CeeGaliziakoA Coruñako probintziakoFisterrako eskualdean kokatzen den udalerria da.A Coruña hiriburutik 95 kilometrotako distantziara dago, hain zuzen ere A CoruñatikFisterrara doan C-552 errepidea eta CeetikTui udalerrira doan C-550 errepidea litzen diren lekuan bertan. 2007ko erroldaren arabera udalerriak 7.555 biztanle zituen.
Cee udalerrian hasten den C-550 errepide honek galiziar mendebaldeko kostalde osoa zeharkatzen du, azkenikA Guarda etaTui udalerrietan amaitzen delarik. Bai C-550 nahiz C-552 errepideak udalerri honetako komunikabide nagusiak dira.
Hainbat herribide txikiek inguruko parrokia eta lekuak lotzen dituzte, hauetako batzuk ibilbide landa ikuspegi ederrak igarotzen dituztelarik, esate baterako jadaDumbría udalerriko lurretan barneratzen den Brens parrokiatik Buxantes parrokiara doana, baita Cabaleriza eta Lagoa parrokietatikLiresko itsasadarrera doana ere.