Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Burgue

Koordenatuak:43°25′26″N1°03′19″W / 43.4239°N 1.0553°W /43.4239; -1.0553
Wikipedia, Entziklopedia askea
Burgue
 Nafarroa BehereaEuskal Herria
Purguko baserria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Beherea
EskualdeaAgaramont
UdalerriaBurgue-Erreiti
Administrazioa
Motaherri
Izen ofiziala Bergouey
Posta kodea64270
Herritarraburguetar
Geografia
Koordenatuak43°25′26″N1°03′19″W / 43.4239°N 1.0553°W /43.4239; -1.0553
Azalera10,38 km²
Garaiera68 metro
Distantzia46,1 km (Donibane Garazitik)

Burgue[a]Euskal Herriko udalerri zaharra eta herri bat da,Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta.Agaramont eskualdean dago,Donibane Garazi hiriburutik 46,1 kilometrora. Purgua itsas mailatik 68 metrora dago, eta 10,38 km²-ko azalera hartzen du. biztanle zituen.

1977koazaroaren 15tikBurgue-Erreiti udalerrian dago, ondokoErreiti herriarekin batera. Ordura arte udalerri independentea izan zen, data horren eta1973kourtarrilaren 1aren arteko denbora izan ezik, orduanBurgue-Erango-Erreiti udalerriaren parte izan baitzen.Biduze ibaiaren eskuinaldean dago,Oloroeko Uhaitzako haranerako bidean,Bearnon. Hori dela eta, tokiko kulturak eragin handia du biarnesen etagaskoien artean.

Bertako biztanleakburguetarrak dira.

Izena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Burgue beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa modu bakarran agertu da historian zehar:[1]

  • Bergui (980)
  • Burgo (1120)
  • Bergoi (1125)
  • Bergai (1150)
  • Bergui (1200)
  • Bergoin (1201)
  • Bergoey (1248)
  • Berguynn (1293)
  • Bergui (1304)
  • Vergouhe (1364)
  • Berguey (1389)
  • Bergouey (1756)
  • Berguey (1826)
  • Bürgüe (1926)
  • Burgue (1966)
  • Burgue (1974)
  • Burgue (2003)

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Jean-Baptiste Orpustanentzat, formna zaharrenen-u- fonema diptongatu egin zen-ue- forman, amaierako-i soinuaren eraginez. Orpustanekibar +goi eraikuntza proposatzen du,Erango izenaren antzekoa (aran +goien), eta bi kasuetan bat dator lurraren topografiarekin (Burgue ibarraren goialdean dago, etaErreiti, berriz, ibaiaren ertzean, behealdean):ibargoi >bargui >burgue. Hasierakoi- aren galera ez da berria etaBaiona etaBaigorri izenetan ere ikus daiteke.

Bénédicte Boyrie-Fénié bat dator Orpustanen bilakaeran, baina adierazten duGaskoinian badela antzeko izena duen beste herri bat,Vergüei, toponimoaren forma gaskoian bat datorrena hasierako fonemaren aldaketa txiki baten salbuespenarekin (b/v), eta pentsatzen du jatorri erromantze posible bat izan daitekeela "vergan" (adar malgua), "bergo" edo "bergu" (saskiak egiteko adarra) euskararen jatorritik abiatuta.[2]

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kokapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nafarroa Behereko iparraldean dago.Biduze ibaiak berarekin udalerria osatzen duenErreititik bereizten du, baitaAmikuzekoSarrikotatik ere; iparralderantz "Burgueko zubia" delakoa pasatutaErangoko lurrak hasten dira, betiereAgaramont eskualdean; udalerrien arteko mugaXuhukoa (okzitanierazLauhirassa) errekak markatzen du. EkialderantzLauhira (frantsesezLauhire) baso zabalakBearnokoBastidaxarreko lurrekin alde batetik banandu eta bestetik lotu (historiko eta kulturalki harreman estuak izan dituztelako) egiten du. Hegoaldean, aldiz,AmikuzekoBizkai etaIlharre daude; denbora luzez hauxe izan da hizkuntza-muga,Burgue gehienbatgaskoieradun etaAmikuze euskaldunaren artekoa.

Orografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Altuera apaleko lurrak dira: tontorrik garaiena 166 mkoa da, herritik hego-ekialdera etaLauhirakoa iragartzen duenGalingo basoaren ateetan. BaxuenaBiduzeren ertzean,Sarrikotarekin mugan.

Demografia eta biztanleria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
339348373403418449460444383
185618611866187218761881188618911896
363369365340362338324308274
190119061911192119261931193619461954
354335280224191180184173149
196219681975198219901999200920142020
122100(261)(146)(120)(112)---

Oharra: 2005eko biztanleria,INSEEk emaniko behin-behineko datua da.1975ekoaBurgue-Erango-Erreitiri dagokio eta hortik aurrerakoakBurgue-Erreitiri.

Errepideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

D 321 errepideak herria hegoaldearekin,Amikuzerekin, lotzen du;D 256k iparralderantz jotzen du,Erango eta eskualde nahizKantonamendu buru denBidaxunerantz.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erdi AroanAgaramonteko dukearen menpeko baroierria izan zen.

Eraikin historikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Sallahart etxea:1585ekoa, egun hondatuta.
  • Asuntzio eliza (frantsesezl' Assomption-de-la-Bienheureuse-Vierge-Marie, okzitanierazglèisa de l'Assompcion):1860 eta1863 artean eraikia,XVII. mendean egungo hilerriaren erdian zegoen beste baten ordez. Bertan hiru beirate, konfesategi bat,Via Crucis bat eta bost estatua daude zenbaturik Frantziako Kultura ministeriotik.

Udalerri-aldaketak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1973 arte udalerri propioa izan zuen. Urte horretan beste bi auzo-herrirekinBurgue-Erango-Erreiti izenekoa osatu zuen. Honek, ordea, ez zuen luze iraun eta1977anErango bereizi eta gainontzeko biek egungoBurgue-Erreiti eratu zuten.

Kasu guztietanBurgue izan da udalburua.

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Herriko jaia abuztuaren 15ean izaten da.

Oharrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. /buʁ̞ɣ̞úe/ ahoskatua(laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «Burgue - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  2. Bénédicte Boyrie-Fénié,Dictionnaire toponymique des communes. Landes et Bas-Adour, ed. Institut occitan e CAIRN, Pau, 2005, p. 258-259

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Burgue&oldid=9792182"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp