Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Cabo Verdeko historia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Cabo Verdeko historian hiru faktorek eragin dute:portugaldarrak iritsi aurretik ez zegoen inolako gizakirik; gizakien eraginez ekosistema gero eta hauskorrago bilakatu da denboraren poderioz;AmeriketatikAfrikako gainerako herrialdeak baino hurbilago dago. Hori guztia dela eta, desberdin samarra da horko historia gainontzeko Afrikaren aldean.

Esan bezala, Cabo Verden ez zegoen gizakirik portugaldarrak1460an heldu zirenean.Portugalgo Inperioan barnan kokatu zituzten uharteak, eta Afrikako kostaldetik urrun samar egoteagatik, Cabo Verdeurez hornitzeko geldigune inportante bilakatu zen Portugalgo marinelentzat. Gainera,azukre-kanabera landatu zen eta, geroago,esklabotza-merkataritzan paper garrantzitsua jokatu zuten uharteek.

Portugalgo Inperioko beste tokien aldean tratu hobexeagoa jaso arren, metropoliko diktadura erori zenean Cabo Verdek independentzia lortu zuen (1975), batik bat Cabo Verde eta Guinea-Bisauren Independentziarako Alderdi Afrikarraren (PAIGC) ahaleginei esker. Independentziaren ostean, alderdi hori Cabo Verde etaGinea-Bissau herrialde berean batzea saiatu zen, baina Ginea-Bissaun,1980an,estatu-kolpe batek asmo horiek bertan behera utzi zituen.

Cabo Verden, lehendabiziko hauteskunde demokratikoak1991n egin ziren.Movimento para a Democracia alderdiak irabazi zituen. Bost urte geroago berriro irabazi arren,2001ean eta2006an PAICV (aurreko PAIGC) alderdiak irabazi zituen.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Afrikako herrialdeen historia

Oharra: Zerrenda honetan herrialde nagusien historia ageri da, beraz, baliteke herrialde burujabe guztiak ez agertzea.

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Cabo_Verdeko_historia&oldid=9385480"(e)tik eskuratuta
Kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp