Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Calakmul

Koordenatuak:18°06′18″N89°48′38″W / 18.105°N 89.8106°W /18.105; -89.8106
Wikipedia, Entziklopedia askea
Calakmul
 UNESCOrengizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Mexiko
Mexikoko estatu Campeche
Municipality of MexicoCalakmul (udalerria)
Koordenatuak18°06′18″N89°48′38″W / 18.105°N 89.8106°W /18.105; -89.8106
Map
Historia eta erabilera
UNESCOko Mundu Ondare Gunearen artxiboaren zuzenketa 2014
Arkitektura
Azalera331.397 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii), (iii), (iv), (ix) eta (x)
Erreferentzia1061 eta1061bis
Eskualdea[I]Latinoamerika eta Karibea
Izen-ematea2002 (XXVI.bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Calakmul hirigune prehispanikomaia da,Yucatán penintsulakoCampeche hego-ekialdean.Guatemalako mugatik 30 kilometrora kokatua dago, CalakmulBiosfera Erreserbaren bihotzean. Arkeologia gunearen eremuak 70 km² ditu. HiriaPeten eskualdeko superpotentzia maia zen. Hiriak berak 50.000 biztanle izan zituen eta, garai batzuetan, hiritik 150 kilometrora zeuden lekuetan zuen agintea[1].

Calakmulen 6.750 antzinako egitura daude identifikatuak, zeinetan handiena Piramide Nagusia den. II. egitura 55 metro garai da,piramide maia garaiena. Lau hilobi aurkitu dituzten barruan. 113zutarri aurkitu dira bertan, baina asko egoera txarrean daude, tokikokareharria erabili baitzuten.

Airetik aurkitu zuen Cyrus L. Lundell biologoak,1931ekoabenduaren 29an, eta aurkikuntza Sylvanus G. Morley arkeologoari jakinarazi zion1932ko martxoan,Chichén Itzá hirian. Lundellek eman zion izena hiriari:ca = "bi",lak = "albo" etamul = "muino" (edo"Piramide"), hau da,"Bi Alboko Muinoak", edo zehatzago"Bi Alboko Piramideen Hiria".

2002an,UnescokGizateriaren Ondare izendatu zuen.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Calakmul,Tikal hiri etsaiarekin batera, maien Aro Klasikoko hirigune nagusia zen. Idazkera maia deszifratuz joan ahala, jakin izan da maiekKaanal izena eman ziotena, hau da, Sugearen Erresuma.

Hiri hau Aro Aurreklasikoan dagoeneko existitzen zen.VI. mende hasieran, Calakmul eskualde-indar handia zen dagoeneko. Beste hiri maietan aurkitutako idazkunetan agertzen denez, Calakmuleko erregeak (maia hizkuntzank'uhul ajaw, "jainkotar jauna") mendeko errege bat ezarri zuenLos Alacranes hirian561ean.Naranjo hirian ere mendekoa ezarri zuen. Badirudi Calakmuleko agintariek Tikal inguratzeko politika izan zutela, eta562an garaitu zutela. Urruti zeuden hirien aurka kanpainak ere egin zituzten,Palenque erasotzeraino.

Yuknoom Handia erregearekin (636-686) Calakmulen boterea gailurrera iritsi zen, baina Jasaw Chan K'awiil oinordekoak gerra galdu zuen Tikalen aurka695an. Calakmulen ezagutzen diren azken zutarriak 790, 800 eta 810ekoak dira.

Agintari ezagunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zerrenda ez da osoa, idatzi arkeologikoak sarri eten baitira.

  • Ezezaguna: Yuknoom Ch'een I
  • 520 inguru–546: Tuun K'ab' Hix
  • 561 inguru–572:Zeruko lekukoa
  • 572–579: Lehen Aizkora Jaurtitzailea
  • 579–611 inguru: Suge Kiribildua
  • 619 inguru: Yuknoon Chan
  • 622–630: Tajoom Uk'ab' K'ak'
  • 630–636: Yuknoom Burua
  • 636–686: Yuknoom Che'en II "Yuknoom Handia"
  • 686–695 inguru: Yuknoom Yich'aak K'ak'
  • 695 inguru: Lur Erdibitua
  • 702 inguru–731 inguru: Yuknoom Took' K'awil
  • 736 inguru: Wamaw K'awil
  • 741 inguru: Y agintaria
  • 751 inguru: Z agintaria
  • 771 inguru–789 inguru: B'olon K'awil
  • 849 inguru: Chan Pet
  • 909 inguru: Aj Took'
Ikuspegi panoramikoa Calakmul Akropolitik
Ikuspegi panoramikoa Calakmul Akropolitik

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Sharer and Traxler pp.356)

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


MexikoGizateriaren OndareaMexikonMexiko

Camino Real de Tierra Adentro  • Paquimé, Casas Grandeskoarkeologia gunea  • Kaliforniako golkokouharte eta babesguneak  • Sierra de San Francisco labar pinturak  • El Vizcaíno biosfera erreserba  • Frantziskotar misioak Sierra Gordan  • Zacatecaskohirigune historikoa  • Querétarokomonumentu historikoen gunea  • Guanajuatohiri historikoa eta inguruko meatzeak  • San Miguel hiri gotortuaetaJesús Nazareno de Atotonilco santutegia  • Agave paisaia eta antzinako tekila industriaguneak  • Moreliakohirigune historikoa  • Hospicio Cabañas, Guadalajara  • Monarka tximeletaren biosfera erreserba  • XVI. mende hasierako monasterioak Popocatépetl magalean  • El Tajínhiri prehispanikoa  • Pueblakohirigune historikoa  • Tlacotalpangomonumentu historikoen gunea  • Oaxacakohirigune historikoa etaMonte Albánarkeologia gunea  • Palenque hiri prehispanikoa eta parke nazionala  • Xochicalcoarkeologia gunea  • UNAMen Unibertsitate Hiriko Campus Nagusia  • Mexiko Hirikohirigune historikoa etaXochimilco  • Luis Barragánenetxe eta estudioa  • Teotihuacanhiri prehispanikoa  • Calakmulgohiri maia eta oihan tropikal babestuak  • Campechehiri historiko gotortua  • Chichén Itzáhiri prehispanikoa  • Sian Ka'an  • Uxmalhiri prehispanikoa  • Yagul etaMitlahistoriaurreko leizeakOaxacako Erdialdeko Haranean

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Calakmul&oldid=9488370"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp