Builliard sarea | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius bulliardii Fr., 1838 |
Basionimoa | Agaricus bulliardii |
Builliard sare,sareki edosare zola gorria (Cortinarius bulliardii)Cortinariaceae familiakoonddoespezie bat da.[1] Ez da jangarria, toxikoa den susmoa dago.
Sinonimoak:Agaricus araneosus var. cinnabarinus,Inoloma bulliardii,Dermocybe bulliardii,Gomphos bulliardii.
Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila titi puntazorrotzarekin, gero kapela eta titia zabaldu egiten dira. Marroi-gorrixka kolorekoa da, higrofanoa denez, hezetasunarekin ilundu egiten da eta lehortearekin argitu, ertzak beti argiago mantenduz.
Orriak: Eskotatu-itsatsiak, zabalak, biolazeo kolorekoak edo gorrixkak hasieran, eta, ondoren, marroi gorrixkak edo kanela kolorekoaK, ertz zurbilagoarekin.
Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa, oinarri lodiagoarekin, kolore gorri-laranjatua edo bermiloia behealdean eta zurixka goialdean. Batzuetan, oinaren kolore gorri bereizgarria galdu egiten du.
Haragia: Itxia, zurixka lila kolorekoa edo zurixka arrosa, oro har, eta gorria erraboilean. Ez du ez usain eta ez zapore nabarmenik.[2]
Etimologia:Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.Bulliardi epitetoa, Pierre Bulliardi mikologo frantsesaren omenez da.
Ez da jangarria.[3]
Ezaugarri morfologikoengatik nahastezina den espeziea.[4]
Uda bukaeran eta udazkenean, hostozabalen baso hezeetan. Batez ere,pagadi etaartadietan.[5]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Costa Rica, Europa, Errusia, Japonia.[6]