Charles Pierre Baudelaire (Paris,1821ekoapirilaren 9a -Paris,1867koabuztuaren 31)frantziarpoeta, kritikari eta itzultzailea izan zen.Poeta madarikatua (Le poète maudit) deitu zitzaion, bizitza bohemioa eta gehiegikeriaz beterikoa izan zuelako eta munduarekiko ikuspegi negatiboa izan zuelako.Barbey d'Aurevilly kazetari frantsesak erran zuenez, Baudelaire"garai dekadente batekoDante" izan zen[1].
Parisen jaio zen1821eko apirilaren 9an. Aita, Joseph François Baudelaire, apaizgai ohia, marrazketako irakaslea, margolaria eta funtzionarioa izan zen. Hark irakatsi zizkion lehen nozioak. Charles jaio zenean, aitak 60 urte zituen eta seme bat, Claude Alphonse, bere lehen ezkontzakoa. Ama Caroline Archimbaut-Dufays zen, semea jaio zenean 30 urte ere ez zuena.Londresera ihes egindako emigratzaile frantsesen alaba zen, eta semeariingelesa irakatsi zion.
Familiako zerbitzariak hezi zuen, eta hari buruzko informazio gutxi izan arren, badakigu Mariette zuela izena eta familian pisu handikoa zela. IdazleakLes fleurs du mal bildumako poema batean gogorarazi zuen.
1827an, sei urte zituela, aita hil zitzaion, ondare txikia utzirik. Ama etxez aldatu eta, ondoko urtean, Jacques Aupick teniente koronelarekin ezkondu zen[2]. Ezkontza hura trauma handia izan zen Baudelairerentzat eta eragin handia izan zuen haren bizitzan, ez baitzuen aitaordea atsegin eta harekiko harremana oso txarra izan zen.1832anLyonera joan zen bizitzera familiarekin batera, baina aitaordeak hiriko errege barnetegian ikasle sartu zuen. Handik lau urtera, Aupick Parisa itzuli zen familiarekin, eta BaudelaireLouis-le-Grand eskolan sartu[3].
Gerora, bizitza desorekatua izan zuen: familiarekiko arazoak handituz joan ziren, drogazaletasuna eta bizi zuen giro bohemioa zirela eta.Putetxeetan ohikoa zen, eta Auzo Latinoko Sarahprostitutarekin —La Louchette ("Begiokerra") deitzen zion— harremanak izan zituen.
Baudelairen jarrerak familia izutu zuen. Aupick kezkaturik zegoen semeordearen bizimoduaz, eta ahalegin guztiak egin zituenIndiara joan zedin hilabete batzuetarako. Beraz,1841ean familiakBordelera bidali zuen, eta han Hegoaldeko itsasoetara zihoanpakebote batean ontziratu zen. Bidaia 18 hilabetekoa izan behar zen,Kalkutaraino, baina BaudelaireMaurizio uhartera heldu eta handik Parisa itzuli zen. Bertan aurreko ohiturekin segitu zuen.
1842an, adinez nagusi ordurako, aitaren oinordekotza jaso, eta bere kabuz bizitzera joan zenSaint-Louis uhartera. Garai horretan Jeanne Duval antzezlearekin harremanak izan zituen (horrek poesiarik handienetakoak inspiratu zizkion),haxix erretzaileen klub batera joaten zen, alkoholaren eta drogaren kontsumoari buruzko interes teorikoa eta praktikoa sortu zitzaion, eta diru arazoak izan zituen. Ama erabat kezkaturik zegoen haren harreman eta joan-etorriez, eta hainbat ahaleginen ondoren, Ancelle notarioa Baudelaireren tutore izendatzea lortu zuen.
Egoera berri horren ondorioz, bolada batez familiarekin adiskidetu zen, baina1845ean berriz ere eten zituen harremanak.1845ean arte-kritikako aurreneko lana,Salon de 1845, argitaratu zuen. Ondoko urtekoSalon de 1846 laneanEugène Delacroix margolariarekiko mirespena agertu zuen[2].1848ko otsailean eta ekaineanmatxinatuekin bat egin zuen.1847an Marie Daubrun antzezlearekin harremanak izan zituen, eta haren ondoren, Madame Sabatierekin.
1857an,Les fleurs du mal ("Gaitzaren loreak") poema bilduma aurkeztu zuen. Ehun poemaz osatutako bilduma zen, bost zatitan banatua (1861eko edizioan 35 poema erantsi zizkioten, eta zati bat gehitu zitzaion). Idazlan hura bahitu egin zuten argitaratu eta egun gutxira, eta egilea eta argitaldaria auzitara eraman zituzten, liburu lizuna argitaratu izanaren salaketapean.
1864an, Paris utzi etaBruselara joatea erabaki zuen, erabat etsita baitzegoen: ez zuen Frantses Akademian sartzea lortu, haren argitaldariak erreka jo zuen, eta ez zuen herritarren onespenik lortu. Berehala konturatu zen, ordea, Belgika Frantzia burgesarenkarikatura hutsa zela. Arteari buruzko hitzaldiak ematen ibili zen, baina porrota izan ziren. Zorte txar guztiagatik,Pauvre Belgique ("Belgika gaixoa") panfletoa idatzi zuen, herrialde horri kritika eginez.
Pairatzen zuensifili gaixotasunak1865ean paralisia sortu zion, eta1866ko martxoan krisi gogorra izan zuen Saint-Loup de Namur elizan (Namur). Handik urtebetera, amaren besoetan hil zen.Montparnasseko hilerrian lurperatu zuten.
Gaitzaren loreak bildumaren lehen argitaraldia, egilearen oharrekin.
1845. urtean argitaratu zen Baudelaireren izenpeko lehenengo lana,L'artiste aldizkarian:À une dame créole ("Dama kreole bati"). Ordurako,Gaitzaren loreak osatzen zuten poema gehienak idatzita omen zituen Baudelairek, hala diote behintzat kritikariek. 1845ean bertan Pintura Aretoari buruzko artikulu bat idatzi zuen; hura izan zen Baudelairek estetikaren kritikari buruz idatzi zuen lehenengo saiakera.1846an gai berari buruzko beste artikulu batean,Horace Verneten pinturaren kontra etaEugène Delacroixenaren alde egin zuen.
Hurrengo urtean, aldizkari bateanLa Fanfarlo prosa liriko-autobiografikoa argitaratu zen.1851nDu vin et du haschisch ("Ardoaz eta haxixaz": euskarazko itzulpenean, "Haxixaren poema") saiakera argitaratu zuen: lan horiLes paradis artificiels ("Paradisu artifizialak") liburukiaren barruan sartu zen.1852anRevue de Paris aldizkarianE. A. Poeren bizitzari eta obrari buruzko ikerketa luze bat argitaratu zuen.
1855ean, berriz,Revue de deux mondes aldizkarian 18 poema argitaratu ziren,Gaitzaren loreak izenburupean. Hura izan zen izenburua entzuten zen lehen aldia.1856an PoerenIpuin harrigarriak itzuli zituen, eta1858an Genèse d'un poème ("Poema baten sorrera") izenburuarekin PoerenThe Philosophy of Composition lanaren itzulpena argitaratu zuenRevue française aldizkarian. Itzulpen hori izan zen, hain zuzen,poesia hutsaren lehen adierazpen teorikoa. Adierazpen horri atxiki zitzaizkion, ondoren,Stéphane Mallarmé eta haren eskolakoak.
1861ean argitaratu zenGaitzaren loreak lanaren bigarren argitalpena. Garai hartakoak dira, bestalde, Baudelairek amari idatzi zizkion eskutitz samur eta etsipenez beteak. BaudelaireBruselan izan zen bitartean argitaratu ziren, aleka,Le spleen de Paris ("Parisko spleena") prosazko poemak etaLes épaves ("Babesgabeak") poemak.
Baudelaire hil zenean, haren lan asko argitaratu gabe zeuden, eta beste asko aldizkarietan atalka argitaratu ziren. Lanen argitalpen osoa1868-1869 urteetan agertu zen, lau liburukitan. Garai hartan argitaratu ziren, bestalde,Curiosités esthétiques ("Bitxikeria estetikoak").Journaux intimes ("Eguneroko intimoak"), aldiz, ez zen1909 arte ezagutu.