Burgenland[1] (kroaziera:Gradišće)Austriako estatu federala da. Herrialdearen ekialdean dago. 3.965 km2 ditu (Austriako estaturik txikiena da), eta 284.900 biztanle.
1918 arte,Hungariako lurraldea izan zen. Estatu hau Trianongo Itunean (1920) Austriari egokituriko Hungariar lurraldeek osatu zuten.Habsburgotarrak erori zirenetik, Austriaren eta Hungariaren arteko mugak gatazka askoren iturri izan dira (Sopron hiria Hungaria barnean geratu zen,1921eko erreferendumaren ondoren).