Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Capri

Koordenatuak:40°33′00″N14°14′00″E / 40.55°N 14.233333333333°E /40.55; 14.233333333333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Capri
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMonte Solaro(en)Itzuli
Garaiera589 m
Motauharte
Luzera6,3 km
Zabalera2,7 km
Azalera10,4 km²
Geografia
Map
Koordenatuak40°33′00″N14°14′00″E / 40.55°N 14.233333333333°E /40.55; 14.233333333333
Honen parte daCampaniar uhartedia
KokapenaNapoliko golkoa
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Campania
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Naples
Ur-gorputzaTirreniar itsasoa

Capri[1]Italiako uharte bat da,Tirreniar itsasoan dagoena,Napolesko golkoaren hegoaldean,Sorrento penintsularen aurreko aldean. Administratiboki,Napoliko probintziakoa da Capri uhartea,Campania eskualdekoa. Erromatarren garaitik izan da turismo-gune, edertasun naturalak emandako ospearengatik.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Azaleraz 10,36 km² da, eta gutxi gorabehera 17 km-ko perimetroa dauka Capri uharteak. Uharteko mendirik altuenaSolaro da, 589 metro alturakoa; beste mendi eta mendixka batzuk: Cappello (515 m), San Michele (262 m), Tiberio (334 m) eta Tuoro (265 m).

Uhartean udalerri bi daude,Capri hiriburua etaAnacapri. Capri hiriburuan bi portu daude bata bestearen ondoan: Marina Piccola (portu txikia) eta Marina Handia, azken hori da uharteko porturik nagusiena.

Turismorako erakargarriak dira, besteak beste, portu txikia, Tragarako Belvederea, Faraglioniak (itsasotik ikusten diren kareharrizko mendiguneak), Anacapri, Grotta Azzurra ('Haitzulo Urdina'), eta batez ere erromatarren villen aztarnak.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Jakina da erromatarrak bizi izan zirela hirian, baina gizakiaren aztarnekNeolitora etaBrontze Arora arte garamatzate, aurkitu dituzten fosilek eta armek erakusten dutenez. Grekoak ere bizi izan ziren ujartean K.a. VII. mende inguruan.

Hainbat herrialde eta agintariren menpe egon ostean, 1806. urteko urtarrilean frantsesek hartu zuten uhartea, baina britainiarrek maiatzean kanporatu zituzten: portu estrategikoa eraiki nahi izan zuten, baina ez zuten erabat lortu. Urte hartan 3.000 biztanle inguru bizi ziren Capri uhartean.

Frantsesek 1808. urtean berreskuratu zuten irla, eta euren menpe egon zen harik eta 1815. urteanBi Sizilietako Erresumako agintariei, Napolesko borboitarrei, utzi zieten arte.

XIX. mendearen bigarren erdian turismo-gune ospetsu bihurtu zenEuropako artista, idazle eta bestelakoentzat; XX. mendean nazioarteko turismo-gune bihurtu zen.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Capri&oldid=9856553"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp