Brazil (euskarazBrasil)1985ekozientzia-fikziozko film bat da,Terry Gilliam ingeleszinema zuzendari etagidoigileak zuzendu eta idatzitako a.Jonathan Pryce,Robert De Niro,Katherine Helmond,Ian Holm,Bob Hoskins,Michael Palin,Ian Richardson,Peter Vaughan etaKim Greist aktoreek antzeztu zuten.
Filma nagusikiGeorge Orwell ingeles idazlearen1984 eleberrian oinarritua dago etadistopian bizi den gizarte batean girotua. Aldiz, filmaren izenburua1939anAry Barroso brasildar musikagileak konposatuta etaGeoff Muldaur abeslariak abestutakoAquarela do Brasil ("Brasilgo Akuarela") abesti ospetsuaren izenburutik hartua da,ingelesez herrialde horren izena "Brazil" idazten baita.
Terry Gilliamen hitzetan film honek berak zuzendutakoTime Bandits ("Denbora Bidelapurrak", 1981) etaThe Adventures of Baron Munchausen ("Munchausen Baroiaren Abenturak", 1988) filmeekin batera"Irudimenaren Trilogia" delakoa osatzen omen dute. Hiru filmak bizitzaren hiru aro ezberdinetako hiru ikuspuntuetatik irudimenaren bidez errealitatetik ihes egiteko isladak omen dira: "Time Bandits, haur baten ikuspuntutik, Brazil, gizon heldu baten ikuspuntutik, eta Munchausen, gizon adindu baten ikuspuntutik".
Gaurko egunezBrazilkultuzko film bat bilakatu da eta Gilliamen filmeen zaleen artean ziur aski gogokoena.
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Makinak nagusi diren etorkizuneko gizarte bitxi, ilun eta etsigarri batean, euli bat ordenagailu baten barnean erori eta Archibald "Harry" Tuttle (Robert de Niro) gerrillariaren abizena Archibald Buttle (Brian Miller) aita eta familiaburu lasaiaren abizenarengatik aldatuko du, nahaste horren ondorioz atxilotua eta Estatuaren aparatu errepresiogileak eraila izango da. Gobernuaren soldatapeko Sam Lowry (Jonathan Pryce) burokrata lasaiak hildakoaren familiari kalte ordain txekea emateko ardura jaso du, gertakari honek Jill Layton (Kim Greist) ezagutzeko aukera emango dio, bere ametsetako emakumea. Eta, bide batez, benetazko Harry Tuttle ezagutu eta haren laguntzaile bilakatuko da.