Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Buztinezko taulatxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
AkkadiakoRimush erregearen garaipenak, K.a.2270. urtean.

Buztinezko taulatxoak idazteko euskarriak izan ziren, K. a. 5500. urtetik aurrera erabiliak.Tartariako taulatxoak (Vinča kultura) ezagutzen diren zaharrenak dira. Espezialista askoren ustetan hauek izango lirateke idazteko metodo zaharrenak. Dena dela, gai polemikoa da oraindik orain. Garbi dago, bestetik,sumertar zibilizazioan helburu horrekin erabili zirela eta sumertarrek hainbat mendez iraungo zuen tradizioa ireki zutela. Taulatxo horiek, sumertar kulturan hasita,Mesopotamian, zibilizazioHititan,Zibilizazio minoikoan etaMizenastar zibilizazioan erabili ziren. Dena dela, Zibilizazio minoikoan eta Mizenastar zibilizazioankontabilitatea eramateko erabili ziren bakarrik.[1]

Erabilera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Tablatxo hauekestileteak edo sastakaiak erabiliz grabatzen ziren (gr.stylós). Grabatu ondoren airean lehortzen ziren edo labean egosten ziren. Jaso diren historiaren lehenengo artxiboak euskarri horietan aurkitu dira. Horrela izan ziren ere bai lehendabiziko liburutegiak. Mesopotamian aurkitutako taulatxoakidazkera kuneiformez idatzita daude. Gaur egun 500.000 baino gehiago jaso diren taulatxoak.

Tărtăriako taulatxoak (Errumania).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. http://www.ancient.eu/cuneiform/

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Buztinezko_taulatxo&oldid=8387935"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp