Rhin ibaiak zeharkatzen du hiria eta mendebaldeanSiebengabirge (Zazpi mendi) mendilerroa du, mendirik altuena Ölberg (461m) eta ezagunena Drachenfels (321m) direlarik. BonnKoloniaren eskualdean sarturik dago eta hegoaldeanRenania-Palatinatua estatuarekin egiten du muga.
Jakina da k.a. 10 urteanerromatarrek Rhin ibaia gurutzatzeko zubia egin zutenaBonna izeneko lekuan. Badirudi aurretikzeltak egon zirela, izan ere zelteraz "bonna" hitzak "hiria" esan nahi baitu.Teutoburgoko oihaneko gudua galduta, gotorlekua eraiki zutengermaniarrekiko muga zaintzeko. 7000 legionario hartzen zituen. OrdukoCastra Bonnensia da oraingo hiriaren jatorria.
Karolingiar Inperioa hiri erligioso bihurtu zuen.Bonnburg gotorlekuaren hegoaldera hiria zabalduz joan zen eta XI eta XIII mendeen arteanBonn Münster basilika eraiki zen. 1597tik 1794rarte Koloniako Artzapezpiku Hautatzailearen egoitza Bonn-en egon zen. Garai hartan hainbat eraikin barroko sortu ziren, hala nola, unibertsitatea, udaletxe zaharra eta Poppelsdorf jauregia.Napoleonek 1794ean hiria setiatu eta bereganatu zuen. 1815ean Napoleonen porrotaren ondoren BonnPrusiaren esku gelditu zen. XIX mendean garrantzi gutxiko hiri txiki lasaia izan zen Bonn,Alexander von Humboldtekmunduko zortzigarren miraria zela zioen.
Berlin erabat suntsituta egonik BonnMendebaldeko Alemaniako hiriburu bihurtzea erabaki zuen, beste hautagaia zenFrankfurten kaltetan.Honen ondorioz Alemania eta atzerriko hainbat instituzioren egoitza da. Adibide gisa aipatuNazio Batuen 17 instituzio bertan daudela.
1990eanAlemania bateratzean berriz ere Berlin hiriburu bihurtu bazen ere, 1999arte gobernuak Bonnen egoten jarraitu zuen.
Beethovenen etxea (Beethoven-Haus):Ludwig van Beethovenen jaiotetxea da eta museo bat dago bertan.
Udaletxe zaharra (Altes Rathaus): 1737ko eraikinbarrokoa.
Koloniako Hautatzailearen gaztelua (Kurfürstliches Schloss): 1705ean Koloniako Artzapezpiku Hautatzailearen egoitza izateko eraikitako gaztelua da. Lorategi zabalak ditu. gaur egun Unibertsitatearen parte da.
Poppelsdorf jauregia (Poppelsdorf Schloss): Koloniako Apezpikuaren beste eraikin bat. Hau ere unibertsitatearen parte da orain.