| Cabredo Kabredo / Ahuntzegi | |||
|---|---|---|---|
| |||
![]() | |||
| Kokapena | |||
| Herrialdea | |||
| Lurraldea | |||
| Merindadea | |||
| Eskualdea | Vianaldea | ||
| Administrazioa | |||
| Estatua | |||
| Erkidegoa | |||
| Izen ofiziala | |||
| Alkatea | Gorka Sancho Perez de Albeniz (Euskal Herria Bildu) | ||
| Posta kodea | 31227 | ||
| INE kodea | 31063 | ||
| Herritarra | cabredoar | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 42°37′45″N2°24′52″W / 42.6293014°N 2.4145728°W /42.6293014; -2.4145728 | ||
| Azalera | 12 km² | ||
| Distantzia | 82 km (Iruñetik) | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 73 (2025: | ||
| Dentsitatea | 6,08 bizt/km² | ||
| Zahartzea[1] | % 16,27 | ||
| Ugalkortasuna[1] | ‰ 83,33 | ||
| Ekonomia | |||
| Jarduera[1] | % 0(2011) | ||
| Desberdintasuna[1] | % 0(2011) | ||
| Langabezia[1] | % 5,14(2013) | ||
| Euskara | |||
| Euskaldunak[2] | % 19.9 + % 16.7 hartzaile(2021) | ||
| Kaleko erabilera[3] | % | ||
| Datu gehigarriak | |||
| Webgunea | http://www.cabredo.org | ||
Cabredo[4] ([kaβreðo]gaztelaniaz eta ofizialki;Kabredo[kaβreðo] edoAhuntzegi[a.unts̻eɣi]euskaraz baina ez ofizialki,Nafarroa Garaiko mendebaldekoudalerri bat da.Lizarrako merindadeko mendebaldeko muturrean kokatzen den herri honek 102 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.Nafarroako hiriburutik 82 kilometrora dago.
Euskaltzaindiak 1979an argitaratutako herri izendegian,Kabredo etaAhuntzegi proposatu ziren herriareneuskal izentzat. Euskaltzaindiak 1990ean argitara emandako izendegian, berriz, izen horiek alde batera utziz,«Ez du euskal ordain ezagunik» oharra paratu zioten. 2007an, azkenik, toponimia sakonago aztertuta Euskaltzaindiak Nafarroako udalerrien izenak arautu zituenean,Cabredo izan zeneuskara baturako onartutako forma bakarra, ez baitago euskaraz tradizioa duen beste izenik.
Herria,Ega ibaiaren haraneko goiko adean kokaturik dago.
CabredokGenevilla etaArabako probintziarekin egiten du muga iparraldean,Aguilar Kodeskoarekin ekialdean,Arabarekin mendebaldean, etaMarañon etaAguilar Kodeskoarekin hegoaldean.
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,81a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Cabredoko udaletxeko idazkaria,Aguilar Kodeskoa,Aras,Genevilla,Lapoblacion etaMarañongo idazkari ere bada.
| 2023ko hauteskundeen ondorengo Cabredoko udalbatza | |||||
| Alderdia | 2023ko maiatzak 28 | ||||
| Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
| Nagore Diaz de Cerio Ochoa (EH Bildu) | 1 / 3 | 33 (% 54,10) | |||
| Gorka Sancho Perez de Albeniz (EH Bildu) | 1 / 3 | 29 (% 47,54) | |||
| Iban Nuñez Ilera(A.I. Otxanda) | 1 / 3 | 23 (% 37,70) | |||
| Aranzazu Fernandez Cayetano(A.I. Otxanda) | 0 / 3 | 20 (% 32,79) | |||
| Nagore Borinaga Maestre(A.I. Otxanda) | 0 / 3 | 10 (% 16,39) | |||
| Jesus Saenz Ascarza (EH Bildu) | 0 / 3 | 4 (% 6,56) | |||
| *250 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, hautagai zerrenda irekiekin bozkatzen denez, boto guztien ehuneko totala ez da zergaitik 100 izan behar. | |||||
| Datuen iturria:Junta Electoral Central(Gaztelaniaz) | |||||
Hauek izan dira Cabredoko azken alkateak:
| Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[5] | |
| Jose Manuel Zurbano Lecumberri[5] | 1979 | 1983 | Agrupacion Electoral Independiente de Cabredo | |
| Jose Manuel Zurbano Lecumberri[5] | 1983 | 1987 | Kudeaketa batzordea | |
| Jose Manuel Zurbano Lecumberri[5][6] | 1987 | 1991 | Nafar Herriaren Batasuna | |
| Jose Manuel Zurbano Lecumberri[5][6] | 1991 | 1995 | Nafar Herriaren Batasuna | |
| Jose Manuel Zurbano Lecumberri[5] | 1997a | 1999 | Kudeaketa batzordea | |
| Eloy Diaz de Cerio Etayo[5] | 2000b | 2000c | Kudeaketa batzordea | |
| Angel Jesus Sancho Martinez[5][7] | 2000 | 2003 | Kudeaketa batzordea | |
| Angel Jesus Sancho Martinez[5][7] | 2003 | 2007 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
| Angel Jesus Sancho Martinez[5][8][7] | 2007 | 2011d | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
| Jose Maria Diaz de Cerio[9] | 2011 | 2011 | Kudeaketa batzordea | |
| Aranzazu Fernandez Cayetano[5][10][11] | 2011 | 2015 | Agrupacion Independiente La Antanilla | |
| Aranzazu Fernandez Cayetano[5][12] | 2015 | 2019 | Agrupacion Independiente La Antanilla | |
| Aranzazu Fernandez Cayetano[5][13][14][15][16] | 2019 | 2023 | Agrupacion Independiente Otxanda | |
| Gorka Sancho Perez de Albeniz[17][18] | 2023 | Jardunean | Euskal Herria Bildu | |
a 1995ean ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
b 1999an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
c Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
d 2011ko Maiatzean Angel Jesus Sancho Martinez Alkatea zendu zen.
La Estellesa autobus konpainiakAguilar Kodes etaIruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:
Cabredo "Kodes Mendizerrako Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da. ErakundeakAguilar Kodeskoan du egoitza nagusia.
Nafarroako gobernuak onartutakoEuskararen Foru Legearen arabera Cabredo eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarragaztelania zen.2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,42k zekieneuskaraz hitz egiten.
2017koekainaren 22anNafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batera[19].
Cabredo herriko jaiak,iraileko hirugarren asteburuan ospatzen dira Simeon eta Ursula santuen omenez. Antolaturiko ekitaldien artean, meza nagusia eta herri afaria dira garrantzitsuenak.Irailaren 8an, beste herri bazkari bat antolatzen da, Carrascalgo Ama Birjinaren egunean. San Joanen aurreko igandean, cabredotarrakAzueloko San Simeon baselizarako erromeria antolatzen dute. Bide zaharretik muinoaren tontorrean dagoen baselizara igo ondoren,Azueloko biztanleekin bat egin eta elkarrekin askaltzen dute.
Urteko gainontzeko jaiegunen artean,uztailaren 25eko herriko patroia den Donejakueren omenezko jaia eta gabonetakoOlentzero nabarmentzen dira.