Cabaret1972anBob Fossek zuzendutakofilma da,Christopher IsherwoodenThe Berlin Storieseleberrian oinarrituta.
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1930eko hamarkadakoBerlinen,Weimar Errepublikaren bukaeran, Sally Bowlesestatubatuarrak (Liza Minnelli)Kit Kat Club kabaretean abesten du, Zeremonien Nagusiaren (Joel Grey) zuzendaritzapean. Bryan Roberts idazlebritainiarra (Michael York),Berlingo ostatu batera heldu da non Miss Schneider (Elisabeth Newman) nagusia, Miss Kost (Helen Vita) emagaldua eta Herr Ludwig (Ralph Walter)eleberripornoen argitaratzailea bizi dira. Bryanek Sally ezagutu eta honek Firtz Wendel (Fritz Wepper) aurkeztu eta gero, Bryanek Firtziingelesezko klaseak emango dizkio.
Klaseetan, Fritzek Natalia Landauer (Marisa Berenson)judua ezagutu eta maiteminduko da. Bitartean, Maximiliam (Helmut Griem) aristokratabisexualak Sally eta Bryanekin harremanetan hasten du.
Azkenean, MaximiliamekAlemaniatik ihes egingo du, Sallyk haurdun geratu eta abortatuko du, Bryanek etxera itzuliko da eta Natalia eta Fritzek elkarrekin ezkonduko dute.
Abesti guztiakJohn Kanderrek etaFred Ebbek moldatuak
- "Willkommen" -Joel Grey
- "Mein Herr" -Liza Minnelli
- "Tiller Girls" -Joel Grey
- "Maybe This Time" -Liza Minnelli
- "Money, Money" -Joel Grey
- "Two Ladies" -Joel Grey
- "Heiraten" -Greta Keller
- "Tomorrow Belongs To Me" - Oliver Collignon
- "If You Could See Her" -Joel Grey
- "(Life is a) Cabaret" -Liza Minnelli
Cabaretek 10Oscar Sarietarako izendapenak lortu zituen1973an, eta zortzi lortu:zuzendari onenarena (Bob Fosse),emakumezko aktore onenarena (Liza Minnelli),gizonezko bigarren mailako aktore onenarena (Joel Grey),argazkigintza onenarena,muntatze onenarena,soinu banda onenarena,zuzendaritza artistiko onenarena etasoinu onenarena (hala ere, ez zuenfilm onenarena lortuThe Godfather garailea izanik).