Brasil,[1] ofizialkiBrasilgo Errepublika Federala[1] (portugesez:República Federativa do Brasil),Hego Amerikakoestatu burujabe bat da, azpikontinentearen ekialdea etaOzeano Atlantikoko uharte batzuk hartzen dituena. Hego Amerikako estatu guztiekin du muga,Txile etaEkuadorrekin izan ezik. 8.515.767 kilometro koadroko eremua dauka, eta 2016an 206 milioi biztanle zituen;[2] beraz, Hego Amerikako estaturik handiena eta populatuena da, eta munduko bosgarrena.[3] 2016an munduko zortzigarren potentzia ekonomikoa zen,BPGren arabera.[4]
Espainiarrak Amerikara iritsi eta zortzi urtera heldu zirenportugaldarrak ere, Brasil izena jaso zuen lurraldera hain zuzen ere. LasterPaubrasilia echinata zuhaitza interesatu zitzaien, koloregarri gorria lortzeko erabil zitekeelako.Pau-brasil izena eman zioten, hau da, «txingar-makila», egostean tindugorribizia jariatzen baitzuen,su-txingarren kolorea oroitaraziz. Horrela,Terra do pau-brasil izena eman zitzaion lurraldeari.
Izenaren jatorriari buruzko beste hipotesi batirlandar mitologiakoHy-Brazil uhartea da,Angelino Alorto italiar mapagileak hedatu zuena1325eko mapa batean,L'isola brazil izenarekin, eta XVI. mendeko europar marinelek ezagutzen zutena. Jatorriabress hitz zeltikoan du, «santu» esanahiarekin;Hy Brazil «Lur Santua» edo «Lur Bedeinkatua» litzateke.Atlantikoaren erdialdeko uhartea zen, kondairaren arabera, eta Brasilera iristean izen horixe eman zioten portugaldarrek, ez baitzekiten kontinentea zela.
BrasilHego Amerikako ekialdean dago, 6°N eta 34°S latitudeen artean, eta mendebaldeko longitudeko 28° eta 74° artean hedatua, Ozeano Atlantikoko uhartediak kontuan hartuz. 8.515.767 kilometro koadroko eremua du, hots, Hego Amerikako handiena etamunduko 5.a.[5] Hiruordu-eremu ditu:UTC-4 mendebaldeko estatuetan,UTC-3 ekialdekoetan etaUTC-2 Atlantikoko uhartedietan.[6] Eremu zabalak, erliebeak, klimak eta baliabide naturalek estatu geografikoki aberatsa eta askotarikoa eratzen dute.
Brasilgo goi-lautada goi-ordoki zabala da, 300-900 metro bitarteko garaiera hartzen duena, mendilerroez zeharkatua eta ibarrez hautsia.Serra da Mantiqueira,Serra do Mar etaSerra Geral dira mendilerro nagusiak. Ez dira oso mendi garaiak, 1.200 metro gehienez ere, baina 2.000 metrotik gorako tontorren bat edo beste ere bada Serra da Mantiqueiran (Pedra da Mina, 2.798 m) eta Serra do Maren (Pico Maior de Friburgo, 2.366 m).
Amazonasen arroa herrialdeko lurraldearen heren bat baino gehiago hartzen du. Lur behereak dira (150 m batez beste),zingirak eta urpean geratzen diren eremu zabalak gehienbat. Arroaren parte handi bat oihan hezea da, munduko baso eremu osoaren zazpiren bat. Oihanean barneratzeko zailtasuna dela eta, eremu zabalak ez dira orain dela gutxi arte esploratu.
Lau ibai arro nagusi daude: iparraldean bi,Amazonas etaTocantins-Araguaia ibaiena, Brasilgo lurraldearen bi heren baino gehiago hartzen dituena; hegoaldean,Rio de la Plata ibaiarena, lurraldearen heren bat edo hartzen duena; eta ekialdean,São Francisco ibaiarena, Brasilen sortu eta Brasilen itsasoratzen den bakarra. Amazonas ibaiak 3.770 kilometro egiten dituIquitos (Peru) eta itsasoa bitartean, eta ontziz egin daitezke guztiak. Rio de la Plata ibaiaren arroko ibai batzuek jauzi handiak egiten dituzte (Iguazuko ur-jauziak, adibidez) eta munduko indarretxe sare handiena osatzen dute.
Lurraldearen %90tropikoan dagoenez, klima epela eta hezea da; hala ere, klima mota desberdinak daude, erliebearen eta itsasertzen orientazioaren arabera.[7]Köppen klima sailkapenaren arabera, sei dira klima mota nagusiak:ekuatoriala Amazonian,tropikala Amazoniaren hegoaldetikKaprikornio tropikoraino, erdi-agorra ipar-ekialdean, mendialdeko tropikalagoi-lautadako eskualderik garaienetan, eta epel euritsua (subtropikal hezea eta ozeaniko epela) Kaprikornio tropikotik hegoaldera.
Brasilgo lehen giza aztarnak duela 11.000 urtekoak dira. Amazoniako herriak nekazaritza, ehiza eta arrantzan aritzen ziren, eta goi-ordokikoakehiztari-biltzaileak ziren. Orain dela 3.000 urte inguru, herri batzuk nekazaritza ibiltaria erabiltzen hasi ziren: oihan zati bat moztu eta erre ondoren, lurra errautsekin ongarritu eta ereiten zuten.Artoa,batata,manioka eta, leku batzuetan,kotoia etatabakoa lantzen zuten era horretan. Egurrezko etxoletan bizi ziren, hamaketan etzanik egiten zuten lo, eta saskiak etazeramikazko ontziak egiten zituzten, uzta biltzeko eta janaria prestatzeko.[8] Europarrak iritsi baino lehenxeago, 2-5 milioi indigena zeuden,[9][10] hainbat talde etnikotan banatuak; garrantzitsuenaktupi-guarani, macro-jê etaarawakak ziren.
Pedro Álvares Cabral portugaldarra izan zen Brasilgo kostaldera iritsi zen lehen europarra,1500ean. Hasieran itsasaldean baizik kokatu ez ziren arren,pau-brasil zuhaitzak portugaldar merkatarien interesa piztu zuen, estimu handiko koloregai gorria lortzeko erabiltzen zelako. Beraz, trukean hasi ziren indigenekin eta, aizkora eta labanen ordez, pau-brasil enborrak, hegazti exotikoak eta lumak eskuratzen zituzten.[10]1532an,Joanes III.akSão Vicente eraikiarazi zuen, lehenbiziko portugaldar kokalekua.[8]1534an, 12 kapitaintzatan banatu zuen lurraldea, bakoitza kapitain baten agintepean.1549an aurrerapauso handia eman zen gobernuaren zentralizazioaren alde: gobernadore bat izendatu zen lehenengo aldiz. Gobernadorea erregearen ordezkaria zen, eta aginpide politikoa zuen arren, lurjabeen esku utzi zuen ekonomia, nolabaiteko askatasunaz aritzeko moduan. Kolonizazioak zorigaiztoko eragina izan zuen indigenengan: batzuk animaliak bezala ehizatuak izan ziren, beste batzuk esklabo eginak, eta asko hil ziren europarrek ekarritako gaitzek jota.[10]
XVI. mendeanazukre kanaberaren ustiakuntzan oinarritu zen hango ekonomia. Kolonoak hasi ziren azukre kanabera lantzen, haiek eraman zituzten kanabera xehetzeko tresnak eta hasiera-hasieratik bultzatu zuten esportazioa. Portugalen kolonia izateak baldintza egokiak eskaintzen zituen horretarako:Mendebaldeko Afrikako kostaldean nagusi ziren –esklaboak eskulangile gisa erabiltzeko aukera ematen zion horrek– eta merkataritza harremanak zituen Europa iparraldeko herriekin, herri horiekXV. mendean merkataritzarako azpiegitura antolatu zutenez gero.Merkataritza triangeluarra deitutakoa bideratu zen horrela:Europatik salgaiak eramaten zirenAfrikara eta esklaboen truke aldatzen ziren han; ondoren esklaboakazukre truke saltzen ziren Brasilen eta, azkenik, Europara esportatzen zen Brasilgo azukrea. Ihes egindako esklabo batzuekQuilombo izeneko bizilekuak antolatu zituzten oihanean, zuriak iristen ez ziren bazterretan.[10] HandienaQuilombo dos Palmares izan zen, non 20.000 lagun (esklabo iheslari, indigena eta mestizo) bizi baitziren XVI. mendearen erdialdean.[11]
Tordesillasko Itunaren xedapenak haintzat hartu gabe, portugaldarrek mendebalderantz eraman zituzten koloniaren mugak,bandeira izeneko taldeen bitartez. Bandeiranteak indigenak harrapatu eta esklabo egiteko barneratzen ziren oihanean; baina, bide batez, lurraldea esploratuz eta konkistatuz joan ziren Portugalgo erregearentzat.Jesuitek misioak sortu zituzten indigenak babestu eta kristautzeko.[10] Hori dela eta, gatazka latzak izan zituzten bandeiranteekin, eta hauek misio asko suntsitu zituzten.[12] Besteak beste, aipagarria daJose de Anchieta misiolariaren lana,tupi-guarani hizkuntzaren lehen gramatika idatzi zuena.[10] Azkenik,1759anPombalgo markesak jesuitak kanporatu zituen Portugaldik eta kolonietatik.[13] Bestalde, frantziarrak eta herbeheretarrak Brasilgo itsasaldea kolonizatzen saiatu ziren.1555ean frantziarrek Guanabarako badia beretu zuten. Badia berreskuratu ondoren, portugaldarrekRio de Janeiro fundatu zuten bertan1567an.[10][8]1630–1654 bitartean, berriz, herbeheretarren aurka borrokatu behar izan zuten,Pernambuco,Sergipe etaMaranhãotik egozteko.
XVII. mendearen amaieran, bandeiranteek urrea aurkitu zutenMinas Geraisen. Urrearen sukarrak irauli zuen koloniaren norabidea. Artean kolonizatu gabe zeuden eskualdeetan meatze-herrixkak sortu ziren, eta itsasaldea jendegabetu zen.[8] Milaka lagun iritsi ziren Portugaldik eta portugaldar kolonietatik, esklaboen helduera ere handitu zen,[10] eta liskarrak gertatu ziren kolono zaharren eta iritsi berrien artean; larrienaEmboabasko Gerra izan zen (1707–1709). Herrialdearen hego-ekialdea izugarri aberastu zenez gero, koloniaren hiriburuaSalvadortik Rio de Janeirora eraman zuten1763an.1789an, portugaldarrek bortizki zapaldu zutenInconfidência Mineira izeneko matxinada independentista, Minas Geraisen piztu zena; buruzagia,Joaquim da Silva Xavier, hilarazi zuten.[8]
1808anNapoleonen gudarosteakIberiar penintsula okupatu zuen. Haiengandik ihesi, Portugalgo gorte osoa,Joan VI.a buru zuela, Brasilera aldatu zen. Herrialde hura erresuma autonomo gisa eratu zen, metropolikoaren berdin eta pare. Joan erregea1821ean itzuli zen Portugalera eta hanPetri semea utzi zuen erregeorde. Handik urtebera, erabaki guztiak baliogabetu eta, gizarte kreolearen babesarekin, Petrik Brasilen guztizko burujabetasuna adierazi zuen Ipiranga ibaiaren ertzean,Ipiringako Oihua izenez ezagutzen den ekitaldian. Batzar nazional batek baliotasuna eman zion erabakiari, eta Brasilgo lehen enperadore izendatu zuen printzea, Petri I.a izenarekin.Brasilgo Independentzia Gerra hasi zen horren ostean, baina azken portugaldar soldaduak1824ko martxoaren 8an errenditu ziren, eta1825eko abuztuaren 29an Portugalek Brasil ezagutu zuen.
Petri I.a gaitasun urriko agintaria izan zen. Haren agintaldian Brasilek Cisplatina probintzia (gaur egungo Uruguai) galdu zuen,Argentinaren aurkako gerran (1825-1828). Enperadoarearen ospea itzaliz joan zen, eta1831ko apirilaren 7an uko egin behar izan zion koroari bere semePetriren faboretan.[14] Enperadore berria bost urteko umea zenez gero, erregeordetza ezarri zen. Probintzien nahigabeak eta gizarte-tirabirek matxinada ugari piztarazi zuten garai nahasi horretan: Cabanagem (1835-1840), Revolta dos Malês (1835), Balaiada (1838-1841), Sabinada (1837-1838),Farrapoen Gerra (1835–1845). Horiek horrela, 1840ean Brasilgo Legebiltzarrak Petri adin nagusikoa zela erabaki zuen, 14 urte besterik ez zuen arren.[8]
Petri II.a 50 urtez izan zen Brasilgo enperadore, 1840tik1890era. Egonkortasun politikoa berreskuraturik, nazio nortasuna finkatu zen. Ziklo ekonomikoa aldatuz joan zen: azukre ekoizpenak pisua galdu ahala,kafeak ordezkatu zuen.[14]Kanpo-politikari dagokionez, Brasil garaile atera zenHego Konoko hiru gerratan:Platako Gerran (1851-1852), Uruguaiko Gerran (1864-1865) etaAliantza Hirukoitzaren Gerran (1864–1870).Esklabotasunaren ezeztapena oso afera garrantzitsua izan zen urte horietan. Izan ere, esklabotasunaren aurkakoa bazen ere, Petri ez zen etsaitu nahi esklabo-jabeekin.1871ean eman zitzaien askatasuna esklaboen seme-alabei, eta1888an ezeztatu zen erabat; era horretan, herrialdeko 700.000 esklaboak askatu zituzten.[8]
1889ko azaroaren 15ean, lurjabe handiek eta errepublikaren aldeko mugimendu popularrak bultzatutakoestatu kolpe batek Petri II.a eraitsi zuen; Brasilgo Errepublika Federalaren hasiera izan zen. Lehenbiziko lau urteetan diktadura militarra izan zen,1894an hauteskundeak egin ziren arte. Beti ere, gizon lurjabe alfabetizatuek bakarrik izan zuten boto eskubidea, helduen % 2 besterik ez.[14]1890eko hamarkadatik aurrera, Brasilek etorkin olde gaitza jaso zuen: portugaldarrak,italiarrak,alemaniarrak,espainiarrak,ukraniarrak,poloniarrak,errusiarrak,japoniarrak...1888–1926 urte-tartean, 13,7 milioi biztanle izatetik 36,9 milioi izatera pasatu zen.[15]Kautxu sukarraren urteetan (1879–1912)Amazoniako eskualde zabalak kolonizatu ziren,Amazonas,Rondônia etaPará estatuetan. Oihanaren erdian hiri oparoak sortu ziren, hala nolaBelém etaManaus, baina indigenak sarraskituak izan ziren.[16]
1930eko hamarkada hasieran, herrialdea krisi larrian murgildurik zegoen,Depresio Handiaren ondorioz.Estatu Batuek, bezero nagusiak, utzi egin zioten lehengaiak erosteari eta hori zen, hain zuzen ere, Brasilen diru iturri nagusia. 1930ean,estatu kolpe militar batek amaiera eman zion Brasilgo erregimen politiko konstituzionalari.Getúlio Vargas, abokatu entzutetsua etaRio Grande do Sul estatuko gobernadorea, izendatu zuten presidente. Vargasek erregimenpopulista ezarri zuen laster, diktadura faxisten ezaugarri asko zituena:Estado Novo. Nekazariak eta langileak zituen alde, baita negozio gizonak ere, irabazi handiak lortzeko modua izan baitzuten.1945ean estatu kolpe batek erorarazi bazuen ere,1950eko hauteskundeak irabazi zituen. Langileen botoei esker agintera itzulirik, soldatak igotzeari eta estatuaren enpresak bultzatzeari ekin zion.1953an, petrolio konpainia handiak nazionalizatu etaPetrobras sortu zuen, petrolioaren arloko estatuaren monopolioa.1954ko abuztuaren 5ean, ezezagun batzuk Carlos Lacerda, oposizioko politikaria, hiltzen saiatu ziren. Horrek krisi politiko sakona eragin zuen; militar talde batek dimititzera behartu zuen Vargas eta, handik gutxira, bere buruaz beste egin zuen.[8]
1955eanJuscelino Kubitschekek irabazi zituen presidentetzarako hauteskundeak. Aski agintaldi oparoa izan zuen, atzerriko inbertsioak erakarriz eta auto-industriari hasiera emanez.[14]1960anBrasiliara eraman zuen zuen Brasilgo hiriburua.1961ean hautatutakoJânio Quadrosek zazpi hilabete baino ez zuen iraun karguan.João Goulart izan zen haren ordezkoa,1964an militarrek eraitsi zuten arte.[8]
Kolpe militarraren ostean, alderdi politikoak debekatuak izan ziren, eta sindikatuak gogorki zapalduak. Hurrengo hogei urteetan errepresioa latza izan zen, hildako, desagertu, torturatu eta erbesteratu ugarirekin.[14] 1964-1974 bitartean herrialdeak hazkunde ekonomiko handia izan bazuen ere (Brasilgo mirari ekonomikoa), kanpo zorra asko hazi zen. Bestalde, lurrik gabeko milioika nekazari hirietara emigratu etafavela auzoetan kokatu ziren.[14]1970eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, inflazioak gora egin zuen eta langabezia emendatzen hasi zen. Protesten beldur, militarrek gutxitu zuten errepresioa, sindikatuak baimendu ziren, Amnistia Legea onartu zen eta,1980ko hamarkada hasieran, alderdi politikoak legeztatu ziren.[8]
1984ko hasieran brasildarrek lehendakaritzarako hauteskunde zuzenak eskatu zituzten, aginpide militarra behin betiko desagerrarazi nahirik.1985ean Minas Geraisko gobernadoreTancredo Neves hautatu zuten lehendakari, baina handik hilabete gutxira hil zen, etaJose Sarney lehendakariordeak hartu zuen kargua. Sarneyk alderdi komunista eta ezkerreko beste erakunde batzuk legeztatu zituen 20, eta are 40 urte ere, legez kanpo egon ondoren.1990ean egin ziren lehenengo aldiz lehendakaritzarako hauteskunde guztiz libreak. Kontserbadoreen buruFernando Collor de Mello izan zen garaile. Collorrek, ekonomia eredu neoliberala erabiliz, enpresa estatalak pribatizatu zituen, eta muga zergak murriztu zituen, baina ez zuen inflazioa eta langabezia gutxitzerik lortu. Ogasun ministroFernando Henrique Cardosok ekonomia egonkortzeko eta inflazioari aurre egiteko prestatu zuen plangintzaren arrakastaren ondoren, bera izan zen garaile lehendakaritzarako hurrengo hauteskundeetan,1994ko urriaren 3an.1998an berriz hautatua izan zen.
Lula da Silvak, Langileen Alderdiko hautagaiak, irabazi zituen2002ko presidentetzarako hauteskundeak;2006koetan berriz nagusitu zen, botoen % 60,8 lortuta.[17] 2010ean Lularen alderdikideDilma Rousseff hautatu zuten presidente.[18]2013ko ekainean,milaka lagun manifestatu ziren herrialde osoko hirietan, garraio publikoko prezio garestien eta ustelkeriaren aurka.[19]2014ko hauteskundeak ere Dilma Rousseffek irabazi zituen,[20] baina 2015ean Brasilgo Senatuak kargutik kendu zuen, ustelkeria kasu batengatik Roussefen kontra egindako prozesuan.[21]
Brasil errepublika federal demokratikoa da, sistema presidentzialarekin.Estatuburu etagobernuburu da presidentea, lau urteko agintaldirako hautatzen dena, eta gehienez beste agintaldi baterako hautatua izan daiteke berriro. Haren esku dago ministroak izendatzea.Brasilgo Kongresu Nazionala (Congresso Nacional do Brasil) ganbera biko legebiltzarra da, Diputatuen Ganberak (Câmara dos Deputados) eta Senatu Federalak (Senado Federal) osatua. Lau dira alderdi politiko garrantzitsuenak: Langileen Alderdia (Partido dos Trabalhadores, PT), Brasilgo Sozial Demokraziaren Alderdia (Partido da Social Democracia Brasileira, PSDB),Mugimendu Demokratiko Brasildarraren Alderdia (Partido do Movimento Democrático Brasileiro, PMDB) eta Demokratak (Democratas, DEM); hauez gain, alderdi txikiago ugari dago.
2016an Brasilek 206.081.432 biztanle zituen;[2] beraz, kilometro karratuko 24,2 biztanle zendentsitatea. Biztanle gehienak hirietan bizi dira (% 85,7 2015ean).[5] Adinari begiratuta, berriz, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %22,8, 15-24 urte bitartekoak % 16,4, 25-54 urte bitartekoak % 43,8, 55-64 urte bitartekoak % 8,9 eta 65 urtetik gorakoak % 8,1.[5] Bizi itxaropena 73,8 urte da: 70,2 urte gizonezkoena, eta 77,5 urte emakumezkoena (2016ko zenbatespena).[5]
Brasilen hiru talde etniko elkartu eta nahastu izan dira historian zehar: bertako indigenak, europar zuriak eta afrikar beltzak.XX. mendean beste talde bat gehitu da:asiarrak,japoniarrak batez ere. Hala, etnia horien nahastetik zenbait mestizo talde sortu dira. 2010eko datuak kontuan hartuz, banaketa hau egin daiteke etniari dagokionez: %47,7 zuriak dira,portugaldarrak,italiarrak etaespainiarrak jatorriz; %43,1mulatoak etamestizoak; %7,6 beltzak,afrikarrak jatorriz; %1,1 asiarrak; %0,4 indiarrak.[5] Banaketa hori ez da berdina alde guztietan. Ipar-ekialdean,Bahian, beltzak eta mulatoak dira nagusi;Amazonian, bertako indiarren ondorengoak; hegoaldean, europar jatorriko zuriak; hego-ekialdean berdintsu banatuta daude zuriak (São Paulo), mulatoak eta beltzak (Minas Gerais etaRio de Janeiro).
Hizkuntza ofizialaportugesa da. Hegoaldeko estatuetako gizatalde askotanalemana etaitaliera ere hitz egiten dira. Indiar gehienektupiera hitz egiten dute. Portugesak iritsi zirenean, misiolariek beretu zuten indiarren hizkuntza kristau ikasbidea erakusteko, eta indiarren, mestizoen, portugesen eta beltzen arteko hizkuntza izan da iparraldean urte askotan. Hala, Brasilgo portugesak tupieratik hartu ditu toponimo eta landare eta animalia askoren izenak.
Katolizismoak pisu handia izan du Brasilgo kulturan, eta erlijio zabalduena da gaur egun ere. Brasilgo ehun biztanletatik 65 katolikoak dira eta, beraz, Brasil da munduko nazio katoliko handiena. Protestanteak %22 dira.[5] Indiarrek eta afrikarrek beren erlijioak gorde dituzte.Rio de Janeiroko iparraldeko kostaldean eta eskualde horretako hiri gehienetan afrikar jatorriko erlijio zeremoniak ospatzen dira:candomble etamacumba, esate baterako.
Gaur egun, hirien berezko hazkundeak,industrializazioak eta bizi baldintza hobeak nahi izateak eraginda, biztanleen %85 hirietan bizi dira. Hiri handiena Sao Paulo da, Brasilgo industriagune nagusia (21.166.641 biztanle 2016an). Sao Pauloren ondotik hauek dira jendetsuenak:Rio de Janeiro, Brasilgo hiriburu ohia (12.340.927 biztanle 2016an),Belo Horizonte (5.107.020 biztanle),Recife (3.995.949 biztanle) etaBrasilia (3.908.762 biztanle).
Brasil oso herrialde aberatsa da baliabide naturaletan, etaXX. mendearen bukaeran zenbait gairen munduko ekoizle handienetako bat izatera iritsi zen:soja,azukrea,artoa,kafea,tabakoa,arroza,kotoia, abereak,amiantoa etamanganesoa. Etorkizunean ere hala izatea espero da, aberastasun horien zati bat baizik ez baita ustiatzen ari oraingoz. XX. mendean zehar ekonomiaren oinarri nagusia nekazaritza izan zen, baina1960. urtetik aurrera industriari eman zitzaion bultzadari esker, ekonomia modernoa eta askotarikoa du gaur egun: Erdiko eta Hego Ameriketako ibilgailu, itsasontzi, altzairu eta zementu ekoizle nagusia da. Dena dela,inflazio kronikoak etakanpo-zorrak (aurreratzeko bidean ziren herrialdeetan handiena) ekonomia arazo handiak eragin dituzte.
Brasilgo eremuaren %80 da lantzeko egokia, baina gaur egun %33 besterik ez da lantzen.Ongarriak, hautatutako haziak eta makinak erabiltzea ez dago oso zabalduta, eta etekina ez da oso handia. Lur jabetzaren antolaketan gorabehera handiak daude alde batetik bestera.Iparraldeko, ipar-ekialdeko eta hegoaldeko eskualde jendetsuetan familia bakoitzak bere saila dauka. Aitzitik, hego-ekialdean eta erdialde-mendebaldean, askoz jende gutxiago bizi baita, lur sailak handiak dira, eta kopuru handietan saltzeko ekoizten da. Sail horietan erabiltzen da Brasilgo nekazaritza makinen eta ongarrien %90.
Gai gehiago lantzeko neurriak bultzatu diren arren, Brasilen hiru gai ekoizten dira batez ere:soja,kafea etaazukrea.Kakaoaren produkzioa mekanizazio urriaren eta zuhaitzen zahartzearen ondorioak pairatzen ari da.Kotoiaren produkzioak, berriz, eta batez erearrozarenak etaartoarenak, gora egin dute. Oinarrizko elikagaiei dagokienez, Brasilek behar adina ekoizten du. Abere hazkuntza munduko nagusietako bat da kopuruari dagokionez. Herrialde osoan hazten diraabereak, batez ere Sao Paulon eta hegoaldeko estatuetan:behiak,txerriak,hegaztiak,ardiak,ahuntzak,zaldiak,mandoak, astoak eta idiak.
Munduko baso eremuaren zazpirena Brasilen dago, eta baso horietatik balio handiko produktuak ateratzen dira:aleurita,kautxua,karnauba-argizaria, algarrobo zuntzak, senda hostoak, landare olioak, erretxinak,Brasilgo intxaurrak, eta era askotako zurak, bai eraikuntzan erabiltzeko, bai altzariak egiteko. Amazonasen arroan eta kostaldean zur gogorreko zuhaitzak daude, eta hegoaldeanaraukariak dira zabalduenak. Araukaria da merkataritzan balio handiena duen zuhaitza. Parana pinua eta piperraren zuhaitza ere oso aintzat hartuak dira. Amazonian basogintza ez da oso errentagarria, iristen zaila delako, batetik, eta interes ekonomikoa duten zuhaitzak oso sakabanatuak daudelako, bestetik. Iristen errazago diren aldeetan, baina, izugarrizko triskantzak egin dira, dena bota baitaegur ikatza egiteko, Brasilen egurra baita erabiltzen den erregai nagusia.
Arrantzak nolabaiteko garrantzia du Pará, Ceará, Rio de Janeiro eta Sao Paulo estatuetan, baina errentagarritasun gutxiko sektorea da, ez baita behar bezala bultzatu eta aurreratu.
Energia baliabideen urritasuna da Brasilgo ekonomiaren problema nagusietako bat.Rio Grande do Suletik etaSanta Catarinatik ateratzen denikatzetik heren bat baizik ez da baliatzen industria metalurgikorako, ez baita oso kalitate onekoa. Aitzitik,gas natural eta petrolio erreserba handiak ditu. Gasa batez ereBahian dago, eta petrolioaRecôncavoko ordokian (Bahia), etaAlagoas etaSergipe aldean. Petrolio ekoizpenaren zati bat argindarra lortzeko erabiltzen da zentral termikoetan.
Brasilek, bestalde, aberastasun ikaragarria dumea baliabideetan, baina XX. mendearen azken laurdena arte ez ziren askorik ustiatu, kapitalik ez zegoelako eta azpiegieturarik ere ez.Urre,harri bitxi eta mineral ugari dago:fosfatoak,karea,bauxita,granitoa,buztina,magnesioa, harkaitz kristala,nikela etaeztainua, besteak beste. Mea metalikoen arteanburdina da garrantzitsuena.1967an Carajasko hobiak (Pará) aurkitu ziren arte,Minas Geraisetik ateratzen zen gehiena. Merkataritzan duen garrantziagatik bigarren metalik inportanteena,manganesoa,Amapan ateratzen da. Mundukotorio erreserbaren heren bat ere Brasilen dago.
Industriak barne produktu gordinaren %21,8 ematen du, baina langileen %13,3 besterik ez du enplegatzen (2011ko zenbatespena).[5] Sektore honek, bestalde, ez du Brasilgo ekonomian eskualde batzuen eta besteen artean dagoen desoreka deuseztatzen, areagotzen baizik: industria produkzioaren %80 baino gehiago Sao Paulo aldean produzitzen da, eta han egiten dute lan industria-langileen erdiak. Sektore indartsuenaksiderurgia, automobilaren industria, garraio hornigaiena eta plastikozko produktuena dira. Garrantzi handikoak dira, baita ere,ehungintza,zementugintza eta produktu kimikoen industria.
Brasilgo ekonomian gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da turismoa. Jendea gehien erakartzen duten lekuakRio de Janeiro,Sao Paulo,Santa Catarina,Rio Grande do Sul,Bahia etaPernambuco dira. Brasil munduko turismo zirkuituan dago, eta hango bizimoduak eta paraje miragarriek jende asko erakartzen dute urtero. Ia 5 miloi turista hartu zituen 2010ean, Hego Amerikakoak (argentinarrak gehienbat), Europakoak eta Estatu Batuetakoak batez ere.[25]
Brasilgo gastronomia asko aldatzen da eskualde batetik bestera, indigenek eta etorkinek egindako ekarpenen ondorioz. Aipagarriak dira, besteak beste,feijoada (jaki nazionala),[27] vatapá, moqueca,polenta eta acarajé. Gozoki ugari dago, hala nola, brigadeiroa eta beijinhoa.Kafea etacachaça dira edaririk ohikoenak. Cachaça,azukre-kanaberaren destilazioaren bitartez ekoizten denalkoholdun edaria,caipirinharen osagai nagusia da.[28]