Buggyharearen gainean ibiltzeko diseinatutakoautomobil bat da.Txasis arina, sabai zurrunik gabekokarrozeria etagurpil handiak izaten ditu. LehenbuggyakVolkswagen Beetle gainean eraiki ziren[1][2]. Modeloari ingelesezbug esaten zaio, ingelesez zomorroa esan nahi duena; buggybug hitzaren txikigarria da. Gaur egun, badirabuggyak, baiekoizpen-eredu industrialetan oinarritutakoak, bai erabat artisautzakoak.
Buggyak, batez ere, horrelako ibilgailuak gidatzen edo diseinatzen dituzten pertsonentzat pentsatuta daude. Bere gurpil handiei esker, kostaldeko zonaldeetan eta basamortuetan erabiltzen dira, non libreki zirkulatu eta duna ugarien artean salto egin daitekeen. Landan lan egiteko ere erabil daitezke, esekidura indartua ematen zaienean. Bere erabilera hainbat gorputz militarretako unitate berezien artean hedatu da.