Otomandar Inperioaren mende egon zen1908 arte. Mundu gerretan parte hartu eta galtzaile atera zen, etaBigarren Mundu Gerraren ondorenSobietar Batasunaren eraginpean gelditu zen.1991 arte komunisten agintepean egon zen, eta Sobietar Batasuna desegin zenean politikan demokrazia, eta ekonomian merkatu ekonomia ezartzeko ahaleginak hasi ziren.Europar Batasuneko estatua da2007ko urtarrilaren 1etik.
600 metro baino gutxiagoko garaiera duten ordoki eta muinoek hartzen duten lurraldearen bi heren. Erliebe unitate nagusiak zerrenda paralelotan hedaturik daude. Iparraldetik hegoaldera hauek dira:Danubioren ordokia, Errumaniako mugaren ondoan;Balkanetako mendikatea;Traziako ordokia; etaRodope mendiak. Rodopeen hego-mendebaldeanPirin etaRila mendiguneak daude.Musala (2.925 metro), Bulgariako eta Balkanetako penintsulako mendirik garaiena, Rila mendigunean dago. Ekialdean Itsaso Beltzaren kostaldea dago[3].
Bulgariako ibai nabigagarri bakarraDanubio da, 484 kilometroan herrialdearen iparraldeko muga egiten duena. Ibilbide osoa Bulgarian duen ibairik handienaIskar da (368 kilometro), Rila mendigunean jaio,Sofiatik igaro eta Danubiora isurtzen dena[3]. HegoaldeanMaritsa etaStruma daude.
Herrialde txikia izan arren, nahiko klima desberdinak daude, erliebearen eta aire masa kontinental eta mediterraneoen eraginez. Neguan, Danubioren ordokian barrena sartzen diren aire masa kontinentalek elurte ugari ekartzen dute. Aire masa mediterraneoak direla-eta, uda beroa eta lehorra izaten da Rodope mendietan eta Traziako ordokian. Itsaso Beltzak ere eztitzen du klima. Sofian, neguko batez besteko tenperatura -2º C da, eta udakoa 21º C.
Herrialdeak 630 milimetroko prezipitazioa jasotzen du urtean, batez beste; Itsaso Beltzaren ertzak, Danubioren ordokiak eta Traziako ordokiak gutxiago jasotzen dute[3].
Otomandarrek desegin zituzten bulgariar estatuaren egiturak, eta Bulgariako Eliza OrtodoxoaKonstantinoplako patriarkaren mendean jarri zuten. Aldian behin odol zerga kobratzen zuten: mutiko kristatuak bahitu, islamera bihurrarazi etajenizaroen unitatean sartzen zituzten[5]. Bulgariar kulturak monasterioetan eta herri txikietan iraun zuen bizirik; bestalde, Mendebalde eta Ekialdearen arteko merkataritza bide garrantzitsu batean zegoenez gero, jatorri askotako jendeak kokatu ziren herrialdean.XVII. mendetik aurerra, inperioa beheraka joan ahala, otomandar agintea gogortu zen. Aldi berean, inperioko beste herrialde batzuetan gertatu zen bezala, nazio kontzientzia piztuz joan zen. Turkiarren aurkako hiru matxinada handi gertatu ziren,1590eko,1680ko,1730eko hamarkadetan, bortizki zapalduak izan zirenak. Bulgariar abertzaletasunaren pizkundean eragin handia izan zuenPaisi Hilendarkoak,Athos mendiko lekaideak, idatzitakoEslaviar-bulgariarren kondaira (zirilikoz: История славяноболгарская,Istoriya Slavyanobolgarskaya)[3].
XIX. mendean, bulgariar abertzaletasunak indarra hartu zuen.1835ean, bulgarierazko lehenbiziko eskola sortu zuenVasil Aprilovek;1870erako 2.000 inguru zeuden, udalek, elkarteek edo partikularrek sortutakoak[6].1870ean, otomandarrek onartu zuten Bulgariako Eliza Ortodoxoaren burujabetza[3].1876ko apirilean,bulgariarrak altxatu ziren otomandar agintearen aurka. Errepresioa oso bortitza izan zen, eta 15.000 bulgariar baino gehiago hilaraziak izan ziren[6]. Horrek biziki gaitzitu zuen Europako herri iritzia. Europar estatuburuek erreforma batzuk proposatu zituzten eta, sultanak errefusatu zituelarik, Errusiak gerra deklaratu zion Otomandar Inperioari.1877–1878an, Bulgariar boluntarioak eta errusiar armada elkarren ondoan borrokatu zirenErrusia-Turkia Gerran[6].1878ko Berlingo ItuneanBulgariako Printzerria sortzea adostu zen, autonomia handia zuena;Alexandro Battenbergekoa izan zen lehenbiziko printzea[3].
Estatu berria bulgariar abertzaleek nahi zutena baino askoz txikiagoa zen.1885ean, Bulgariako Printzerriak eta biztanleri gehiena bulgariarra zuenEkialdeko Rumeliak bateratzea erabaki zuten. Europako herrialde ahaltsuenak horren aurkakoak baziren ere,Serbia-Bulgaria Gerraren ostean bateratzea onartu behar izan zuten[7].Alexandro I.a1886an kendu zuten kargutik, etaFernando I.ak ordeztu zuen.1908an erdietsi zuen herrialdeak erabateko burujabetza,Bulgariako Erresumaren sorrerarekin[7].
Gerra ostean, monarkia ezeztaturik, Bulgaria alderdi bakarreko herri errepublika komunista bilakatu zen.Georgi Dimitrov (1946-1949), etaValko Txervenkovek (1950-1956) erregimen estalinista ezarri zuten; kolektibizazioa eta industralizazioa oso azkarrak izan ziren, ez errepresioa latza, milaka disidente hilarazi baitzituzten[9][10].1954an,Todor Zhivkov hautatu zuten Alderdi Komunistako idazkari nagusi, eta1962an lehen ministro bilakatu zen. Haren agintaldi luzean errepresioa gutxitu zen, eta gizarte ongizatea hobetzeko neurriak hartu ziren, beti Sobietar Batasunaren gerizpean[11].1980ko hamarkadan, turkiar gutxiengo etnikoaren aurkako neurriak hartu ziren[12].
Sobietar Batasunaren gainbehera zetorrenean, bulgariarrek bidez bide segitu zioten1987tik aurreraGorbatxov lider sobietarrak abiarazitakoperestroikari. Horrela, 35 urtean Bulgariako estatuburu egon ondoren,Todor Zhivkov komunista alderditik bota zuten, kargua utzi behar izan zuen, eta erreformari ekin zioten,1989an,Petar Mladenov komunisten buruzagi berriaren zuzendaritzapean. Alderdi anitzeko sistema antolatzen hasi zen eta bulgariar turkiarren eskubide zibilak aitortu ziren.1990an hauteskunde libreak antolatu ziren; Bulgaria izan zen hauteskunde libreen bidez legebiltzarra hautatu zuen erregimen komunista ohiko lehen herrialdea. Komunista erreformazaleen alderdi sozialista atera zen irabazle, eta komunismo garaiko disidenteak biltzen zituen zentro-eskuineko Indar Demokratikoen Batasuna izan zen bigarren.
1991ko urriko hauteskundeetara hirurogei alderdi politikotik gora aurkeztu ziren, eta Indar Demokratikoen Batasunak irabazi zuen, turkiarren ordezkari zen Eskubideen eta Askatasunen Mugimenduaren laguntzarekin; alderdi sozialista gelditu zen bigarren. Horrela,Zhelju Zhelev oposizioko burua izendatu zuten lehendakari, eta1992an hark irabazi zuen berriro. Bainamerkatu ekonomiara egokitzeko zailtasunak, ustelkeriak eta pobreziak (biztanleen erdia baino gehiago zen pobrea) egoera larritu zuen, eta erreformari aurre egin ezinik, legebiltzarrerako hauteskunde aurreratuak egin ziren1994an. Sozialistak izan ziren garaile, baina finantzen gainbehera ekarri zuten (soldatak murriztu ziren, inflazioa areagotu zen, eta banku eta kreditu erakundeek hondoa jo zuten).
1996 amaieran krisi politiko larria sortu zen, eta egoera larritu egin zen1997an Indar Demokratikoen BatasunekoPetar Stoianov hautatu zutenean Zheleven ordezkari. Stonianov presidenteak sozialisten kontrako politika bideratu zuen, eta1997ko hauteskunde aurreratuetan gehiengo absolutua eskuratu zuen (Ivan Kostov izendatu zuten lehen ministro,Zhan Videnovek bere kargua utzi ondoren). Politika ekonomiko neoliberala bideratu zuen gobernu berriak,Nazioarteko Diru Funtsaren irizpideei jarraituz, inflazioa kontrolatzearren (enpresa publiko asko pribatizatu ziren, alor publikoan lanpostu asko kendu ziren…); horrekin batera, 1990 hasieratik nabarmendu zen ustelkeria eta kriminaltasuna desagerrarazteko neurriak hartu behar izan zituzten agintariek.
BulgariakEuropar Batasunean etaNATOn sartzeko eskaerak egin zituen, eta Balkanetako egoera egonkortzen lagun zezakeen segurtasun eremu bat antolatu nahi izan zuenGrezia,Turkia eta Bulgariaren artean. Bestalde,Balkanetako Gerran ez zuen parte hartu, eta1992an ezagutu zuenMazedoniako Errepublikaren burujabetasuna; liskar handiak izan zituen, ordea, Mazedoniako gobernuarekin, ez baitzuen onartzen mazedoniarrek nazio bat osatzen zutenik, eztamazedoniera Mazedoniako hizkuntza nazionala izatea ere.
Bulgaria errepublika parlamentarioa da. Presidentea estatuburua eta Indar Armatuen komandante nagusia da, eta herri-boto zuzenaz hautatzen da bost urteko eperako; behin bakarrik hauta daiteke berriz. Presidentea Segurtasun Nazionalaren Kontsulta-Biltzarraren burua da eta, legegintza-ekimenak aurkez ez baditzake ere,beto jartzeko aukera dauka eta ekimena Parlamentuari itzul diezaioke. Honek gehiengo soila baino ez du behar betoa deuseztatzeko.
Parlamentuak ganbara bakarra du: Biltzar Nazionala (bulgarieraz:Narodno Sabranie), lau urteko eperako herri-boto zuzenaz hautaturiko 240 diputatuk osatuta. Bederatzi banaketa administratiboetako bakoitzak bere hautagai zerrenda aurkezten du. Parlamentuan sartzeko, partidu edo koalizio bakoitzak botoen % 4 behar du. Legeak aldarrikatu, nazio-aurrekontua onartu, presidentziarako hauteskundeak moldatu, presidentea eta bestelako ministroak kendu, guda-adierazpenak azaldu, Bulgariako tropak herrialdetik kanpo hedatzea baimendu eta nazioarteko itunak berretsi behar ditu Parlamentuak.
2017ko martxoko legebiltzarrerako hauteskundeetan,Boiko Borisov lehen ministro izandakoaren GERB alderdi kontserbadorea nagusitu zen, botoen % 33,5 eta 95 eserleku lortuta. Alderdi Sozialista (PBS) izan zen bigarren (80 eserleku, % 27,9), Obedineni Patrioti (Abertzale Batuak) koalizio ultraeskuindarra hirugarren (% 9,3 eta 27 eserleku) eta Eskubideen eta Askatasunen Mugimendua (DPS) laugarren (% 9,2 eta 26 parlamentari)[13][14].
2016an Bulgariak 7,1 milioi biztanle zituen[2], 64,9 biztanle kilometro koadroko dentsitatearekin. Biztanleen % 73,9 bizi da hiriguneetan[17], Balkanetako gainerako herrialdeetan baino gehiago, eta banaketa nahiko uniformea da lurralde guztian, Sofian izan ezik. Adineka, berriz, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak % 14,5 dira, 15-24 urte bitartekoak % 9,7, 25-54 urte bitartekoak % 43,3, 55-64 urte bitartekoak % 13,4 eta 65 urtetik gorakoak % 19[17]. Bizi itxaropena 74,5 urtekoa da, 71,2 urtekoa gizonezkoena eta 78 urtekoa emakumezkoena (2016ko zenbatespenak)[17].
Bulgariako biztanleriaren bilakaera(milioi biztanletan)
Bulgariar eta turkiar etnien banaketa 2011ko erroldaren arabera
Biztanleen % 76,9 inguru bulgariarrak dira, eta hurrengo etnia nagusiaturkiarra da (% 8), baina turkiarren kontrako diskriminazio gogorra bideratu izan da Bulgarian; 1980 eta 1990 artean emigrazio indize negatiboa izan zuen, batez ere Bulgariako gobernuak turkiarren kontra antolaturiko esetsaldiaren eraginez turkiar askok ihes egin behar izan zuelako.Ijitoak % 3,8 dira[17].Kardzhali (% 66, 2011n),Razgrad (% 50),Silistra (% 36) etaTargovixte (% 36) probintziek turkiar etniaren ehuneko handiena dute.
Hizkuntza ofizialabulgariera da, biztanleen % 85,2ren ama hizkuntza baina, halaber,turkiera etaerromaniera[17] garrantzitsuak dira. Itsasaldean 12.000gagauzera hiztun inguru bizi dira[3].
2011ko zenbatespenaren arabera, biztanle gehienakortodoxoak dira (% 59,4);musulmanak % 8,2 dira, eta erlijiogabeak, % 3,7; % 27,4k ez zuen erantzun[17].
Bulgariako ekonomia Sobietar Batasunaren mende egon zen1991 arte. Tradizioz nekazaritzak garrantzi handia zuen arren, komunismoaren garaian bultzada handia eman zitzaion industriari. Garrantzi handiko jarduerak izan dira lurpeko ondasunen ustiakuntza (lignitoa,Stara planinan;petrolioa,Varnaren iparraldean,beruna, zinka,kobrea etauranioa) eta industria astuna. Aipagarriak dira, orobat, nekazaritza espezializatua (laboreak,azukre kanabera,tabakoa,kotoia, ardoa etab.) eta kontsumo eta ekipo ondasunen ekoizpena (makinak, ehungintza, elikagaiak). Azken urteotan zerbitzuak eta industria izan dira ekonomia jarduera nagusiak, baibarne produktu gordinari dagokionez (% 67,5 eta % 27,5, hurrenez hurren, 2016an) eta bai langile aktiboen kopuruari dagokionez ere (%66,6 eta %26,6, hurrenez hurren, 2016an)[17]. Bulgariako gairik ospetsuena larrosa esentzia da, lurringintzan erabiltzen dena.
1990 inguruanmerkatu ekonomiarako trantsizioa hasi zen, eta prozesu horretan Bulgariako egitura ekonomikoaren ahultasuna nabarmendu zen: konkurrentziarako ahalmen eskasa,kanpo zor handia, diruaren ahultasuna, etab.1996ko finantza eta banku krisi larriaren ondoren,1997anNazioarteko Diru Funtsaren sistema ezarri zuen, ekonomia egonkortzearren. 1996-1997an izugarri igo zeninflazioa, eta1998an % 30 garestitu ziren kontsumorako prezioak. 1998an Diru Funtsaren laguntza berezi bat jaso zuen, erreforma aurrera eraman ahal izateko: pribatizazioa, nekazaritzaren liberalizazioa, gizarte zerbitzuen erreforma, ustelkeriaren eta krimenaren kontrako neurriak.2007an sartu zen Europar Batasunean, baina ez dagoEurogunean.
Ekialdeko Europan aldaketa politikoak hasi arte, Bulgariako kanpo merkataritza Sobietar Batasunarekin eta gainerako herri sozialistekin batera egiten zen, baina 1991z gero Europar Batasunarekin ekonomia harremanak sendotzen ahalegindu zen. 2015ean,Alemania (% 12,5),Italia (% 9,2),Turkia (% 8,5),Errumania (% 8,2),Grezia (% 6,5) etaFrantziara (% 4,2) saldu zuen gehien, eta Alemania (% 12,9),Errusia (% 12), Italia (% 7,6), Errumania (% 6,8), Turkia (% 5,7), Grezia (% 4,8) etaEspainiatik (% 4,8) erosi[17].
Bulgariako Tourra, 1929. urtean egin zen lehenengoz. Urte batzuetan egin ez den arren, herrialdeko txirrindularitza lasterketarik handiena da. 1500 kilometro inguru izaten ditu eta 2 asteko luzeera.Sofiatik hasten da. Irabazle gehienak, bulgariarrak dira.