Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Bretainia

Hau artikulu on bat da. Egin klik hemen informazio gehiagorako.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bretainia eskualde historiko eta nazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bretainia (argipena)».
Bretainia
Breizh
Bertaèyn
Bretagne
Ereserkia:Bro Gozh ma Zadoù

Bretainiako bandera

Localisation Duché de Bretagne.svg
Geografia
HiriburuaNantes etaRennes
48°0′0″N 3°0′0″W
Azalera34.034
Punturik altuenaRoc'h Ruz(en)Itzuli
KontinenteaEuropa
Administrazioa
Gobernu-sistema Frantzia
Demografia
Biztanleria4.687.381
Dentsitatea137,77 bizt/km²
Erabilitako hizkuntzak
Bestelako informazioa
Ordu eremua
ikusi
Internet domeinuaPoint BZH

Bretainia[1] (bretainieraz:Breizh,/bʁejs/ ahoskatua;frantsesez:Bretagne;galoz:Bertaèyn) eskualde historiko eta kulturala da, seinazio zeltetako bat. Kulturalki,Kornualles etaGalesekin oso lotura estua du haien hizkuntzak (galesa etakornubiera) bretainieraren ahaide hurbilenak baitira.

Frantzia ipar-mendebaldekoArmorika penintsula osoa hartzen du Bretainiak,Mantxako kanalaren etaBizkaiko golkoaren artean. Lau departamendu ditu:Côtes-du-Nord,Finistère,Morbihan etaIlle eta Vilaine (27.000 km2). Berez,Loira Atlantikoa departamendua historikoki Bretainiakoa zen, baina eskualdetik kanpo laga zutenFrantziako Iraultzaren ondoren.

Orografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Petit Bé uhartea (Saint-Malo)

Mendebaldeko Bretainiak edoBretainia Behereak barnealdean mendi apalak ditu (Arrée mendiak, 384 m; Mendi Beltza, 325 m). Lurralde zelaiak zabaltzen dira mendi horien eta kostaldearen artean. Ibai sakonek urratzen dituzte eremu lauak. Itsasora orduko, zabaldu eta bokale handiak osatzen dituzte. Kostaldea guztiz malkartsua da: penintsulak eta uharteak ugari dira, eta badiek, golkoek eta lurmuturrek itsasertza etengabe mozten dute. Iparraldeko kostaldea hegoaldekoa baino garaiagoa eta malkorragoa da.

Kostaldea 1.200kilometro luze da, hots, Frantzia osoko kostaldearen heren bat baino gehiago da.

Bitan banatzen dira, bestalde, Behe Bretainiako lurraldeak:Armor («Itsasaldeko herria») etaArgoat («Oihan-herria»). Ekialdeko Bretainia edoBretainia Garaia eremu zabal eta irekiagoa da, eta lurrak askoz ere lauagoak dira.

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bretainiakklima ozeanikoa du, hezea eta ez oso hotza. Euria urte osoan eta noiznahi egiten du, baita egun eguzkitsuetan ere. Bisitari askok diotenez, egun bakarrean «lau urtaroak» bizi ahal izatea ohikoa omen da. Bretainiar atsotitz batek dioenez:[2]

«Lurralde honetan egunero euria egiten du; igandean, berriz, bitan.»

Barnealdean elurra egin ohi duneguan. Hegoaldea,Loira ibaiaren aldea, eguzkitsuagoa da. Halere, Bretainian urte osoan orokorrean klima nahiko egonkorra da. Kostaldeanhaize bolada bortitzak izatea ohikoa da, berezikiFinistèren. Bretainian neguan tenperatura ohikoena 6 eta 8 °C bitartekoa da;udan, aldiz, 18 eta 20 °C artekoa.

Biztanleria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Bretoi»

Eskualdea beti jendetsua izan da, baina emigrazio handia nozitu behar izan zuen XIX. mendearen erdialdetik aurrera. Mende bakar batean, milioi bat gaztek Bretainia utzi zuten. Galera hori 1960tik aurrera nolabait eten zen.

2007kourtarrilean Bretainia osoak 4.365.500 biztanle zituen. Horietako % 71Bretainiako eskualdean bizi zen eta % 29Loirerria eskualdean.1999ko erroldaren arabera,Nantes hirigunean, 711.120 biztanle bizi ziren;Rennes hirigunean, 521.188; etaBrest hirigunean, 303.484.

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mendeetan zehar, Bretainiarenekonomia-jarduera nagusiaknekazaritza,arrantza etaabeltzaintza izan dira. Hala ere, garrantzi txikiagoa du egun, lanpostuen % 30 nekazarienak badira ere. Lursail txikiak dira nagusi oraindik (146.000, 13 ha batez beste,1970ean). Espezializazioak (behi-aziendak ekoizpenaren % 83 hartzen du) emaitza onak ekarri ditu:Frantzia osoko esnekien % 12 eta haragien % 10 ekoizten ditu Bretainiak. Zerri-azienda ere garrantzizkoa da: Frantzia osoko % 30.Garagar-,lekadun- etabarazki-ekoizketaren maila handia da.

Arrantza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Concarneau udalerriko portua.

Bretainian usadioz eta gaur egun erearrantzak izugarrizko garrantzia du, bretainiar kulturan oso sustraituta dagoen jarduera ere baita. Arrantza industrialaSaint-Malotik hasi etaDouarnenez etaÉtel udalerrietara doazen portuetan egiten da; aldiz, eskuzko arrantzak, ipar eta hegoaldeko kostaldeetan, urteko 200.000tona arrain ematen ditu (Frantzia osoko arrantzaren % 45). Bretainiako arrantza-portu nagusiakLorient,Concarneau etaDouarnenez dira.

Industria eta merkataritza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bretainiakoindustria ahula da. Industriagune nagusiakNantes,Rennes etaBrest dira. Industri sektoreei dagokienez, janari-industria da nagusi (esnekiak eta kontserbak) eta, ondoren,elektronika.Automobilgintzak ere nolabaiteko garrantzia badu, Rennes hirianCitroën etxearen lantegi bat baitago. Bretainia Frantziako iraultza industrialetik at geratu zenez, horren ondorioz bere landa eta paisaiak industrializazioaren eragin kaltegarrietatik kanpo ere geratu zen. Bestalde, azken urteetan, kostaldeanhaize-sorgailu ugari ere ipini dira.

Locronango plaza. Udalerri horrek Bretainia osoko ederrenetako bat izatearen ospea du; bertako jarduera nagusiak turismoa eta artisautza dira.

Zerbitzuei dagokienez, garrantzi berezia hartu duturismo handiak:Rennes, administrazio-, ekonomia- eta unibertsitate-hiriburua da etaBrest, merkataritza-portu handia. Lorient-ekin batera, hirurak dira Bretainiako hiri nagusiak,Saint-Brieuc,Quimper,Saint-Malo,Vannes,Fougères etaMorlaix hirixkekin batera. Horietaz gainera,Nantesek etaSaint-Nazairek,Loira Atlantikoa departamendukoak biak, industria-maila handia dute.

Turismoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Turismoak ere Bretainian garrantzi handia du. Kostalde, itsaslabar eta hondartza ederrek, barnealdeko landa paisaia berde eta bukolikoek eta jatorrizko kulturak Frantzia osoko turismogune ospetsu bilakatu dute.

Nekazaritza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bretainiako soro eta zelaietan usadiozgaria etabarazkiak ereiten ziren. Halere, gaur egunzerealak,abeltzaintza etaesnekiak nagusi dira.Baserri eta etxalde ugari nezakari-kooperatiba bilakatu dira eta bretainiar maila txikiko laborarien ustiapena industria bihurtu da; dena den, gaur egun oraindik familiaren jabegoko baserri eta etxalde ugarik ere diraute.

Bretainiako lurralde historikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Bretainia osatzen duten lurralde historikoak

Bretainiarabertzaleek aldarrikatzen duten Bretainia historikoakLoira Atlantikoa departamendua ere barne hartzen du, egun Bretainia izena duen eskualdeaz landa. Horrela, bederatzi lurralde historikook ditu:

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Bretainiako historia»
«Bretainia matxinatu zahar bat da. Baina 200 urtetatik honantz matxinatu den aldi bakoitzeko, horretarako beti arrazoi bat izan duela aipatzekoa da. BaiIraultza edomonarkiaren aurka, bai etaErrepublikaren ordezkarien edoErregearen agintarien aurka ere, Bretainiak dakarren borroka beti berbera da.»
Victor Hugo.[3]

Historiaurrea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bretainian antzinako gizakiek lagatako aztarna zaharrenaK. a. 8000 ingurukoak dira. Lurralde honetako lehenbiziko biztanleakehiztari etafruitu biltzaileak ziren. Hain zuzen ere,Historiaurreko gizaki hauek izan ziren Bretainian hain ugari direnzutarri,trikuharri etaharrespilen eraikitzaileak. Berez, Bretainia mota honetako aztarna ugarien dituen munduko herrialdeetako bat da, horren adibide nabariakCarnac-eko harri lerroak,La Roche-aux-Fées,Champ-Dolenteko zutarria,Kergadiouko zutarria,Kerloasko zutarria edotaManioko Erraldoia direlarik.

Carnaceko harri lerroen ikuspegi panoramikoa.
Carnaceko harri lerroen ikuspegi panoramikoa.

Antzinaroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Antzinaroa gaur egungo Bretainian bizi zirengaliar herri edo tribuen kokapen mapa:     Osismii     Veneti     Coriosolites     Redones     Namnetes

Antzina, egungo BretainiakArmorika izena zuen (Armor "Itsasoa", aldizArgoat "Basoa") eta bertanzelta jatorriko hainbat herri edo tribu bizi ziren. Zelta haiekK. a. IV. etaK. a. III. mendeetan iritsi ziren. JadaK. a. II. mendean lurralde hartanOsismii,Veneti,Coriosolites,Redones etaNamnetes tribu edo herriak bizi ziren.

K. o. 56anerromatarrek,Julio Zesarren zuzendaritzapean, herrialdea konkistatu etaGalia Lugdunensis (Galia Zelta) erromatar probintziaren barnean sartu zuten.

Britainiar migrazioak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Britoi»

Erromatar Inperioa eroritakoan, jadaV. etaVI. mendeetan zeharBritaniakanglo etasaxoien inbasioak eta bultzada jasan etabritoi ugarikMantxako kanala itsasoz zeharkatu ondorenArmorikan babes hartu zuten (berezikiKornualles etaGaleseko britoiek). Britaniako britoi horiek Armorikari gaur egungo Bretainia izena eman zioten, horregatik handik aurrera bi Bretainia edo Britainia egon ziren:Britainia Handia (Erresuma Batua) etaBritainia Txikia (Bretainia). Gerora Armorikako britoi edo britainiar haiekbretainiar izena jaso zuten.

Bestalde, britoiek Armorikarabretainiera hizkuntza ere eraman zuten: horixe da bretainieraren,kornubieraren etagalesaren arteko ahaidekotasunaren arrazoi nagusia. Britainiar migrazio mugimendu horrekin batera, San Korentin, San Gwenole, San Ronan, San Pol eta San Brieuc santuebanjelariak ere iritsi eta bretainiarrakkristautzen hasi ziren.

Bretainiako marka

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Bretainiako marka»
Nominoe, Barzaz Breiz edo Bretainiako Baladen arabera.

497an,Klodoveo erregefrankoak Bretainia konkistatu etaFrankoen Erresumari gehitu zion. Halere,Nantes hiriko barrutia gobernatzea besterik ez zuen lortu, Bretainiako mendebaldeak independentzia berreskuratu etaIX. mendea arte hainbat tributan banaturik egon baitzen.799an,Karlomagnok bretainiarren aurkako hiru guda segidan egin zituen: denboraldi labur batez lurralde osoa menpean eduki bezain azkar, bretainiarrak berriz ere altxamendu eta matxinada ugari egin zituzten. Garai hartan,Bretainiako marka sortu zen.

Bretainiako erresuma

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Bretainiako erresuma»

Azkenik,826an Karlomagnoren semeLudoviko ErrukitsuakBretainiako Errresuma sortu eta haren agintean,Nominoe Bretainiako lehenbiziko erregea izan zen.842an,Karlos II.a Burusoila agintera iritsi etaMendebaldeko Frantziaren independentzia aldarrikatu zuen; urte berean,Redongo guduan enperadorea garaitu eta mende batez dinastia independente baten menpe egon zen.

Bretainiako dukerria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Bretainiako dukerria»

936-939. urteetan,Bretainiako dukerria eratuta, independentzia berreskuratu zuen,anglo-normandiar etaFrantziako botereen artean nolabaiteko oreka larri batean.

Ana Bretainiakoa.

1066an,normandiarrek Bretainia konkistatu zuten. Ordutik aurrera eta denbora luzez, Bretainiako historiaFrantzia etaIngalaterraren arteko harreman zailen eraginpean egongo da.1337an Frantzia eta Ingalaterraren artekoEhun Urteetako Gerra piztu eta1341-1365 bitartean,Bretainiako Ondorengotza Gerran zehar bi herrialde horien arteko guduleku bilakatu zen, honetatikJoan Montfortekoa garaile atera eta Bretainiako duke berri bilakatu zen. Haren leinuak Bretainian1368-1468 bitartean agindu eta bakea ezarri zuen, oparotasun etakultura hedapen handiko garai hartan.

1491n,Ana Bretainiakoa etaKarlos VIII.a Frantziakoa ezkondu ziren. Errege hura hildakoan,1499anLuis XII. Frantziakoarekin berriz ezkondu etaFrantziako erresumako erregina bilakatu zen.

1532an Anaren alaba etaFrantzisko I.a Frantziakoaren emazteKlaudia Frantziakoak Bretainiako dukerria Frantziako Koroari eman zion. Nahiz eta Bretainiak bere administraritza, lege eta militar burujabetasuna mantendu, jada dukerria desegin eta Frantziako erresumako eskualde bilakatu zen.

XVI-XVII. mendeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Frantziako monarkiak Bretainia gobernatzeko saiakerak egin zituen; horren ondorioz, mugimendu autonomistak garatu eta hainbat matxinada jazo ziren, frantziar gudarosteak gogorki apalduak. Matxinada haietako ospetsuena1675koTxapelgorrien matxinada izan zen, baserritarrek zerga altuen aurka protesta egin baitzuten

XVII-XVIII. mendeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oihalgintza industriari esker, Bretainiakoekonomiak garapen handia izan zuen. Hala ere,Nantesko Ediktuaren ezeztatzearekin batera,higanot askok Bretainia laga eta ekonomia gainbehera hasi zen.

Frantziako Iraultza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Chouannerie matxinadaren irudia BretainiakoRochefort-en-Terre udalerrian. (Alexandre Bloch margolaria,1885.
Sakontzeko, irakurri: «Chouannerie»
Sakontzeko, irakurri: «Frantziako Iraultza»

1789anFrantziako Iraultzaren ondorioz, Bretainiak ordu arte mantendu ahal izan zituen burujabetza eskubideak galdu eta bost departamendutan zatitu zuten:Aodoù an Arvor (Côtes-d'Armor),Penn-ar-Bed (Finistère),Il-ha-Gwilen (Ille-et-Vilaine),Mor-Bihan (Morbihan) etaLiger-Atlantel (Loire-Atlantique). Departamendu horietako laurekinBretainia eskualdea sortu zuten, eta Liger-Atlantel kanpoan utzi zuten,Loirerria eskualdean sartu baitzuten.

Bretainiak kontserbadurismoarekin zituen lotura estuak zirela eta,1793-1815 bitarteanChouannerie matxinaden gotorlekuetako bat izan zen. Matxinadok baserritarrek antolatu zituzten eta eragile nagusietako batzuk hauek izan ziren: derrigorrezko soldadutza,bretainieraren debekatzea, apaiz eta elizgizonen aurkako gehiegikeriak.

1795an Britainiar Itsas Gudarostea laguntzaz erregezaleek iraultaren aurkako matxinada bati ekin zioten. Atzerriratutako frantziar noble batzukQuiberon penintsulan lehorreratu eta chouan baserritarrekin elkartu ziren. Halere,Lazare Hoche frantziar jeneralak eta Frantziako Gudaroste Errepublikarrak matxinada gogor zanpatu zuen.

XX. mendea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1914-1918 bitartean,Lehen Mundu Gerra jazo zen: bretainiar biztanleriak galera ikaragarria jasan zuen, gazte asko eta asko hil baitziren, garai hartako Bretainia osoko biztanleriaren % 10. Gerratean hil zirenfrantziar gudarietatik 250.000 bretainirrak ziren. Usadioz, bretainiarrek Frantziako Itsas Gudarostean izen ematen zuten, baina gerra hartan adar militar guztietan sarrarazi zituzten, eta nagusiki lubakietan.[4]

Mende haren hasieran gaur egungobretainiar nazionalismoa garaikidea eratu zen;XIX. mendearen erdi eta amaieraldeko nazionalismoak bainopolitika ideologia etakultur programa garatuagoak zituen.1918an,Unvaniez Yaovankiz Breiz ("Bretainiako Gazteriaren Batasuna") erakundea sortu eta hurrengo urteanBreiz Atao aldizkaria argitaratzen hasi zen, bretainiar kulturgintzan eragin handia izan zuelarik.1925anGwalarn aldizkaria ere argitaratu zen.

1927anParti Autonomiste Breton edo PAB ("Bretainiar Alderdi Autonomista") sortu eta Bretainiako ekonomia, kultura eta politikari buruzko eztabaida abian jarri zuen; geroago, banaketa batzuk jazo, eta beste bi alderdi sortu ziren:1930anLigue Fédéraliste de Bretagne ("Bretainiako Liga Federalista") eta1932anParti National Breton edo PNB ("Bretainiar Alderdi Nazionalista").1931anParis hirian bizi zen bretainiar talde batekBretons Émancipés taldea sortu zuen.1933anAr Falz aldizkaria agertu zen.

1939an,Ar Brezoneg er Skol ("Bretainiera Eskolara") elkartea sortu eta bretainieraren aldeko mugimenduak urrats garrantzitsu bat eman zuen. Erakunde horrek bretainieraren alde luzatutako aldarrikapenei 500 inguru bretainiar udalerrietatik 346ek babesa erakutsi zieten.

Bigarren Mundu Gerrannaziek Bretainia osoa okupatu zuten. Alde batetik, biztanleriaren zati batek alemaniarren aurkako erresistentzia mugimendua parte hartu zuen; nolanahi ere PNB alderdiko zati bat eta Breiz Atao eta Bezem Perrot talde independentistek alemaniarrek Bretainiari independentzia emango ziotelakoan, haiekin elkarlanean jardutera ere iritsi ziren, baina bretainiar nazionalismoaren gehiengoak ez zuen talde horren jarrerarekin bat egin. Gerra ostean, frantziar nazionalismoak talde horien alemaniarrekiko lotura bretainiar nazionalismo osoari kolaborazionalismoa leporatzeko saiakeratan erabili izan zuen.

Saint-Malo hiriko harresien ikuspegi orokorra.
Saint-Malo hiriko harresien ikuspegi orokorra.

Hizkuntza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Bretainiera»
Sakontzeko, irakurri: «Galo»
Kolorez, bretoieraren dialektoak (grisez,galoaren eremua).
Frantses etabretainierazkoseinaleztapen elebiduna,Kemper hirian.
«Geure hizkuntza ez da elkar ulertzeko lanabes bat bakarrik, baita arimaren ondarea ere.Zelten misterioak bere bidez bakarrik uler ditzakegu.»
Gwenc'hlan Le souzec.[5]

Bretainieraindoeuropar hizkuntza bat da,zelta hizkuntzen adarrekoa. Hizkuntza zeltakMendebaldeko Europan hitz egiten dira. Gaur egun hizkuntza multzo horretatik bizirik direnak hauexek dira: bretainiera,Eskoziako gaelera,galesa, etairlandera; aldiz,kornubiera etamanxera berpizkunde saiakeran daude. Bretainierabritoi hizkuntzen adarrekoa denez,galesarekin etakornubierarekin lotura estua du.

Bretainiako jatorrizko hizkuntza da. Gaur egun, gutxi gorabehera 250.000 hiztun ditu (Broudic 1999), bainaXX. mendearen hasieran 1.400.000 ziren; horrek esan nahi du hiztunen zenbatasuna izugarriro murriztu zela mende aurrekoan. Egoera oso larria du egun (Wurm 2001): gero eta jende gutxiagok daki eta egoera errotik aldatzen ez bada, galtzeko atarian egongo da. Hiztunen adinari begiratzen bazaio, nabaria da oso gazte gutxik dakitela (ikus 1. irudia). Hain zuzen ere, 15-20 urte bitartekoen artean, % 0,6k baino ez daki.[6]

1977tik aurrera, zenbait ikastetxetan irakasten da eta gaur nagusikiBretainia Beherean mintzatzen da (Bretainiako mendebaldeko muturrean). Laudialekto nagusi ditu:

  1. Bro Leongoa:Finistèreko iparraldean.
  2. Bro Dregerrekoa: Finistèreko ipar-ekialdean etaCôtes-d'Armorreko ipar-mendebaldean.
  3. Bro Kernevekoa: Finistèreko hegoaldean, Côtes-d’Armorreko hegoaldean,Morbihango zati batean etaBelle-Île en mer / Enez ar Gerveur-en.
  4. Bro Gwenedekoa: Morbihango lurralde gehienean.

Bretainiako leku-izen ugaritan bretainieraren oso antzinako aztarna agertzen da. Adibidez:

  • Men ("harri"),mor ("itsaso"),menez ("mendi"),avel ("haize") etagoat edogöet ("baso").

Bestalde,arkitektura elementuekin loturiko leku eta herri izenak ere maiz topa daitezke:

  • Pors ("portu"),ker ("herri" edo "baserri"),plou edotré ("parrokia"),loc ("leku sakratua"),lan ("santutegi") edoiliz ("eliza").

Herrialdean toki, horma, seinale eta txoko askotan bretainieraren ofizialtasunaren aldeko irudi eta esaldiak irakur daitezke. Adibidez:

«Hep brezhoneg, Breiz ebed.
"Bretainierarik gabe, Bretainiarik ez."
»

Gaur egun, Bretainia Beherako seinale gehienak elebidunak dira,1985anCôtes-d'Armor departamendua seinaleak bretainieraz nahizfrantsesez jartzen lehenbiziko departamendua izan zen. Hona hemen Bretainiako hiri eta udalerri nagusien bretainierazko izenak:Roazhon (Rennes),Sant-Malo (Saint Malo),Sant-Brieg (Saint Brieuc), Gwengamp (Guingamp), Kastell-Paol (Saint-Pol-de-León),Brest (Brest), Kemper (Quimper), Kemperle (Quimperlé),An Oriant (Lorient),Gwened (Vannes), Sant-Nazare (Saint-Nazaire),Naoned (Nantes) eta Poñdy (Pontivy).

Bretainian mintzatzen den beste jatorrizko hizkuntzagaloa da, Bretainiako ekialdean —Bretainia Garaian—. Gainera, Bretainiako hegoaldeko muturrean,Bro-Raez edo Pays de Retz eskualdeanOïl hizkuntzen dialektopoitevina ere mintzatzen da.

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Triskella.
  • Pardonak: Bretainiar kulturako musika ospakizun ospetsu eta garrantzitsuenak dira. Musika ospakizun horien jatorria erlijio ospakizunetan dago: haietan antzina santu zaindariaren eguna ospatu eta bertaninduljentziak ematen ziren.
Usadiozko bretainiarburukodun emakumeak.
Pardon ospakizunetan milaka erromes eta sinestun nahiz pertsona arrunt inguratzen dira, haietako asko bretainiar herri janzkeraz, kalez kale eta landaz landa doazen martxa eta prozesioetan ereserki eta abestiak kantatuz eta estandarteak, banderak, santuen irudiak, gurutzeak eta erlikiak erakutsiz.
Ondorenmeza ospatutakoan, bretainiar joko profanoetan lehiatu (adibidez, bretainiar borrokan) eta herri-musika jotzen da:biniou gaitaz lagundutako dantza eta musika,bombarde (oboeren familiako musika-tresna),telenn (harpa) edotabouèze (akordeoia).
  • Triskell: Bretainiako apaindura ikur ohikoenetako bat,lurra,sua etahaizea ordezkatzen dituen hiru burudungurutzea da. Anitz oroigarritan dago.
  • Burukoa: bretainiar emakumeen antzinako janzkera da. Egun, kultur topagune eta musika zein dantza erakustaldi eta jaialdietan janzten da.

Musika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Kevrenn Alre musika taldearen bretainiarbiniou gaita-joyzaileenbagad edo kale-martxa batean,2009koLorienteko Interzeltiar Jaialdian.
  • Bagad:euskaraz, "talde" (ikusBagaudak). Musikari ugariz eta lau sailez osatua dago:binioù braz edobras (gaita,bonbarda,kaxa etaperkusioaz.
  • Fest-noz edo "gaueko jaia" oraindik ere herri askotan ospatzen da eta antzinakodruiden erritu magikoetan omen du jatorria. Bretainiar herri-dantzak ezagutzeko aukera ezin hobea da:Bro Kernev Garaia etaPontivy eskualdekogaveta,Vannes eskualdekolarid dantza,Carhaix aldekodans tro plin etafisel dantzak,Bro Dreger eskualdekodans tro dantza...
  • Kan ha diskan edo, euskaraz, "kantua eta deskantua". Bretainiar herri-kantagintzako modurik ohikoena da: bi abeslarikbiniou gaitaren musikaz lagundurik, elkar zirikatu eta elkarri erantzuteko bertso jarioa da.
  • Lorienteko Interzeltiar Jaialdia,Lorient hirian ospatua.Nazio zelten bilgunea da: bertan hainbat herrialde eta eskualdetako kulturak, musikak eta ohiturek topo egiten dute.Abuztuko lehen egunetan ospatzen da eta hamar eguneko iraupena du. Ezaugarri horietako munduko jaialdirik handiena da.1971n sortu zenez, gisa hartako beste hainbat jaialdiren aitzindaria ere bada.

Abestiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bretainiako herri-kanta ospetsuenen artean, honako hauek daude:Bro Gozh ma Zadoù bretainiar ereserkia,Tri martolod,Kerfank 1870,La Jument de Michao edotaAn Alarc'h. Bestalde, Gwendal bretainiar musika taldearenIrish Jig abestiakEuropan ospe handia bereganatu zuen.

Abeslariak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bretainiako abeslari edo musikari ospetsuenetako batzuk hauek dira:Alan Stivell,Nolwenn Leroy,Dan Ar Braz,Youenn Gwernig,Iwan B etaYann Tiersen.

Musika taldeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bretainiako musika talde ospetsuenak Gwendal etaTri Yann dira.

Mitologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Ankouren irudiaLa Roche-Maurice udalerriko elizan.
Sakontzeko, irakurri: «Bretainiar mitologia»
Sakontzeko, irakurri: «Bretainiako materia»
  • Ankou:heriotzaren pertsonifikazioa da. Haren gurdi zaharrean (bretainieraz,karr an Ankoù, euskaraz "Ankouren gurdia") hilberrien arimak biltzea du betebeharra. Usadioaren arabera, gizaki bizi batek gurdiaren soinu kirriskatua (wig ha wag) entzun ezkero, bera edo bere inguruko norbait laster hilko delako iragarpena da. Esaten denez, Ankou ikusten duen edonor urte bateko epean hilko da.
  • Bugul Noz:maitagarri baten izpiritua da, Bretainiako landetan bizi omen dena. Bere izaki arrazako azkena izanik, itxura erabat ikaragarria omen du. Ezbeharrak sortzen ditu bere inguruan. Itxura hain nardagarria duenez, basoetako abereak ihesari eta umeek negarrari ematen diote, haiek ikaratzeko asmorik ez badu ere. Nahiz eta zitalak ez izan (jator eta zintzoak ere badira), beti bakarrik ibiltzen da, bere ezkutuko izakerarengatik.[7].
  • Ys: Bretainiako kostaldean eraikitako hiri mitologikoa zen, geroago itsasoak irentsi izuena. Bertsio gehienekDouarnenezeko badian kokatzen dute.Atlantidako historiarekin duen antza nabaria da.
  • Bretainiako materia:zelta mitologian oinarriturik dago. Horretan, Bretainiako etaBritainiako (Kornualles etaGales) mitologiek bat egiten dute. Bretainiako materiako gai nagusiaArturiar Zikloa da; horko pertsonaia nagusien artean,Artur erregea etaMerlin aztia daude.

Gastronomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Ostradun platera,Cancale udalerrian.

Bretainiaitsasoz inguraturiko eta arrantzale herri ugari dituen herrialdea izanik, Bretainiakogastronomianitsaskiek oso paper garrantzitsua dute; hortaz, edozein motatakoarraina etamoluskuak topa daitezke.Ostrak dastatzeko garairik onenairaila etaapirila artean da, berezikiCancale udalerrian.

Bretainiar plater edo errezeta ospetsuenak —nazioartean halaber—krepeak etagaletteak dira. Bestalde, usadiozko plater batzuk honako hauek dira:kig ha farz,kouign-amann,far breton,kouign,farz buan,yod kerc'h,cotriade etabardatte.

Far breton.

Zalantzarik gabe, Bretainiako edari nagusiasagardoa da:Bro Kernev eskualdeko sagardoakJatorrizko Izendapena du. Sona handiko beste edari batgaragardoa da: herrialde osoan garagardotegi ugari daude, hala nola,Coreff garagardoa edotaLancelot garagardotegia. Bestalde, Bretainiako usadiozko edariachouchen izenekoeztidunpattarra da. Horiekin batera, gazteen artean,Breizh Cola freskagarri alternatiboak ere ospea du.

Jaki eta edariok erosteko aukera ezin hobea Bretainia osoko asteroko merkatu eta azokak dira. Garrantzitsuenen artean, honako hauek daude:Cancale (igande goizetan),Dinan (ostegun goizetan),Josselin (larunbat goizetan),Rennes (egunero, igandeetan izan ezik),Vannes (asteazken eta larunbat goizetan, barazkiak; asteartetik larunbat goizera, arrainak) etaSaint-Malo (astearte eta ostiral goizetan).

Kirolak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hainbat kirol jokatzen dira Bretainian bainafutbola arrakastatsuena da: lau futbol taldekFrantziako lehen mailan dihardute eta emaitza bikainak izan dituzte:

TaldeaLigakKopakEuropan
FC Nantes83Europako Kopa eta Errekopa finalerdietan
Alpeetako Kopa (1)
Stade rennais FC22-
FC Lorient11-
En Avant de Guingamp02UEFA Intertoto Kopa (1)

Txirrindulari onak ere eman ditu Bretainiak, denetan aipagarrienaBernard Hinault, palmares bikaina duena.Frantziako Tourra bost aldiz irabazi zuen etaEspainiako Vuelta birritan.

Leku interesgarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Bretainiako leku interesgarri eta erakargarrien zerrenda:

Iruditegia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak..
  2. (Gaztelaniaz) Clima, Bretaña. Max Wooldridge. 1999, Bretaña. Guias de Viaje. Könemann argitaletxea.
  3. Historia. Bretaña. Jochen Grashaüser eta Walter Schäffer. 1992, Sua argitaletxea.
  4. La Primera Guerra Mundial. Historia. Bretaña. Jochen Grashaüser eta Walter Schäffer. 1992, Sua argitaletxea.
  5. Lengua. Cultura. Bretaña. Jochen Grashaüser eta Walter Schäffer. 1992, Sua argitaletxea.
  6. Bretainiera. Europako hizkuntzak. Amarauna-languages.com
  7. (Ingelesez) Edain McCoy,A witch's guide to faery folk: reclaiming our working relationship with invisible helpers, Llewellyn's new age series, Llewellyn Worldwide, 1994,ISBN 0-87542-733-2 9780875427331, p. 193.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bretainia
Autoritate kontrola

Zelta nazioak

Irlanda · Eskozia · Gales · Bretainia · Kornualles · Man

    • Irlandaren 3/4ak barne hartzen dituenIrlandako Errepublika estatua badago, baina ez du herrialde edo uhartea osoa barne hartzen.
Itsasoz haraindiko eskualdeakletra etzanez adierazten dira.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Bretainia&oldid=9814676"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp