Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Camila Bordonaba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Camila Bordonaba

Bizitza
JaiotzaEl Palomar1984koirailaren 4a (41 urte)
Herrialdea Argentina
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria,kantugilea,antzerki aktorea etazinema aktorea
KidetzaErreway
Genero artistikoapop rock
Musika instrumentuabaxu elektrikoa
ahotsa

IMDB: nm0096244Rottentomatoes: celebrity/camila_bordonabaAllmovie: p715914Edit the value on Wikidata

Camila Bordonaba Roldán (El Palomar,Buenos Aires,1984koirailaren 4a) zinemako eta telebistakoaktore eta abeslariargentinarra da.

Chiquititas telesailean Camila Bustillo etaRebelde Way-en Marizza Pía Spirito izateagatik da ezaguna. Azken telesail honetan oinarriturikoErreway musika taldeko kidea izan zen.

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hiru urte baino ez zituela Canta Niño musika programan agertu zen Melina ahizparekin batera.

Arrakasta

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

12 urte zituelaChiquititas telesailean hasi zuen aktore ibilbidea, eta 1996 eta 2001 artean telesailaren antzerkirako bertsioan aritu zen. 2002-2003 denboraldianRebelde Way telesaileko protagonista izan zenBenjamín Rojas,Luisana Lopilato etaFelipe Colomborekin batera. Marizza Pia Spiritoren papera egin zuen, institutuko gazte errebelde bat hain zuzen ere[1]. Nerabeentzako egindako telesaila izan zen eta arrakasta itzela lortu zuten Argentinan eta ondoren atzerrian ere bai. Rebelde Wayko laukoteakErreway pop musika taldea osatu zuen. Erreway hiru diska atera zituen eta filmea ere egin zen,Erreway: 4 caminos izenekoa[2].

2008anAtracción x4 en Dream Beach telesailean hartu zuen parte etaLuisana Lopilatorekin berriz egin zuen lan.

Bestelako proiektuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2009an arrakasta eta fama alde batetara uztea erabaki zuen[3] eta bestelako proiektuei ekin zien. Buenos Airesko San Telmo auzoan "Arcoyrá" kultur zentroa ireki zuen, baina Buenos Aires bizitzerik ez zuela nahi eta lagunen kargu utzi zuen proiektua. "Teodoro" karabanarekin Argentinako luze zabalak ezagutzea erabaki zuen, zelaietan lo egin eta kanpingasean kozinatuz[4]. Beranduago Bahía Blanca hirian "El Peladero" espazioa ireki zuen, arte independenteari dedikaturikoa, eta bertan bizi zen.

Filmografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Filmeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
UrteaFilmeaPertsonaiaZuzendaria
2001Chiquititas, rincón de luzCamila BustilloJosé Luis Massa
2004Erreway: 4 caminosMarizza Pía Spirito (Andrade)Ezequiel Crupnicoff
2012PenumbraVictoriaAdrián García Bogliano

Telebista

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
UrteaTelesailaPertsonaiaOharrak
1987-1992CantaniñosBere buruaPrograma musikala
1996-2001ChiquititasPatricia Basualdo/Camila BustilloElenco principal
2002-2003Rebelde WayMarizza Pía Spirito/AndradeProtagonista
2003Rincón de luzCamila de Erreway
2004FloricientaPaloma/Julieta MónacoAntagonista
2005El Patrón de la VeredaSisí PonteProtagonista
¿Quién es el jefe?Epailea
2006Gladiadores de PompeyaVioleta BarattoProtagonista
2007-2008Son de FierroKarina AndurreguiProtagonista
2008-2009Atracción x4 en Dream BeachMalena LacalleProtagonista

Antzerkia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
UrteaAntzerkiaPertsonaiaOharrak
1996 - 2001ChiquititasPatricia Basualdo/Camila BustilloTelesailaren adaptazioa
2002 - 2003Rebelde WayMarizza Pía Spirito/AndradeTelesailaren adaptazioa
2003 - 2007ErrewayBere buruaKontzertuak
2011Una noche en el castilloEkoizlea

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz)«Marizza Pia Spirito» Wiki Rebeldeway (kontsulta data: 2022-12-21).
  2. (Gaztelaniaz) Erreway: 4 caminos (AKA Rebelde Way: La película) (2004). (kontsulta data: 2022-12-21).
  3. (Gaztelaniaz)de 2022, 6 de Mayo. «La reaparición de Camila Bordonaba en las redes sociales, a 20 años de Rebelde Way» infobae (kontsulta data: 2022-12-21).
  4. «¿Que es de la vida de Camila Bordonaba, la ex rebelde Way?» benjamilaporsiempre.forumfree.it (kontsulta data: 2022-12-21).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Camila_Bordonaba&oldid=9410646"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp