Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Cannolo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cannolo
gozogintza
Osagaiakorea etaRicotta
Historia
JatorriaItalia

Cannolo (italieraz) edocannolu (sizilieraz), pluraleancannoli,Siziliako gozoki tipikoa da, hodi itxurako ore biribilkatu bat, barruanricotta krema gozoa duena. Oso ezaguna da Sizilian: han, ez dago gozotegirik eskaintzen ez duenik.

Jatorrian,inauterietan prestatzen ziren, baina denborarekin, noizbehinkako izaera galdu eta Italia osoan orokortu da, eta mundu osoan italiar gozogintzaren adibide ezaguna bihurtu da[1].

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Cannoloak maskor itxurako ore frijituko oskol bat du, oro har 15-20 cm luze eta lauzpabost zentimetroko diametrokoa, eta betegarri gozo eta krematsu batez betetzen da, normaleanricotta gazta gozoaz egina. Eskualde eta espezialitatearen arabera, tamaina aldakorra du, hasicannulicchi txikietatik (hatz bat baino handiagoak ez direnak),Piana degli Albanesi herriko handietaraino (ukabilbetekoak).

Prestaketa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Siziliarcannoloakpistatxo birrindu eta gerezi melatuarekin.

Oskola egiteko,ore disko txikiak prestatzen dira (gari irin,ardo,azukre etatxerri-gantzez egina) eta hodi metaliko txikietan bildu egiten dira, eta frijitu, txerri-gantzetan tradizioaren arabera, nahiz eta gaur egun olio merkeagoetan egin.

Ohiko betegarria bahetutako eta gozatutakoardi-esnez egindakoricotta izaten zen, baina egun, gozogile gutxik prestatzen dute horrela: orain,behi-esnezkoricotta erabiltzen da, ardi-esneak baino zapore arinagoa ematen diona. Halaber,pastel-krema edo txokolate krema erabiltzen da. Badira tokiko aldaketak ere, txokolate birrindua edofruta melatuak erantsita. Ondoren,cannoloariazukre hautsa ezartzen zaio.

Cannoloak, edonola ere, jan baino istant bat lehengo bete behar dira; izan ere, denbora igaro ahala,ricottaren hezetasuna oskolak xurgatzen du, eta kurruska galtzen du. Eragozpen hori saihesteko, gozogile batzuek txokolate urtuz igurzten dutecannoloen barnealdea eta, horrela, oskola ez da hezetzen eta luzaroago egoten da kurruskari.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Italieraz)M. Floriti. Cannoli Siciliani..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Cannolo&oldid=9812649"(e)tik eskuratuta
Kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp