Charles Hardin Holley (Lubbock,Texas,1936koirailaren 7a -Clear Lake,Iowa,1959kootsailaren 3a)[1], profesionalkiBuddy Holly ezizenaz ezaguna,estatubatuar musikagile eta abeslaria izan zen, 1950eko hamarkadanrock & rollaren sortzaile eta aitzindarietako bat izan zena. Bruce Eder kritikariaren esanetan: Buddy Holly «rock and roll goiztiarren indar sortzailerik eraginkorrena» izan zen.[2]
Nahiz eta bere ibilbidean hiru estudiozko album besterik ez argitu, bere lanak eragin handia izan zuenThe Beatles,The Hollies,The Beach Boys,The Rolling Stones,Don McLean edoBob Dylan bezalako musikarietan.[3]
1986an Rock and Rollaren Fama-Aretoan sartu zen, justuChuck Berry,James Brown,Ray Charles,Sam Cooke,Fats Domino etaThe Everly Brothersen ondoren.[4] 2004anRolling Stone aldizkariak 13. postuan sailkatu zuen Buddy HollyThe 100 Greatest Artists of All Time zerrendan.[5]
Hegazkin-istripu batean hil zen,Ritchie Valens etaThe Big Bopperrekin hartu zuen hegaldi batean.