearen aurka gogor egin zuen kanpaina, Owen-pean zegoen klero etaaristokraten nagusitasuna iraultzeko helburuarekin.[97] Eta ordez,  zientzialari profesionalen belaunaldi berri baten alde egin zuen. Owenek arrazoibidean, burmuinaren anatomiak frogatzen zuela gizakiek tximinoetatik hurrenkera biologiko bereizia zutela. Baina Huxleyk gezurra zela zioen Kingsleyrekin izan zuen eztabaida luzean, "Hipokanpoaren Galdera Handia" izenarekin ezaguna egin zena, Oweni ospea kenduz.[100]

Espezieen Jatorriaz hizkuntza askotara itzuli zen. Testu zientifiko ezin hobea bihurtu zen bizitzako esparru guztietatik arreta handiz erakartzeko, Huxleyren hitzaldietara bildu ziren "gizon langileak" barne.[101] Darwinen teoriak garai hartan hainbat mugimenduetan izan zituen oihartzuna, eta herri kulturaren funtsezko osagaia bihurtu ziren.Karikaturagileek animalienarbasoak tradizio zahar bat jarraituz parodiatu zituzten, gizakiekanimalien ezaugarriak dituztela erakusteko. EtaBritainia Handian, irudi barregarri hauek Darwinen teoria modu adiskidetsuan ezagutarazteko balio izan zuten.1862an gaixorik zegoela, Darwinekbizarra hazten utzi zuen, eta 1866an jendaurrean agertu zenean berriro,tximino irudikatuta agertzen zen karikaturek,eboluzionismo mota guztiak Darwinismoarekin identifikatzen lagundu zuten.[101]

Espezieen Jatorriaz liburuaren lehen edizioko alea.

Gizonaren gainbehera, aukeraketa sexuala eta botanika

Bere bizitzako azken hogeita bi urteetangaixotasun ugari errepikatu bazitzaion ere, Darwinen lanak aurrera jarraitu zuten.Espezieen Jatorriaz bere teoriaren laburpen gisa argitaratu ondoren, bere "liburu handiaren"esperimentuak, ikerketak etaidazketak egin zituen. Lehenagokoanimalien ondorengoa zelagizakiaren bilakaera jasotzen zuen, gaitasun mentala eta gizartearena barne hartuz. Eta baitafaunako apainduren edertasuna azaltzen zuen, etalandareen ikasketa berritzaileetan dibertsifikatzen zituen lanak.[102]

Intsektuenpolinizazioari buruzko azterketak, 1861eanorkidea basatiei buruzko lan berriak egitera bultzatu zion,loreen egokitzapena espezie bakoitzerakosits espezifikoak erakartzeko etazeharkakoernalketa ziurtatzeko erakutsiz. 1862anOrkideen ernalketak bere lehen azalpen zehatza eman zuen, harreman ekologiko konplexuak hautaketa naturalaren ahalmena dela eta, iragarpen probagarriak egiteko aukeraz. Osasunak behera egin ahala,landare eskalatzaileen mugimenduak arrastatzeko asmakizunez jositako gela batan egoten zen.[102] Txunditutako bisitarien arteanErnst Haeckel zegoen, Darwinismoaren bultzatzaile sutsua izan zen,Lamarkismoa etaGoetheren idealismoa gehituz.[103] Wallace ere alde izan zuen, nahiz etaespiritualtasunera gero eta gehiago jo.[104]

DarwinenAnimalien eta landareen aldaketak otzandu ondoren liburua (1868) izan zen bere aurreikusitako "liburu handiaren" atala, etaoinordetzarenhipotesi arrakastatsua barneratu zuen. Berehala saldu zen, tamaina handia izan arren, eta hizkuntza askotara itzuli zen. Bigarren zatiaren gehiena idatzi zuen, hautespen naturalaren inguruan, baina bizi zen bitartean argitaratu gabe geratu zen.[105]

Lyellek gizakiaren historiaurrea ezagutarazia zuen jadanik, eta Huxleyk frogatu zuenanatomikoki gizakiaktximinoak zirela.[101] 1871an argitaratutakoGizakiaren jatorria eta hautaketa sexuaren arabera liburuarekin, Darwinek iturri ugarietatik frogatu zuen gizakiak animaliak zirela, ezaugarri fisiko eta mentalen jarraitutasuna erakusten zutela. Eta sexu aukeraketa aurkeztu zuen praktikoak ez diren animalien ezaugarri batuz, esaterakoindioilarrenlumak. Eta baita gizakiaren kulturaren bilakaera,sexuen arteko desberdintasunak, eta arrazen sailkapen fisiko eta kulturala ere, gizakiak espezie bakarrekoak zirela azpimarratuz.[106] Irudiak erabiliz egindako ikerketa 1872an argitaratutakoGizakiaren eta animalienemozioen adierazpenak-en agertu zen, inprimatutakoargazkiak agertzen zituen lehen liburuetako bat. Bertan, gizakiarenpsikologiaren bilakaera eta animalien portaerarekin zuen jarraipena eztabaidatzen zituen. Bi liburuak oso ezagunak egin ziren, eta Darwinharrituta geratu zen bere iritziak jasotako adostasun orokorrarekin, esanez "mundu guztiak harritu gabe hitz egiten du gaiaz".[107] Ondoriotzat honakoa esan zen: "Gizakia berekualitatenoble guztiekin, ahulenentzat sentitzen duen sinpatiarekin, onginahia nahi duena ez soilik beste pertsonentzat baizik etaizaki bizidunapalenarentzat,eguzki-sistemaren mugimenduetan eta konstituzioan barneratu den jainkoaren antzekoadimenarekin; botere guzti horiekin, gizakiak oraindik ere bere gorputz barnean bere jatorri apalekozigilu ezabaezina darama.”[106]

Heriotza eta hileta

1882an "angina pectoris" deituriko gaitza diagnostikatu zioten, orduantronboikoronarioa etabihotzaren gaixotasuna suposatzen zuena. Heriotzaren unean, medikuek "angina erasoak" eta "bihotz-gutxiegitasuna" diagnostikatu zituzten.[108] DarwinekChagas gaixotasun kronikoa jasan zuela ere espekulatu zen.[109] Iritzi honen oinarrian Darwinek idatzi zuenegunerokoaren sarrera baten oinarritzen da, 1835eanArgentinakoMendozan "Musuen zomorroak" ziztatu zuela deskribatzen zuelako,[110] hain zuzen Chagas gaixotasun kronikoaren bereizgarria.

Down Housen hil zen 1882ko apirilaren 19an. Bere azken hitzak familiari eskaini zizkion, Emmari esanaz "ez diot inongo beldurrik heriotzari. Gogoan izan zein emazte ona izan zaren nirekin. Esan seme-alaba guztiei gogoratzeko zein onak izan diren nirekin". Eta atseden hartzen zuen bitartean, behin eta berriz esan zien Henrietta eta Francis-i" Ia merezi du gaixorik egotea, zuengandik hain ondo zainduta egoteko".[111]Downeko St Mary elizako lurretan lurperatzea espero zuen, baina Darwinen lankideek hala eskatuta, publikoki eta parlamentuan eskaera egin ondoren,Royal Societyko William Spottiswood lehendakariak lortu egin zuen DarwinWestminster Abadian lurperatua izateko ohorea jasotzea,John Herschel etaIsaac Newtonen aldamenean. Hileta elizkizuna apirilaren 26an egin zen, eta milaka lagunek parte hartu zuten, familiakoak, lagunak, zientzialariak,filosofoak eta agintariak barne.[13][71]

Ondarea

Darwinen estatuaLondreseko Natural History Museum-en.

Heriotzaren unean, Darwinek eta bere lankideek zientzialari gehienek konbentzitu zituzteneboluzioa aldaketen arabera teoria zuzena zela, eta uste zuten ideiak irauli zituenzientzialari handi bat zela. 1909ko ekainean, garai hartan oraindik gutxi batzuk egon arren ados bere iritziarekin "hautespen naturala izan da aldaketetarako bide nagusia, baina ez da esklusiboa",Cambridgen biltzarra egin zuten  mundu osoko 400 politiko eta zientzialarik bere mendeurrena ospatzeko, etaEspezien Jatorria-ren berrogeita hamargarren urteurrena.[112] Hala ere, hogeigarren mendearen hasierari nolabaiteko "darwinismoaren eklipsea" deitu izan zaio, zientzialari batzuk eboluzio mekanismo alternatibo ezberdinak proposatu zituztelako, azkenean frogatu ez zirenak. Bestalde,Ronald Fisher estatistikari britainiarrak,Mendelen genetika batu egin zuenHautespen naturalarekin, 1930ean argitaratutakoHautespen naturalaren teoria genetikoa liburuan.[113] Oinarrimatematikoa eman zion teoriari, eta adostasun zientifiko zabalak ekarri zituen, hautespen naturala eboluzioaren oinarrizko mekanismoa zela. Horrela, populazioen genetikaren oinarria eta sintesi ebolutibo modernoa aurkitu zituen. Eta J.B.S. Haldane eta Sewall Wrightek, teoria modernoaren eztabaidetarako eta hobetzeetarakoerreferentzia markoa ezarri zuten.[8]

Oroitzapena

Darwinen bizitzan zehar, ezaugarri edo leku geografiko askori eman zitzaion bere izena.Beagle kanalarekin lotzen den ur-uholde batek Darwin Sound izendatu zuenRobert FitzRoyk. Izan ere, Darwin beste hiru gizonekin batera, azkar erreakzionatuz,glaziarrak erortzean sortutakoolatu handi batektxalupakitsasoan urrun eramatea saihestu zuten.[114] Halaber, gertu zeudenAndeetan mendi bati Darwin izena ipini zioten, bere 25. urtebetetzea ospatzeko.[115] Beagle itsasontzia 1839anAustralia topografiatzen ari zenean, Darwinen lagun John Lort Stokesek ikusi zuen portu natural bat Port Darwin izendatu zuen, eta gertu zegoen kokapen bati 1911an Darwin deitu zitzaion.[116]

120espezie eta bederatzigenero baino gehiagori eman diote Darwin izena.[117] Adibidez,Galapago uharteetan Darwinek aurkitu zituentangara taldeei 1947an "Darwinennegu-txoriak" izenarekin egin ziren ezagunak, hainbatelezahar asmatuz gerora bere lanean izan zuten garrantziaz.[118]

Darwinek egindako lanen omenez, argitalpen eta ekitaldi ugarik jarraitu dituzte ospatzen.Londresko Linnean Elkarteak Darwinen lorpenak oroitu ditu 1908. urtetik hona, Darwin-Wallace ikerkuntza domina sarituz. Darwin Eguna urteroko ospakizun bihurtu da. Eta 2009an hainbat ekitaldi antolatu ziren mundu osoan, Darwinenjaiotzaren bigarren mendeurrena etaEspezieen jatorriaren argitalpenaren 150. urteurrena ospatzeko.[119]

Eponimia

Espeziebotanikoak (105 + 11 + 5 IPNI erregistro):

- (Asteraceae)Acmella darwinii (D.M.Porter) R.K.Jansen

- (Cactaceae)Maihueniopsis darwinii (Hensl.) F.Ritter

- (Coleóptera)Orunipus darwini Bréthes

Gizonaren jatorria argitaratu ondorengo 1871ko karikatura, Darwin tximino gorputzarekin irudikatuta, kultura herrikoian eboluzioaren teoriaren idazle nagusi bezala identifikatuz.

- (Clusiaceae)Garcinia darwiniana Kesh.Murthy, Yogan. & K.V.Nair

- (Lycopodiaceae)Phlegmariurus darwinianus (Herter ex Nessel) B.Øllg.

- (Orchidaceae)Catasetum darwinianum Rolfe

Astronomia:

- Darwinkraterrailargian

- DarwinkraterraMarten

-(1991) Darwin, gerriko nagusikoasteroidea.

Geografia

- Darwin irla,Galapagoetan,Ecuador.

- Darwinkraterra,Tasmanian

Laburdurak

-Botanikan:• Darwin laburdura Charles Darwinbarazkien deskribapen eta sailkapenzientifikoanautoritate bezala adierazteko erabiltzen da.

-Zoologian: Darwin laburdura Charles Darwinzoologian etataxonomiaren deskribapen gaineko autoritate bezala adierazteko erabiltzen da

Seme-alabak

Darwintarrak hamarseme-alaba izan zituzten: bi haurtzaroan zendu ziren, eta Annieren heriotzak hamar urterekin ikaragarrizko eragina izan zuen gurasoengan. Charles aita saiatua eta arretatsua zen seme-alabekin.[115] Eta baten bat gaixotzen zenean, beldurra izaten zuengaixotasun ahuleziak ez ote zirenemazteaEmma Wedgwoodlehengusina etaleinu berekoa zelako.

Darwin 1878an. Gero eta ospetsuagoa izan zen, baina urteetan gaixotasunak jasan zituen.

Idazlanetanendogamia aztertu zuen, espezie askotangurutzaketak egitearenabantailekin kontrastatuz.[10] Bere beldurrak gorabehera, bizirik jarraitu zuten seme-alaba gehienak eta ondorengo askok,karrera bereizgarriak egin zituzten. Horrela, Georgeastronomo,[120] Francisbotaniko eta Horaceingeniari zibil bezala nabarmendu ziren,Royal Societyko kide izatera ailegatuz.[121] Hirurak “Sir” izateko ohorea jaso zuten.[122] Beste seme bat, Leonard,militar,politikari,ekonomialari, eugenista etaRonald Fisher biologo estatistikoarentutorea izan zen.[123]

Ikuspegiak eta iritziak

Ikuspegi erlijiosoak

Darwinen familiarentradizioa unitarismo ez-konformista zen. Aita eta aitonalibrepentsalariak ziren arren, bere bataioa eta barnetegia Ingalaterrako elizan izan ziren.[18]Cambridgera joan zenean apaiz anglicano egiteko ikastera, ez zuen zalantzarikBibliako egiaz hitzez hitz.[55]John Herschelen zientzia ikasi zuen, William Paleyrenteologia naturala bezala, naturaren legeen azalpenak bilatzen zituen mirariak baino, eta espezieen egokitzapena froga bezala ikusi zuen.[124][24] HMS Beagle itsasontzian, Darwin nahiko ortodoxa zen eta Bibliamoralaren gaineko agintari bezala aipatuko luke. Banaketa azaltzeko "sorrerako zentroak" bilatzen zituen, eta proposatu zuenAustralia eta Ingalaterran aurkitutako oso antzerakoak ziren mariorratzak edoantlioiak,jainkoaren eskuaren frogak zirela.[125]

Itzuleran berriz, Bibliaren historiarekinkritikoa zen, eta bere buruari galdetzen zion ea zergatik erlijio guztiek ez ziren baliagarri berdin izango.[126] Hurrengo urteetan,geologiari etaespezieen transmutazioari buruz azterketa ugari egin ondoren, asko pentsatu zuen erlijioaz eta modu irekian eztabaidatzen zuen Emma emaztearekin, haren sinesmenak ere azterketa eta galdeketa intentsibotik zetoztelako.[76] Paley etaThomas Malthusen teodiziak, gosea bezalako gaitzak aldarrikatu zituen, sortzailearen legeen ondorioz zetozenak, eta horrek orokorrean eragin ona izaten zuen. Darwinentzat, hautatze naturalak egokitzapen ona sortzen zuen, baina ez zuen diseinuaren beharra sumatzen,[124] eta ezin zuen ikusi jainko ahalguztidunaren lana mina eta sufrimendu guztietan, adibidez themonon liztorrak beldarrak geldiarazten zituen bezala janari bizia emateko bere arrautzei.[127] Erlijioa gizartearen biziraupenerako estrategia zela pentsatzen zuen arren, Darwinek ez zuen gogoz utzi nahi Jainkoaren ideia azken legegile gisa. Gero eta gehiago kezkatuta zegoen gaizkiaren arazoaz.[128]

Darwin John Brodie InnesDownekoparrokoarekin lagun izaten jarraitzen zuen, eta elizako anetan buru-belarri jarraitu zuen, baina 1849. urtetik aurreraigandetan paseatzera joango zen, bere familia elizara joaten zen bitartean.[129] "Zentzugabekotzat jotzen zuen zalantzan jartzea gizon batteista sutsua eta eboluzionista izan zitekeenik",[130][131] eta bere erlijio ikuspegiekin errezeloak bazituen ere, 1879an honakoa idatzi zuen "ez naiz sekulaateoa izanJainko baten existentzia ukatzeko zentzuan. Uste dut, oro har, ... nire pentsaera egoeraren deskribapen zuzenenaagnostikoarena izango litzatekela."[132]

"Lady Hope Story" 1915ean argitaratuko liburuan baieztatzen zen, Darwin bere oheangaixo zegoenean kristautasunera itzuli zela. Baieztapen hauek Darwinenondorengoek arbuiatu egin zituzten, etahistorialariek faltsutzat jo zituzten.[133]

Gizarte ikuspegiak

Robert FitzRoy,HMS Beagle isasontziko kapitainaren narratibatik,Suaren Lurraldeko Jemmy Button indigenaren bi ikuspegi (1839).

Darwinek gizarte eta politika gaiei buruzko iritziak bere denbora eta jarrera soziala islatzen zituzten. Whig erreformatzaileen familia batean hazi zen, eta bere osaba Josiah Wedgwood bezala,hauteskunde-erreforma etaesklaboenemantzipazioa babesten zituen. Darwin sutsuki agertu zen esklabutzaren aurka, ingelesfabriketakolangileen edozerbitzarien lanen baldintzetan arazorik ikusi ez arren. 1826an egin zuen taxidermia ikasgaiak John Edmonston esklabo askeari esker, "gizon oso atsegina eta adimentsua" zela gogoratu zuen,beltzekin sentimendu berak partekatzen genituela uste zuen, eta bestearraza batzuetako jendea bezain adimentsua izan zitekeela. Beagle bidaian ezagutu zituen jatorrizkoindigenekin jarrera bera hartu zuen.[52] Jarrera horiek ez ziren ezohikoak 1820ko hamarkadanBritainia Handian, bisitan zihoazenamerikarrak harritzen baziren ere. Mende erdialdean britainiar gizarteaarrazistagoa bilakatu zen,[61] baina Darwin esklabutzaren aurka mantendu zuen, "gizakien arraza espezie desberdinak sailkatzearen aurka” eta indigenenganako tratu txarren aurka.[134]

Darwinen harremanakYaghansekin (Suaren lurraldetarrak), esaterako Jemmy ButtonekinHMS Beagleren bidaian,eragin sakona izan zuen herri primitiboengan zuen ikuspegian. Suaren Lurraldera iritsi zenean "Fuegiar basatien"deskribapenkoloretsua egin zuen.[135] Ikuspegi hau aldatu egin zuen Yaghan jendea zehatzago ezagutu zuenean. Eta azterketetatik ondorioztatu zuen giza talde desberdinen oinarrizkoemozioak berdinak zirela, eta beraiengaitasunmentalak gutxi gora behera europearren berdinak zirela. Yaghankulturaz interesatu zenean, Darwin ohartu zen huts egin zuela haien ezagutzaekologiko sakona gutxietsiz. Eta 1850. hamarkada arte ez zen konturatu zutenkosmologia landuaz, Yaghanen 32 mila hitzezkohiztegia ikuskatu zuenean. Aitortu zuenEuropako kolonizazioak askotan zibilizazio autoktonoak desagertzea ekarri zuela.[136]

Uste zuen gizonezkoen gailentasuna emakumeenganakosexu aukeraketaren emaitza zela, Antoinette Brown Blackwellek 1875anSexuak naturan zehar liburuan eztabaidatu zuen ikuspegia.[137]

Darwin bere lehengusua zenFrancis Galtonek 1865an aurkeztutako argumentuak erakarri zuen,herentziarenazterketaestatistikoek erakutsi zutelako giza ezaugarri moralak eta mentalak heredatu zitezkeela, eta animalien hazkuntzarako printzipioak gizakiei aplika zitzaizkietelako.Gizonaren jatorrian, Darwinek adierazi zuen ahulak bizirik irauten laguntzea eta familiak osatzeak, aukeraketa naturalaren onurak galtzea zekarrela, baina konturatu zen laguntza hori ez emateak sinpatia-instintua arriskuan jarriko lukeela, "gure naturaren alderdirik nobleena", eta hezkuntza bezalako faktoreak garrantzi handiagoa izan dezaketela. Galtonek zioenean ikerketak argitaratzeak "modu naturalean dohainduak" izan zirenak "kasta" baten barruan ezkontzea sustatu zezakeela, Darwinek zailtasun praktikoak aurreikusten zituen. Eta uste zuen "bideragarria zen prozedura bakarra zela giza arraza hobetzeko”, bainautopikotzat jo zuen. Herentziaren garrantzia argitaratzea eta erabakiak gizabanakoen esku uztea nahiago zuen.[138] Francis Galtonek, 1883. urtean azterketa-eremu honi "eugenesia" deitu zion. Darwin hil ondoren, bere teoriak aipatzen ziren politikaeugenesikoak sustatzeko, zituen printzipio humanitarioen aurka joan arren.[136]

Gizarte mugimendu ebolutiboak

HMS Beagle itsasontziaren ainguratzeaSuaren Lurraldean 1832an; Conrad Martens itsasontziko marrazkilariaren eskutik.

Darwinen ospea eta bere izenarenfamak, batzuetan zeharkako harremanak izan zituen ideiekin eta idatziekin lotzen ziren, eta bestetan zuzenean bere baieztapenen aurka joaten zirenekin.

Thomas Malthusek argudiatzen zuenJainkoak agindu zuelabaliabideez haratagoko biztanleria haztea, pertsonak eraproduktiboan lan egin zezaten, eta familiak osatzeko zailtasunak izateko. Teoria hori erabili zen 1830eko hamarkadanfabriketakolan baldintzak etalaissez-faireekonomia justifikatzeko.[139] Orduan, eboluzioak gizarte ondorioak zituela ikusi zen, etaHerbert Spencerek 1851 argitaratutakoGizarte Estatikoak liburua gizartearen eta pertsona indibidualen askatasunaren ideietan oinarritu zuen,eboluzioaren teoria jarraituz.[140]

Espezieen Jatorriaz 1859an argitaratu zenetik gutxira, kritikariek garai hartako ingeleskapitalismoindustrialaren justifikazio maltzur bezala erabili zuten, existentziarako borroka baten deskribapena zelakoan. Darwinismo hitza beste batzuen ideia ebolutiboetarako ere erabili zen, besteak beste, Spencerrek "egokienaren biziraupena" merkatu libreko aurrerapen bezala hartzen zuenean. EtaErnst Haeckelek, gizakiaren garapen poligenistikorako. Hainbat idazlek hautespen naturala erabili zuten, askotan kontraesankorrak diren ideologiak argudiatzeko, esate baterako,laissez-faire, txakurrak txakurra jaten duenkapitalismoa,kolonialismoa etainperialismoa. Hala ere, Darwinen izaeraren ikuspegi holistikoa "bata bestearenganakomenpekotasunean" oinarritzen zen. Eta beraz,bakezaleek,sozialistek,liberal erreformatzaile sozialek, eta Peter Kropotkin bezalako anarkistek, azpimarratu egiten zuten espezie baten barruan lankidetzaren balioa borrokaren gainetik zegoela.[141] Darwinek berak garbi utzi zuen,politikasoziala ez zela soilik naturako borroka eta hautaketa kontzeptuetatik gidatu behar.[142]

1880ko hamarkadaren ondoren,herentziabiologikoko ideien inguruaneugenesiaren mugimendu bat garatu zen, eta ideien justifikazio zientifikorako Darwinismoaren kontzeptu batzuetara jo zuten.Britainia Handian, pertsona gehienak Darwinen borondatezko hobekuntzari buruzko ikuspegi zuhurrak partekatu zituen, eta "eugenesia positiboan" ezaugarri onak zituztenak animatu nahi zituen. "Darwinismoaren beherakada" garaian, eugenesiaren oinarri zientifikoaMendelengenetikak eman zuen. Burutik ahulak ziren pertsonak eliminatzeko eugenesia negatiboak ezagunak zirenAmeriketan,Kanadan etaAustralian, eta Estatu Batuetako eugenesikoek derrigorrezkoesterilizazio legeak sartu zituzten, ondoren beste hainbat herrialdek jarraituz. Baina gerora,Nazien eugenesiak ospe txarra eman zion gaiari.

"Gizarte-darwinismo" terminoa 1890. hamarkadatik aurrera oso gutxitan erabili zen. Baina 1940ko hamarkadan ezaguna bihurtu zen, Richard Hofstadterrek mespretxuzko kontzeptu bezala erabili zuelakolaissez-fairekontserbadorea erasotzeko, bereziki William Graham Sumner eta bere jarraitzaileekerreformaren etasozialismoaren aurka agertu zirenean. Orduz geroztik, gehiegikeria bezala erabili dute,eboluzioaren ondoriomoralak txarrak direla uste dutenak.[143][144]

Lanak

Darwinidazle oparoa izan zen. Bilakaerari buruzko lanak argitaratu gabe ere,Beagleren Bidaiak autorea izateak ospe handia eman zion. Halaber,geologo bezalaHego Amerikari buruz artikulu ugari argitaratu zituen, etakoralenatoloien eraketarenpuzzlea konpondu zuen. Etabiologo lanetan,lanpernei buruzko behin betiko lana argitaratu zuen.Espezieen jatorriaz iburuaren pertzepzioa nagusitzen bazen ere,Gizonaren jatorria etaGizakiaren eta animalien emozioak eragin handia izan zuten. Etalandareei buruzkoMugimenduaren indarra landareetan liburuak azterketa berritzaile garrantzitsuak ekarri zituen, eta baita bere azken lanak,Lizun begetalaren eraketa zizareen ekintzen bidez.[145][146]

Erreferentziak

  1. abcde (Ingelesez)Desmond, Moore, Browne, Adrian, James, Janet. (2004). "Darwin, Charles Robert". Oxford Dictionary of National Biography (online ed.). Oxford, England: Oxford University Press, pp. 241–244 or. ISBN [[Special:BookSources/doi:10.1093/ref:odnb/7176.ISBN 978-0-19-861411-1|doi:10.1093/ref:odnb/7176.ISBN 978-0-19-861411-1]]..
  2. (Ingelesez)Coyne, Jerry A.. (2009). Why Evolution is True. Viking, pp. 8–11 or. ISBN978-0-670-02053-9..
  3. abcde (Ingelesez)van Wyhe, John. (2007). ««Mind the gap: Did Darwin avoid publishing his theory for many years?»» Journal of Victorian Culture (Notes and Records of the Royal Society 61) 13 (1): pp. 190-191.  doi:10.1353/jvc.0.0023. ISBNdoi:10.1098/rsnr.2006.0171. ISSN1750-0133. (kontsulta data: 2018-11-15).
  4. (Ingelesez)Larson, Edward J.. (2004). Evolution: The Remarkable History of a Scientific Theory. Modern Library ISBN978-0-679-64288-6..
  5. «Darwin Online The Complete Works of Charles Darwin Online ✓» African Studies Companion Online (kontsulta data: 2018-11-15).
  6. (Ingelesez)Glass, Bentley. (1959). Forerunners of Darwin. Baltimore, MD: Johns Hopkins University Press, p. iv. or. ISBN978-0-8018-0222-5..
  7. abc (Ingelesez)van Wyhe, John. (2008). "Charles Darwin: gentleman naturalist: A biographical sketch". Darwin Online.
  8. ab (Ingelesez)Bowler, Peter J.. (2003). Evolution: The History of an Idea (3rd ed.). University of California Press, pp. 178–179, 338, 347 or. ISBN978-0-520-23693-6..
  9. (Ingelesez)Beddall, B. G.. (1968). "Wallace, Darwin, and the Theory of Natural Selection". Journal of the History of Biology. 1 (2), pp. 261–323 or. ISBNdoi:10.1007/BF00351923..
  10. abcde (Ingelesez)Desmond, Moore,, Adrian, James. (1991). Darwin. London: Michael Joseph, Penguin Group, pp. 487–488, 500 or. ISBN978-0-7181-3430-3..
  11. (Ingelesez)Freeman, R. B.. (1977). The Works of Charles Darwin: An Annotated Bibliographical Handlist. Folkestone: Wm Dawson & Sons Ltd ISBN978-0-208-01658-4..
  12. (Ingelesez) "Special feature: Darwin 200". New Scientist.
  13. ab (Ingelesez) "Westminster Abbey. Charles Darwin". Westminster Abbey, Home. Leff 2000, Darwin's Burial.
  14. (Ingelesez)Desmond, Adrian J.. (2002.). "Charles Darwin". Encyclopædia Britannica.
  15. (Ingelesez)Wahlert, John H.. (2001). "The Mount House, Shrewsbury, England (Charles Darwin)". Darwin and Darwinism. Baruch College.
  16. Lock, S. (1982-07-03). «Browne 300: festival at Norwich.» BMJ 285 (6334): 47–48.  doi:10.1136/bmj.285.6334.47. ISSN0959-8138. (kontsulta data: 2018-11-15).
  17. (Ingelesez)Desmond & Moore. (1991)., pp. 12–15 or..
  18. abc (Ingelesez)Darwin, Charles. (1958). The Autobiography of Charles Darwin 1809–1882. Ed. Nora Barlow. London: Collins, pp. 232–233 or..
  19. (Ingelesez)Desmond & Moore. (1991)., pp. 31–34 or..
  20. Browne-Miller, Angela. (1995). Intelligence Policy.  doi:10.1007/978-1-4615-1865-5. (kontsulta data: 2018-11-15).
  21. abc (Ingelesez)Browne, E. Janet. (1995). Charles Darwin: vol. 1. Voyaging. London: Jonathan Cape, pp. 377–378 or. ISBN978-1-84413-314-7..
  22. (Ingelesez)Browne. (1995)., p. 97 or..
  23. (Ingelesez)von Sydow. (2005)., pp. 5–7 or..
  24. ab (Ingelesez)Darwin. (1958)., pp. 67–68 or..
  25. (Ingelesez)Browne. (1995)., pp. 128–129, 133–141 or..
  26. (Ingelesez) "Darwin Correspondence Project – Letter 105 – Henslow, J. S. to Darwin, C. R., 24 Aug 1831"..
  27. (Ingelesez)Desmond & Moore. (1991)., pp. 94–97 or..
  28. (Ingelesez)Browne. (1995)., pp. 204–210 or..
  29. ab (Ingelesez)Keynes, Richard. (2000). Charles Darwin's zoology notes & specimen lists from H.M.S. Beagle. Cambridge University Press ISBN978-0-521-46569-4..
  30. Energy Medicine (Elsevier): ix–xi. 2000 ISBN9780443062612. (kontsulta data: 2018-11-15).
  31. (Ingelesez)Chancellor; Keynes, Gordon, Randal. (2006). "Darwin's field notes on the Galapagos: 'A little world within itself'". Darwin Online.
  32. (Ingelesez)Keynes. (2001)., pp. 21–22 or..
  33. (Ingelesez)Browne. (1995)., pp. 183–190 or..
  34. (Ingelesez)Keynes, Richard. (2001). Charles Darwin's Beagle Diary. Cambridge University Press, pp. 41-42 or. ISBN978-0-521-23503-7..
  35. (Ingelesez)Darwin, Charles. (1958). The Autobiography of Charles Darwin 1809–1882. Barlow, Nora (ed.) London: Collins, pp.73-74 or..
  36. (Ingelesez)Browne, E. Janet. (1995). Charles Darwin: vol. 1 Voyaging. London: Jonathan Cape, pp. 223-235 or. ISBN978-1-84413-314-7..
  37. (Ingelesez) "Darwin Online: 'Hurrah Chiloe': an introduction to the Port Desire Notebook"..
  38. (Ingelesez)Darwin, Charles. (1845). Journal of researches into the natural history and geology of the countries visited during the voyage of H.M.S. Beagle round the world, under the Command of Capt. Fitz Roy, R.N. 2d edition. London: John Murray, pp. 205-208 or..
  39. (Ingelesez)Browne. (1995)., pp. 243–244, 248–250, 382–383 or..
  40. (Ingelesez)Keynes. (2001)., pp. 226–227 or..
  41. (Ingelesez)Desmond & Moore. (1991)., pp. 160–168, 182 or..
  42. (Ingelesez)Darwin. (1958)., pp. 98–99 or..
  43. (Ingelesez)Keynes, Richard. (2001). Charles Darwin's Beagle Diary. Cambridge University Press, pp.356-357 or. ISBN978-0-521-23503-7..
  44. (Ingelesez) "Darwin Correspondence Project – Letter 301 – Darwin, C.R. to Darwin, C.S., 29 Apr 1836"..
  45. (Ingelesez)Browne, E. Janet. (1995). Charles Darwin: vol. 1. Voyaging. London: Jonathan Cape, p.336 or. ISBN978-1-84413-314-7..
  46. (Ingelesez)Eldredge, Niles. (2006). "Confessions of a Darwinist". The Virginia Quarterly Review (Spring 2006), p p. 32–53 or..
  47. (Ingelesez)Darwin, Charles. (1835). Extracts from letters to Professor Henslow.. Cambridge 2008.
  48. (Ingelesez)Desmond, Moore, Adrian, James. (1991). Darwin. London: Michael Joseph, Penguin Group.ISBN 978-0-7181-3430-3.. London: Michael Joseph, Penguin Group, pp. 95-98 or. ISBN978-0-7181-3430-3..
  49. (Ingelesez)Darwin. (1837)., pp. 1–13, 26, 36, 74 or..
  50. (Ingelesez)Eldredge, Niles. (2006). «Confessions of a Darwinist». The Virginia Quarterly Review, pp. 32-53 or..
  51. (Ingelesez)Browne, E. Janet. (1995). Charles Darwin: vol. 1 Voyaging. Londres: Jonathan Cape, pp. 349-350 or. ISBN1-84413-314-1..
  52. ab (Ingelesez)Browne, E. Janet. (1995). Charles Darwin: vol. 1 Voyaging. London: Jonathan Cape, pp. 196–198, 240 or. ISBN978-1-84413-314-7..
  53. ab (Ingelesez)Sulloway, Frank J.. (1982). «Darwin and His Finches: The Evolution of a Legend». Journal of the History of Biology 15 (1), pp. 20-23 or. ISBNdoi:10.1007/BF00132004..
  54. (Ingelesez) «Darwin Correspondence Project - Letter 346 — Darwin, C. R. to Darwin, C. S. 27 de feb de 1837». Darwin's Journal.
  55. ab (Ingelesez)Desmond, Moore, Adrian, James. (1991). Darwin. London: Michael Joseph, Penguin Group, pp. 201, 212-221 or. ISBN978-0-7181-3430-3..
  56. (Ingelesez)van Wyhe, John. (2007). «Mind the gap: Did Darwin avoid publishing his theory for many years?». Notes and Records of the Royal Society 61, p. 197 or. ISBNdoi:10.1098/rsnr.2006.0171..
  57. (Ingelesez)Browne. (1995). «Darwin, C. R. Notes on Rhea americana and Rhea darwinii.». Proceedings of the Zoological Society of London, p. 360 or..
  58. (Ingelesez)Desmond, Moore, Adrian, James. (1991). Darwin. Londres: Michael Joseph, Penguin Group, pp. 229-232 or. ISBN0-7181-3430-3..
  59. (Ingelesez)Browne, E. Janet. (1995). Charles Darwin: vol. 1. Voyaging. London: Jonathan Cape, pp. 349-350 or. ISBN978-1-84413-314-7..
  60. (Ingelesez)Desmond y Moore. (1991)., p. 292 or..
  61. abc (Ingelesez)Darwin, Charles. (1958). The Autobiography of Charles Darwin 1809–1882. With the original omissions restored. Edited and with appendix and notes by his granddaughter Nora Barlow. London: Collins, pp. 117-118 or..
  62. (Ingelesez)van Wyhe, John. (2007). «Mind the gap: Did Darwin avoid publishing his theory for many years?». Notes and Records of the Royal Society 61, pp. 177-205 or. ISBNdoi:10.1098/rsnr.2006.0171..
  63. ab (Ingelesez) «Darwin Correspondence Project - Letter 729 — Darwin, C. R. to Hooker, J. D..
  64. (Ingelesez)Browne, E. Janet. (1995). Charles Darwin: vol. 1 Voyaging. Londres: Jonathan Cape, pp. 461-465 or. ISBN1-84413-314-1..
  65. (Ingelesez) «Darwin Correspondence Project - Letter 814 — Darwin, C. R. to Hooker, J. D...
  66. (Ingelesez) «Darwin Correspondence Project - Letter 1236 — Darwin, C. R. to Hooker, J. D., 28 Mar 1849»...
  67. (Ingelesez)Desmond, Moore, Adrian, James. (1991). Darwin. Londres. Michael Joseph, Penguin Group, pp. 383-387 or. ISBN0-7181-3430-3..
  68. (Ingelesez)Clark, Gregory. (2017). UK Retail Price Index inflation figures are based on data "The Annual RPI and Average Earnings for Britain, 1209 to Present (New Series)". MeasuringWorth.
  69. (Ingelesez)Browne. (1995)., pp. 367–369 or..
  70. (Ingelesez)Keynes, Richard. (2001). Charles Darwin's Beagle Diary. Cambridge University Press, p. xix or. ISBN978-0-521-23503-7..
  71. ab (Ingelesez)Desmond, Moore, Adrian, James. (1991). Darwin. London: Michael Joseph, Penguin Group, pp. 233–234 or. ISBN978-0-7181-3430-3..
  72. (Ingelesez)Buckland, William. (1838). "Darwin Correspondence Project – Letter 404. Geological Society of London.
  73. (Ingelesez)Browne, E. Janet. (1995). Charles Darwin: vol. 1. Voyaging. London: Jonathan Cape, p. xii or. ISBN978-1-84413-314-7..
  74. (Ingelesez)Darwin, Charles. (1958). The Autobiography of Charles Darwin 1809–1882. With the original omissions restored. Barlow, Nora (ed.), p.115 or..
  75. (Ingelesez)Desmond, Moore, Adrian, James. (1991). Darwin. London: Michael Joseph, Penguin Group, pp. 256–259 or. ISBN978-0-7181-3430-3..
  76. ab (Ingelesez) "Darwin Correspondence Project – Belief: historical essay"..
  77. (Ingelesez) Fellows of the Royal Society". London: Royal Society.
  78. (Ingelesez)Desmond, Moore, Adrian, James. (1991). Darwin. London: Michael Joseph, Penguin Group, p. 279 or. ISBN978-0-7181-3430-3..
  79. (Ingelesez) "Darwin transmutation notebook D., pp. 134e–135e" or..
  80. (Ingelesez)Desmond, Moore, Adrian, James. (1991). Darwin. London: Michael Joseph, Penguin Group, pp. 264-265 or. ISBN978-0-7181-3430-3..
  81. (Ingelesez)Darwin. (1958)., p. 120 or..
  82. (Ingelesez) "Darwin Correspondence Project – Letter 419 – Darwin, C. R. to Fox, W. D., (15 June 1838)"..
  83. (Ingelesez)van Wyhe, John. (2007). "Mind the gap: Did Darwin avoid publishing his theory for many years?". Notes and Records of the Royal Society, pp. 186-192 or. ISBNdoi:10.1098/rsnr.2006.0171..
  84. (Ingelesez)Desmond, Moore, Adrian, James. (1991). Darwin. London: Michael Joseph, Penguin Group, pp. 412–441, 457–458, 462–463 or. ISBN978-0-7181-3430-3..
  85. (Ingelesez)Desmond & Moore. (2009)., pp. 283–284, 290–292, 295 or..
  86. (Ingelesez)Desmond, Moore, Adrian, James. (1991). Darwin Londres. Michael Joseph, Penguin Group, pp. 466-470 or. ISBN0-7181-3430-3..
  87. ab (Ingelesez)Browne, E. Janet. (2002). Charles Darwin: vol. 2 The Power of Place. London: Jonathan Cape, pp. 40-42, 48-49 or. ISBN978-0-7126-6837-8..
  88. (Ingelesez)Barlow, ed., Nora. (1958). The Autobiography of Charles Darwin 1809–1882..
  89. (Ingelesez) On the Origin of Species by Means of Natural Selection, or the Preservation of Favoured Races in the Struggle for Life (1st edición). Londres: John Murray.
  90. ab (Ingelesez) On the Origin of Species by Means of Natural Selection, or the Preservation of Favoured Races in the Struggle for Life (1st edición). Londres: John Murray, p. 492 or..
  91. (Ingelesez)van Wyhe, John. (2008b). Darwin: The Story of the Man and His Theories of Evolution. London: Andre Deutsch Ltd, p.48 or. ISBN978-0-233-00251-4..
  92. (Ingelesez)Darwin. (1859)., p. 488 or..
  93. (Ingelesez)Leifchild. (1859). "Review of 'Origin'". Athenaeum (1673)..
  94. (Ingelesez)Desmond & Moore. (1991)., pp. 477–491 or..
  95. (Ingelesez)Bowler, Peter J.. (20).). Evolution: The History of an Idea (3rd ed.). University of California Press, pp. 158, 186 or. ISBN978-0-520-23693-6..
  96. (Ingelesez) "Darwin and design: historical essay". Darwin Correspondence Project.
  97. abc (Ingelesez) "Darwin and design: historical essay". Darwin Correspondence Project.
  98. (Ingelesez)Miles, Sara Joan. (2001). "Charles Darwin and Asa Gray Discuss Teleology and Design". Perspectives on Science and Christian Faith. 53, pp. 196–201. or..
  99. (Ingelesez)Bowler, Peter J.. (2003). Evolution: The History of an Idea (3rd ed.). University of California Press, p. 185 or. ISBN978-0-520-23693-6..
  100. (Ingelesez)Browne, E. Janet. (2002). Charles Darwin: vol. 2 The Power of Place. London: Jonathan Cape, pp. 156–159 or. ISBN [[Special:BookSources/ISBN 978-0-7126-6837-8|ISBN 978-0-7126-6837-8]]..
  101. abc (Ingelesez)Browne, E. Janet. (2002). Charles Darwin: vol. 2 The Power of Place. London: Jonathan Cape, pp. 217–226 or. ISBN978-0-7126-6837-8..
  102. ab (Ingelesez)van Wyhe, John. (2008b). Darwin: The Story of the Man and His Theories of Evolution. London: Andre Deutsch Ltd, pp. 50-55 or. ISBN978-0-233-00251-4..
  103. (Ingelesez) "The correspondence of Charles Darwin, volume 14: 1866". Cambridge University Press.
  104. (Ingelesez)Smith, Charles H.. (1999). "Alfred Russel Wallace on Spiritualism, Man, and Evolution: An Analytical Essay"..
  105. (Ingelesez)Freeman, R. B.. (1977). The Works of Charles Darwin: An Annotated Bibliographical Handlist. Folkestone: Wm Dawson & Sons Ltd, p. 122 or. ISBN978-0-208-01658-4..
  106. ab (Ingelesez)Darwin, Charles. (1871). The Descent of Man, and Selection in Relation to Sex (1st ed.). London: John Murray, p. 405 or. ISBN978-0-8014-2085-6..
  107. (Ingelesez)Darwin, Charles. (1887). The life and letters of Charles Darwin, including an autobiographical chapter.. Darwin, Francis (ed.) London: John Murray, p. 133 or. ISBN978-0-404-08417-2..
  108. (Ingelesez)Colp, Ralph. (2008). "The Final Illnes". Darwin's Illness, pp. 116–120 or. ISBN [[Special:BookSources/doi:10.5744/florida/9780813032313.003.0014.ISBN 978-0-8130-3231-3.|doi:10.5744/florida/9780813032313.003.0014.ISBN 978-0-8130-3231-3.]]..
  109. (Ingelesez)Clayton, Julie. (2010). "Chagas disease 101". Nature. 465 (n7301_supp): S4–S5. Bibcode:2010Natur.465S...3C ISBNdoi:10.1038/nature09220. ISSN 0028-0836. PMID 20571553..
  110. (Ingelesez) "The Case of Charles Darwin". dna.kdna.ucla.edu.
  111. (Ingelesez)Darwin, Emma. (1882.). "[Reminiscences of Charles Darwin's last years.]. CUL-DAR210.9".
  112. (Ingelesez)Bowler, Peter J.. (2003). Evolution: The History of an Idea (3rd ed.). University of California Press, pp. 222-225 or. ISBN978-0-520-23693-6..
  113. (Ingelesez) The Genetical Theory of Natural Selection An introduction to the book by A. W. F. Edwards. [https://web.archive.org/web/20150924041631/http://www.genetics.org/content/154/4/1419. Wayback Machine.
  114. (Ingelesez)FitzRoy, Robert. (1839). Voyages of the Adventure and Beagle, Volume II. London: Henry Colburn, pp. 216–218 or..
  115. ab (Ingelesez)Leff, David. (2000). "AboutDarwin.com" (2000–2008 ed.)..
  116. (Ingelesez) "Territory origins". Northern Territory Department of Planning and Infrastructure, Australia..
  117. (Ingelesez) "Charles Darwin 200 years – Things you didn't know about Charles Darwin"..
  118. (Ingelesez)Sulloway, Frank J.. (1982). "Darwin and His Finches: The Evolution of a Legend" (PDF). Journal of the History of Biology. 15 (1), pp. 1-53 or. ISBNCiteSeerX 10.1.1.458.3975. oi:10.1007/BF00132004..
  119. (Ingelesez)Shapin, Steven. (2010). "The Darwin Show". London Review of Books, pp. 3–9 or..
  120. (Ingelesez)O'Connor, Robertson, John J., Edmund F.. "Charles Darwin". MacTutor History of Mathematics archive, University of St Andrews.
  121. (Ingelesez) "List of Fellows of the Royal Society, 1660–2006, A–J". Archived from the original (PDF)..
  122. (Ingelesez)Berra, Tim. (2013). M. Darwin and His Children: His Other Legacy,101, 129, 168. George became a knight commander of the Order of the Bath in 1905. Francis was knighted in 1912. Horace became a knight commander of the KBE in 1918.. Oxford UP.
  123. (Ingelesez)Edwards, A. W. F.. (2004). Darwin, Leonard (1850–1943). Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press.
  124. ab (Ingelesez)von Sydow, Momme. (2005). "Darwin – A Christian Undermining Christianity? On Self-Undermining Dynamics of Ideas Between Belief and Science" (PDF). In Knight, David M.; Eddy, Matthew D. (eds.). Science and Beliefs: From Natural Philosophy to Natural Science, 1700–1900. Burlington: Ashgate, pp. 8–14 or. ISBN978-0-7546-3996-1..
  125. (Ingelesez) Darwin Online: Coccatoos & Crows: An introduction to the Sydney Notebook"..
  126. (Ingelesez)Darwin. (1958)., pp. 85–96 or..
  127. (Ingelesez)Miles, Sara Joan. (2001). "Charles Darwin and Asa Gray Discuss Teleology and Design". Perspectives on Science and Christian Faith, 53, pp. 196–201 or..
  128. (Ingelesez)Moore, James. (2006). "Evolution and Wonder – Understanding Charles Darwin". Speaking of Faith (Radio Program). American Public.
  129. (Ingelesez) "Darwin Correspondence Project – Darwin and the church: historical essay"..
  130. (Ingelesez) Letter 12041 – Darwin, C. R. to Fordyce, John. Wayback Machine.
  131. (Ingelesez) Darwin's Complex loss of Faith. Wayback Machine, The Guardian.
  132. (Ingelesez) Darwin Correspondence Project – Belief: historical essay"..
  133. (Ingelesez)Yates, Simon. (2003). "The Lady Hope Story: A Widespread Falsehood". TalkOrigins Archive.
  134. (Ingelesez)Wilkins, John S.. (2008). "Darwin". In Tucker, Aviezer (ed.). A Companion to the Philosophy of History and Historiography. Blackwell Companions to Philosophy. Chichester: Wiley-Blackwell, pp. 405–415 or. ISBN [[Special:BookSources/ISBN 978-1-4051-4908-2|ISBN 978-1-4051-4908-2]]..
  135. (Gaztelaniaz)Rozzi, Ricardo. (2018). "Transformaciones del pensamiento de Darwin en cabo de hornos: Un legado para la ciencia y la etica ambiental" [Transformations of Darwin’s thought in cape horn: A legacy for science and environmental ethics]. Magallania, pp. 267–277 or. ISBNdoi:10.4067/S0718-22442018000100267..
  136. ab (Ingelesez)Barta, Tony. (2005). "Mr Darwin's shooters: on natural selection and the naturalizing of genocide". Patterns of Prejudice. 39 (2), pp. 116–137 or. ISBNdoi:10.1080/00313220500106170..
  137. (Ingelesez)Vandermassen, Griet. (2004). "Sexual Selection: A Tale of Male Bias and Feminist Denial". European Journal of Women's Studies. 11 (9), pp. 11–13 or. ISBNdoi:10.1177/1350506804039812..
  138. (Ingelesez)Darwin. (1871). "Correspondence between Francis Galton and Charles Darwin"., pp. 167–173, 402–403 or..
  139. (Ingelesez)Moore, James. (2006). "Evolution and Wonder – Understanding Charles Darwin". Speaking of Faith (Radio Program). American Public Media.
  140. (Ingelesez)Sweet, William. (2004). "Herbert Spencer". Internet Encyclopedia of Philosophy.
  141. (Ingelesez)Paul, Diane B.. (2003). "Darwin, social Darwinism and eugenics". In Hodge, Jonathan; Radick, Gregory (eds.). The Cambridge Companion to Darwin. Cambridge University Press, pp. 214–239 or. ISBN978-0-521-77730-8..
  142. (Ingelesez)Bannister, Robert C.. (1989). Social Darwinism: Science and Myth in Anglo-American Social Thought. Philadelphia: Temple University Press ISBN978-0-87722-566-9..
  143. (Ingelesez)Paul, Diane B.. (2003). "Darwin, social Darwinism and eugenics". In Hodge, Jonathan; Radick, Gregory (eds.). The Cambridge Companion to Darwin. Cambridge University Press, pp. 214–239 or. ISBN978-0-521-77730-8..
  144. (Ingelesez)Wilkins, John S.. (1997). "Evolution and Philosophy: Does evolution make might right?". TalkOrigins Archive.
  145. (Ingelesez)Brummitt, Powell, R. K., C. E.. (1992). Authors of Plant Names. Royal Botanic Gardens, Kew ISBN978-1-84246-085-6..
  146. (Ingelesez)Balfour, J. H.. (1882). "Obituary Notice of Charles Robert Darwin" .. Transactions & Proceedings of the Botanical Society of Edinburgh (14), pp. 284–298 or..

Ikus, gainera

Bibliografia

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Charles_Darwin&oldid=10459553"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp