1993an egin ziren lehendakaria hautatzeko lehenengo hauteskundeak, Burundi independente zenetik.Melchior Ndadayek,hutu etniako diputatuak, irabazi zituen, baina handik hilabetera hil egin zutenestatu-kolpe batean. Heriotza harkgerra zibila piztu zuen etnien artean, eta milaka errefuxiatukRuandara ihes egin zuten.Cyprien Ntaryamira izan zen Ndadayen ondorengoa, eta borrokak eteten saiatu zen. Hura ere hil zuten, Ruandako lehendakariJuvénal Habyarimanarekin batera. Orduan,Silvestre Ntibantunganya jarri zuten lehendakari. Bien bitartean, Burundi saiatu zen Ruandatik zihoazen errefuxiatuei aurre egiten, han eregerra zibil latza bizi baitzuten.
1995ean, borrokaldi gogorrak izan ziren Burundin,1996an areagotu zirenak.Nazio Batuen Erakundeak etaAfrikako Batasunaren aldeko Erakundeak, gerra hura inguruko herrialdeetara zabalduko ote zen beldur, auzi hartan parte hartzea erabaki zuten. Baina nazioarteko soldaduak Burundin ez zitezen sar eta blokeoa amaiarazteko helburuarekin, armadakPierre Buyoya lehendakari jartzea erabaki zuen, eta alderdiak legeztatzeko asmoa ere adierazi zuten. Hala ere, egoerak okerrera egin zuen, oposizioak boikota egin zion presidenteari, eta hutuen matxinada herrialde osora zabaldu zen. Horrek, aldi berean, zapalkuntza indartu egin zuen, eta hainbat esparru eraiki ziren biztanleak matxinoetatik babesteko. Gatazka odoltsu hartan 300.000 lagun inguru sarraskitu zituzten.[5]
Su-etena ezartzea eta alderdi askotako hauteskundeak egitea adostu zuten2000. urtean. ParlamentuakPierre Nkurunziza, hutu matxinoen buruzagia, presidente hautatu zuen 2005ean.2010eko hauteskundeak irabazi zituen, eta2015ean berriro aurkeztu zen. Oposizioaren arabera, ezin zuen halakorik egin, hirugarren agintaldia zukeelako; Nkurunzizaren arabera, ez zuen konstituzioa urratu, lehenengo aldian ez baitzen hauteskundeetara aurkeztu. Oposizioa matxinatu egin zen eta Nkrurunzizak estatu kolpe ahalegin bat ere jasan zuen. Ehunka lagun hil, eta 400.000 inguru desplazatu zituzten hilabete batzuetako epean. 2018an, presidentearen agintaldiei muga kentzea onartu zuten erreferendum bidez.[5][6]
2005etik indarrean dagoen konstituzioaren arabera, Burundi errepublika presidentzialista da. Errepublikako presidentea da estatuburua eta gobernuburua, eta sufragio unibertsalaren bitartez aukeratzen da bost urtetik behin. Parlamentua ganbera bikoa da: Senatuak (Inama Nkenguzamateka) 43 kide ditu, eta Biltzar Nazionalak (Inama Nshingamateka) 121 kide.[7]
Nazio Batuen Erakundeak2017an salatu zuenez, Burundingizateriaren aurkako krimenak izan ziren2015eko apirilaz geroztik: epairik gabeko ehunka heriotza zigor, milaka atxiloketa arbitrario, ehunka pertsona desagertu eta torturatu, eta dozenaka sexu eraso. Estatuko indar armatuei egotzi zizkien erasoak NBEk, eta Nkurunziza presidenteari eta haren gertukoei leporatu zien erantzukizuna.[8]
NBEren zenbatespenaren arabera, 11.891.000 biztanle zituen 2020an.[4] Dentsitatea oso handia da, Afrikako handienetako bat. Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak % 43,8 dira, 15-24 urte bitartekoak % 19,7, 25-54 urte bitartekoak % 29,2, 55-64 urte bitartekoak % 4,2, eta 65 urtetik gorakoak % 3,1. Bizi itxaropena 66,7 urtekoa da; 64,6 urtekoa gizonezkoena eta 68,8 urtekoa emakumezkoena (2020ko zenbatespenak).[7]
Burundi nekazari herria da, batez ere, eta biztanle gehienak nekazaritzatik bizi dira. Tapioka, batatak, platanoak, lekak, ilarrak eta sorgoa landatzen dute.Kafea da esportatzen den gai nagusia eta ia bakarra, baina kotoia eta tea ere esportatzen hasi dira. Animalia sailak edukitzea garrantzi handikoa da kulturan eta gizartean, baina ekonomiari dagokionez ez dute etekinik ematen. Meatzaritzanurrea,bastnasita etakasiterita meak ekoizten dira.Uranio,nikel etaturba hobi handiak daude, baina ekoitzi gabe. Burundiko merkataritza gehiena itsasontziz egiten da.1994. urteaz geroztik Burundik bizi izan zuen gerra egoerak zaildu egin zuen ordurako gogorra zen egoera ekonomikoa.