Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Castejón

Koordenatuak:42°10′04″N1°41′26″W / 42.167777777778°N 1.6905555555556°W /42.167777777778; -1.6905555555556
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Nafarroako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Castejón (argipena)».
Castejón
 Nafarroa Garaia,Euskal Herria
Castejóngo bandera
Bandera

Castejóngo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Tutera
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Castejón
AlkateaDavid Álvarez Yanguas
(NEB)
Posta kodea31xxx
INE kodea31070
Herritarracastejondar
Geografia
Koordenatuak42°10′04″N1°41′26″W / 42.167777777778°N 1.6905555555556°W /42.167777777778; -1.6905555555556
Azalera18,07 km²
Garaiera278 metro
Distantzia78 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria4.473 (2024:  38)
alt_left 2.073 (%46,3)(2019) (%46,7) 2.090 alt_right
Dentsitatea222,43 bizt/km²
Zahartzea[1]% 45
Ugalkortasuna[1]‰ 55,62
Ekonomia
Jarduera[1]% 75,24(2011)
Desberdintasuna[1]% 0(2011)
Langabezia[1]% 17,51(2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 0.6 + % 4.8 hartzaile(2021)
Kaleko erabilera[3]
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.castejon.com

Castejón[4]Nafarroa Garaiko hegoaldekoudalerri bat da,Tuterako merindadekoa.Iruñea hiriburutik 78 kilometro hegoaldera dago, etaitsas mailatik 278 metro gorago.Ebro ibaiak zeharkatzen du udalerria. 2024. urtean 4.473 biztanle zituen.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ebro ibaiak etaLodosako ubideak zeharkaturik, herria ibaiaren gorabeheren menpe egon da historian zehar. Horrez gain, gurutzabide garrantzitsua da, Nafarroako gainerako lurretatik,Bizkaitik etaGipuzkoatik datozen pertsonen igarobide naturala izanik.

Ingurune naturala eta klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Castejónek klima mediterraneo kontinentala dauka, uda oso idorrak, eta tenperatura aldaketa handiak dira klimaren ezaugarri nagusietako batzuk. Bataz-beste 400-450mm euri jausten da urtean zehar, normalean 50-60 egunetan botatzen du euria. Urtarrileko batez besteko tenperatura 5 °C-etakoa da, uztailekoa 30 °C-etakoa delarik.

Jatorrizko landaredia ia erabat desagertu da mendeetako nekazaritza eta gizakiaren eragina dela eta.

Mugakideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Castejóngo udalerriakValtierrako udalerriarekin egiten du muga iparraldean,Tuterarekin ekialde eta hegoaldean,Corellarekin hegoaldean, etaErrioxakoAlfaroko udalerriarekin mendebaldean.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Castejonek historiaurreko hainbat aztarnategi arkeologiko daude, Cerro de la Brea, Cerro del Soto, El Castillo eta el Montecillo izenekoak. Horrez gain, udalerriaren mugetan eginiko indusketetan,erromatarren garaiko brontze eta keramikazmo txanpon eta objektu ugari aurkitu dituzte. Castejonen historiako lehen aipamena,1229. urtekoa da. JadaXII. mendean bazen gaztelu batEbro ibaiaren eskuinaldeko herri hontan. Leku estrategikoa izan da bere historia osoan,Iruñea etaMadril arteko errege-bidean eta ibaiaren ondoan egoteagatik, defentsarako tokia izanik. Antzina, ibaia zeharkatzeko txalupa bat zegoen.

Sortu zenetik, herria nobleziaren jabetza izan zen,XV. mendean esaterako Beaumontarren familiarena.1672anTuterak Castejonen lurretan zegoen La Barca izeneko gunea saldu zionArguedasko herriari.1802an Castejonek ez zeukan laborantza lurrik, lur guztiak larre lurrak zeuden.1850. urtean Castejonek biztanle bakarra zeukan, herrian bizi zen artzain bat.XIX. mendearen erdialdeko erreforma administratiboarekin batera CastejónValtierrako udaleko kontzeju bihurtu zen, eta ondorenCorellakoa.

XX. mendearen hasieranIrunerako etaBilborako burdinbideak eraikitzearekin batera, Castejón aukeratu zuten bi trenbideak bat egiteko herritzat.1927kourriaren 4an udalerri bihurtu zen,Corellatik banatzean.

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Castejóngo zentral termikoak.

Nekazaritza izan da hainbat mendez Castejóngo ekonomia jarduera nagusia, baina, Udalak emandako datuen arabera,[5] gaur egun 12 lagun baizik ez dira bizi osorik nekazaritzatik. Eraikuntzak, aldiz, 256 laguni ematen die lan (enpresa nagusiak: PRECOM, S.A. eta Mateo Mesa, S.L.); zerbitzuek, 224 laguni (enpresa nagusiak:RENFE etaADIF); industriak, 216ri (enpresa nagusiak: EKINSA eta Sociedad Cooperativa Riberal de Navarra); eta energiak, 110i (enpresa nagusiak:Hidrocantábrico etaIberdrola).

Dena dela, nekazaritza da udalerrian lur gehien hartuak dituen jarduera, alde handiz gainera.

Nekazaritza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Castejóngo nekazaritza lur ureztagarrien ustiapen intentsiboan oinarritzen da. Lur ureztagarriak nekazaritzarako erabilitako lurren %76 inguru dira, eta batez ere zereal eta bazkagaiak landatzeko erabiltzen dira. Sekain-lurrak zerealak landatzeko erabiltzen dira, garia eta garagarra besteak beste. Mahastiak, lur ureztagarri zein sekainetan lantzen da, nahiz eta beti ez den horrela izan, historikoki sekain-lurrak nagusi izan direlarik.

Olibondoa ez da sekula garrantzizko landaketa izan Castejónen. Arbendolondoek 20 hektarea hartzen zituzten1983. urtean eta 7.000 zuhaitz inguru zeuden udalerri osoan zehar sakabanaturik. Abeltzaintzak garrantzia gutxi dauka, beti izan da bigarren mailako iharduera herritarrengan.1950eko hamarkadatik aurrera, animalien indarra albo batera utzi eta makineria sartzean, abelburuen kopurua are gehiago gutxitu zen.

Hirigintza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Herriak gaur duen hirigintza eta kaleen antolamendua modernoa da, eta eraikuntza gehienak azken hamarkadetan altxatu dira. Dena den, eraikuntza berrien artean1675ean egindako Quiros bizkondeen jauregia nabarmentzen da.

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1930. urtea baino lehenagoko daturik ez dago, CastejónCorellaren mendeko herria baitzen.

1930eko hamarkadatik aurrera hazkunde nabarmena izan zuen herriak 40 urtez, 1970eko krisialdi ekonomikoa iritsi zen arte. Une horretan gainbehera hasi zen, eta 20 urtez populazioaren % 20a galdu zuen.

XXI. mendearen lehen hamarkadan, suspertze ekonomikoarekin batera, populazio hazkunde handia gertatu zen immigrazioaren ondorioz, eta 4.000 biztanleen langa gainditu zuen Castejónek.

Castejóngo biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 889 etorkin bizi dira herrian, biztanleriaren % 22,43a (Nafarroako Foru Erkidegoko batez bestekoaren bikoitza baino gehiago).

Politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1999tik2007ra Castejóngo alkateaPSN alderdiko Francisco Javier Sanz Carramiñana izan zen. 2007an Udaleko hamaika zinegotzietatik sei lortu zituenNafarroako Alderdi Sozialistak eta hortaz gehiengo absolutua.UPNk (4) etaNEBek (1) ere ordezkaritza lortu zuten;Kastejondarren Herri Batza Sozialistak (KHBS, ezkertiarrak[6]), ordea, ez. Baliogabeko botoak 24 izan ziren (emandako guztien %1,12a) eta zurizko 46 boto izan ziren (botoen %2,16a). Abstentzioa %24,20koa izan zen.

2011nPSNk boto asko eta gehiengo osoa galdu zituen, zerrendarik bozkatuena izateari eutsi bazion ere; 4 zinegotzi eta alkatetza (Ana Yolanda Manrique Albo) lortu zituen.UPNk beste lau erdietsi zituen; baiNEBek (bi zinegotzi) baiKastejondarren Herri Batza Sozialistak (zinegotzi bat, NEBeko parlamentarioa izandakoPablo Lorente) botoetan igo eta udalbatzan ordezkaritza izatea lortu zuten, ez ordeaPPk.

Castejóngo udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22a

ZinegotziakBoto kopurua
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE))
4 / 11
681 (% 33,40)
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
4 / 11
588 (% 28,84)
Nafarroako Ezker Batua (NEB)
2 / 11
382 (% 18,73)
Kastejondarren Herri Batza Sozialistak (KHBS)
1 / 11
205 (% 10,05)
Datuen iturria:2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean
Alderdi politikoa20112007
BotoakZinegotziakBotoakZinegotziak
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN)%33,404%47,976
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)%28,844%29,884
Nafarroako Ezker Batua (NEB)%18,732%13,151
Kastejondarren Herri Batza Sozialistak (KHBS)%10,051%6,830

Alkateen zerrenda

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
2011Ana Yolanda Manrique Albo (PSN)
2007Francisco Javier Sanz Carramiñana (PSN)
2003Francisco Javier Sanz Carramiñana (PSN)
1999Francisco Javier Sanz Carramiñana (PSN)
1995Francisco Javier Sanz Carramiñana (PSN)
1991Juan José Paredes (PSN)

Udaletxea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Udaletxea.

UdaletxeaXX. mendean eraiki zen, inongo estilo arkitektonikorik jarraitu gabe. Inguruko eraikinen estilo bera dauka.XX. mendean erabat berritu zen eraikina, bai kanpoaldean zein barrualdean.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza, 1

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sarasate Kultugunea.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Castejóngo jaiakekainaren 27tikuztailaren 2ra arte antolatzen dira, Ama Birjinaren omenez. Horrez gain, Frantzisko Xabierren omenezko jaiak (neguko jaiak) ere antolatzen dira,abenduko lehen astean.

Urtarrilaren 6an,Zangozan bezala,Errege Magoen erlijiozko antzerkia ospatzen da.

Udaberrian,martxoan edoapirilean (Aste Santuaren ospatze dataren arabera, "Gazteriaren Jaiak" antolatzen dira,Erriberako hainbat udalerritan bezala.

Aldizkariak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Castejóngo udalak "Cuatro Caminos" izeneko udal aldizkaria kaleratzen du hiru hilabetero. Bertan, herriko albisteak eta udalak burututako egitasmoak zehazten dira.

Taldeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Castejón de la Barca:2000. urtean sorturiko antzerki taldea da, sortu zenetik honako lanak antzeztu dituzte taldeko kideek: "Cómeme el coco, negro", "Contigo llegó la primavera", "La piedra en la sopa", "Las tres hijas del Rey", "La Corbata", "Estando contigo me siento feliz", "Aquellos días de radio" (CastejónCorellatik banatu zela eta 75. urteurrena ospatzeko antzeztua), "Las ondas de tu vida", "Monolocos.com", "La Venganza de Don Mendo", "That's Entertainment" eta "Cabaret (Berlinera ongietorria)".
  • Tirik Titá: Castejóngo musika eskolako ikasle batzuk2007an sorturiko perkusio musika taldea da

Euskara

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutakoEuskararen Foru Legearen arabera, Castejón eremu ez-euskalduneko udalerria da. Hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarragaztelania da.2001eko erroldan, herritarren % 0,69k zekieneuskaraz hitz egiten.

Castejongo museoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Castejongo museoa»

Ondasun nabarmenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Frantzisko Xabierkoaren eliza.

Frantzisko Xabierkoaren eliza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erdi Arokoko itxura irudikatzen saiatzen den eliza modernoa da.1944. urtean eraiki zen arren, barruan Ollogoiendik ekarritako erretaula txiki manierista bat dago,1776ko zilarrezko kopoi batekin batera. Zilarrezko objektuak,Mexikotik ekarritako eskuziriak dauzka, ustez Diego Gonzalez de la Cueva, egilemexikarrak egindakoak.

Castejongo gaztelua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Castejongo herrixka eraikitzearekin batera,Nafarroako Erresumaren mugak defendatzeko gaztelua eraiki zutenXI. mendean.XV. mendetik aurrerako utzikeriak, gaztelua kaltetzen joan ziren, erabat eraitsi behar izan zen arte.

Antso Nagusia zubia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ebro ibaia zeharkatzen duenAP-15 autobideko zubia da. Carlos CasadoJavier Armisen eta Leonardo Troyano ingeniariek diseinatu zuen1978an. Zubiak, tirantedun hutsal bakarra dauka. Zubiko hutsalak 59,8 metroko altuera dauka.[7]

Bestelakoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Irin fabrika zaharra, eraikin industriala, gaur egun upelategi baten egoitza da.
  • Quirosko bizkondeen jauregia,1675an eraiki zenCorellako Francisco Monje, maisuaren gidaritzapean.

Castejondar ezagunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abcde Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia..
  5. (Gaztelaniaz)«Industria», Castejóngo Udalaren webgunean.
  6. Kastejondarren Herri Batza Sozialistaren webgunea.
  7. Zubiei buruzko webgunea.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
Autoritate kontrola


Tuteraldeko udalerri aurkibidea

AblitasArguedasBardeakBarillasBuñuelCabanillasCascanteCastejónCintruénigoCorellaCortesFitero
FontellasFustiñanaMonteagudoMurchanteRibaforadaTuteraTulebrasValtierra

AbaigarAbartzuzaAbaurregainaAbaurrepeaAberinAblitasAdiosAgoitzAguilar KodesAiegiAlesbesAllinAlloAltsasuAmeskoabarrenaAndosillaAntsoainAntzinAnueAñorbeAraitzArakilAranaratxeArangurenAranoArantzaArasArbizuArellanoAresoArguedasAriaAribeArmañantzasArroitzArruazuArtaxoaArtazuArtzibarAtarrabiaAtetzAuritzAzagraAzkoienAzuelo • BakaikuBarañainBarasoainBarbarinBargotaBarillasBasaburuaBaztanBeireBeraBeraskoainBerbintzanaBeriainBerriobeitiBerriozarBertizaranaBeteluBidankozeBidaurretaBiurrun-OlkotzBuñuelBurgiBurlata • CabanillasCadreitaCabredoCaparrosoCárcarCascanteCastejónCorellaCortesCintruénigo • DeierriDeikazteluDesoioDonamariaDoneztebe • EguesibarEl BustoElgorriagaElizagorriaEloElortzibarEneritzEratsunErgoienaErriberriErroibarErromantzatuaErronkariEsaEslabaEspartzaEsprontzedaEsteribarEtaiuEtxalarEtxarriEtxarri AranatzEtxauriEulateEzkabarteEzkarozeEzkurraEzporogi • FaltzesFiteroFontellasFunesFustiñana • GalarGalipentzuGalozeGaraioaGardeGaresGarinoainGarraldaGazteluberriGenevillaGesalatzGirgillaoGoizuetaGoñerriGorza • Hiriberri • IbargoitiIgantziIguzkitzaImotzIrañetaIrunberriIruñeaIrurtzunIturenIturmendiItzaItzagaondoaItzaltzuIzaba • JaitzJaurrieta • Kaseda • LabaienLakuntzaLanaLantzLapoblaciónLarragaLarragoaLarraunLeatxeLedeaLegardaLegariaLeitzaLekunberriLeotzLergaLerinLesakaLezaunLizarraLizoainibar-ArriasgoitiLodosaLongidaLos ArcosLukinLuzaide • MañeruMarañónMartzillaMélidaMendabiaMendazaMendigorriaMetautenMilagroMirafuentesMiranda ArgaMonteagudoMorentinMuesMurchanteMurietaMurillo el CuendeMurillo el FrutoMuruzabal • NabaskozeNazar • OdietaObanosOibarOizOkoOlaibarOlatzagutiaOlexoaOllaranOloritzOltza zendeaOrbaizetaOrbaraOrisoainOrkoienOrontzeOrotz-BeteluOrreagaOteitzaOtsagabia • Petilla AragoiPiedramilleraPitillasPuiu • Ribaforada • SaldiasSan AdriánSan Martin UnxSantakaraSantsolSartagudaSartzeSesmaSorladaSunbilla • TafallaTebas-Muru ArtederretaTirapuTorralba del RíoTorres del RíoTulebrasTuteraTxulapain • UharteUharte ArakilUkarUltzamaUntzitibarUntzueUrdazubiUrdiainUrraulbeitiUrraulgoitiUrrotzUrrozUrzainkiUtergaUxueUztarroze • ValtierraVianaVillamayor de MonjardínVillatuerta • Xabier • ZabaltzaZangozaZareZarrakazteluZiordiaZiraukiZiritzaZizurZizur NagusiaZubietaZugarramurdiZuñiga
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Castejón&oldid=9634538"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp