Celtic FC talde eskoziarrik ezagunenetakoa da eta hiri berdinekoRangers F.C. taldearekin mundu guztian ezaguna denOld Firm edotaGlasgowko Derbia jokatzen du. Bi taldeetako zaletu askoren arteko ezinikusia dago, Celtic taldea Glasgowko eskoziar katolikoen eta batez ere Eskozian bizi direnirlandar etorkin eta ondorengoen ugarien ordezkaria baita, horregatikIpar Irlanda etaIrlandako Errepublikan ere zaletu asko dauzka; aldiz Rangers eskoziar protestanteen ordezkaria dam, bai etaIpar Irlandakoloialista askoren talde gogokoa ere.
1892 lehen Eskoziako kopa irabazi zuen eta hurrengo urtean lehen Liga. Gaur egun Celtic-ek eta Rangers-ek irabazi dituzte Eskoziako titulu gehienak. 1967anEuropako Kopa irabazi zuenInter 2 eta 1 garaitu ostean, taldeko jokalari guztiak gainera Glasgowkoak ziren. Titulu hau lortu duen talde eskoziar bakarra da. 1970ean berriz heldu zen finalera baina oraingoanFeyenoordenen aurka 2-1 galdu zuen. Final honetan jokatu zuten hiru urte arinago txapeldun izandako jokalari askok jokatu zuten.
2003anUEFA Kopako finalera heldu zen baina galdu egin zuenPortoren aurka 3-2ko emaitzaz.
Azken denboraldietan nagusitasun osoa erakutsi du Eskoziako ligan, 2012tik aurrera jokatu diren guztiak irabazi baititu, nagusiatsun handiz gainera. 2015ean 17 punturen aldeaz eta 2016an 15 punturen aldeaz.
Celticen jarraitzaile sutsu eta fidelak oso ezagunak dira.