Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

C

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau euskal alfabetoko 3. letrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «C (argipena)».
C
C
Euskal alfabetoa
A aB bC c • (Ç ç)1D d
E eF fG gH hI iJ j
K kL lM mN nÑ ñO o
P pQ qR rS sT tU u
V vW wX xY yZ z

Digramak:ddtttstxtz
Beste irudikapen batzuk
Bandera
Braille
ASL
Kodeakmorse kodea: -.-.
NATO alfabeto fonetikoa: Charlie
Braille ASCII(en)Itzuli: C

1ç letra,c letraren aldaera da euskal alfabetoan.


C edozeeuskal alfabetoko hirugarren letra da, eta badu aldaera bat:ç (ze hautsia).C (larriz) etac (xehez) idazten da. Ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez den arren, kanpotar izenak transkribatzeko beharrezko delarik, euskal alfabetoan sartu zuen Euskaltzaindiak.[1]

Cz idaztez diren hitzen adibide gisa honako hauek ditugu:campus,collage,copyright,corpus,Cáceres,Cagliari,Quebec...

Erromatar zenbakeran, C letrak100 zenbakiaren balioa du.Kimikankarbonoaren sinboloa da.Informatikan programazio-lengoaia ezaguna daC.

Ez da nahastu beharС letrazirilikoarekin,sigma greziar letratik eratortzen dena.

Jatorria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

C letrakG letraren jatorri berbera du, hortik eratortzen baita.Semitek (feniziar,arabiar etahebrearrek, besteak beste),gimel izena ematen zioten,habaila baten forma zuenhieroglifo egiptoarrarengatik. Baliteke, hala ere, hiruki forma horrekgamelu baten konkorra izatea,gamal deitua hizkuntza semitikoetan.

Gamma greziar hizkiaetruriar alfabetoak bereganatu zuen, /k/ soinua adierazteko. Etruriar alfabeto arkaikoek forma eman zuten, hasieran, eta forma klasikoan.Latinera igarotzean 'c' forma hartu zuen. Latinezko literatura klasikoanc,k etaq letrak erabiltzen ziren /k/ eta /g/ soinuak adierazteko.q erabiltzen zen O eta U bokalen aurretik,k A bokalaren aurretik etac E eta I bokalen aurretik[2].

III. mendeanEspurio Karbilio libertoak erabaki zuen C letrari lerro berri bat gehitzea /ɡ/ soinua adierazteko. Honela jaio zenG letra, eta C geratu zen soilik /k/ soinua adierazteko. Garai horretatik aurrera, G letra gammaren baliokidea izango litzateke eta C letrakapparena.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia:17. araua,Euskal alfabetoaren letren izenak.
  2. Sihler, Andrew L.. (1995). New comparative grammar of Greek and Latin. Oxford Univ. Press ISBN978-0-19-508345-3. (kontsulta data: 2023-09-05).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


ZirriborroArtikulu hauzirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=C&oldid=9373292"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp